www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 11.an
San Teodosio Zenobiarka

 

        1. Nola baitire personak beren ta berzeren galtzeko direnak, ala badire sanduak beren ta berzeren salbatzeko. Ebetaik da S. Teodosio, jaio zena Kapadoziako erritto batean, ta estudiaturik ongi bete zena, erakusteko berzeeri ere Jangoikoaren bidea. Joanik leku sanduetara peregrinazioan, ellegaturik ikustera S. Simeon Estelita bizitzena kolumna baten gañean kontino zeru agerrira penitenziaren admirazio ta exenplutako paraturik, onek bere pilare gartaik erran zio, sekulan ikusi gabe len, ongi etorria zarela, Teodosio Jangoikoaren gizona. Arritu ze au aditzeas ori, ta berak deiturik igan ze kolumnara, bota zekio oñetara, ta ikasi zue beraren agotik zer in bear zuen, eta agituko zekiona urrengoan. Eta beraren bedeizio arturik joan ze, ta egin ze Errelijioso, eta bildurik zenbait lagun, erakusten ziote bizitzen geroko eternidaderako, beñere atzendu gabe iltzeas. Ortako zeuka beti obia bat idikirik: Onen inguruan zeudelaik bein, erran zue, ona, idikirik dago obia: nork gutaik bear du igatu lenik? Orduan bere Diszipuloetaik bat deitzen zena Basilio ta sazerdote zena paratu ze belauriko, ta errespondatu zio, Bida bere bedeizioa, eta ni ortziko naiz lenbizikoa. Eman zio, ta inarazirik ilaria ta sufrajioak bizi zelaik, berrogei egunen buruan, ez heri, sukar, oñaze, ta deus gabe il ze, nola lo gozo batean.

        2. Milagro oneki, ta berze askoreki arrimatu zekio anitz jende zerbitzatu naiez Jangoikoai arren eskolan. Zegolarik dudan, zer egin: alde bat nai bizi erretiraturik soillik Jangoikoareki, berze alde nai proximoei ere lagundu salbatzen, deklaratu zio Jangoikoak enplea zeiela kuidatzen arimak Kristok erosi zituenak bere odol preziosoaren kostus. Ala egin zue, erremediatus ez solamente arimen, baita gorputzen bearrak ere Jangoikoaren graziaz ta milagros. Sei eun ta laur ogeitamirur Diszipulo biali zituela zerura bere alzinean, diote, ta aietaik atra zirela asko Obispo, ta Artzai arimen. Mintzatzean omen zue ainberze indar ta grazia, ezi inarazten ziote nai zuena, emanes bakotxai karga neurriturik indarren ariora, ez gogorki kastigatus, baizik amorosoki konbidatus. Goratu zire denbora gartan hereje Azefalo deituak, zeñei faboratzen ziote Anastasio Enperadoreak, tiratus bere aldera zenbait obispo, ta naies bereganatu Teodosio ere, baize ain sandu famatua. Sandu gonek bildurik monjeak animatu zitue defendatzera fede Katolikoa naiz bizien kostus, bear barin baze. Eta Enperadoreai berai eskribitu zio ausarki erresoluzioa; eta ajolarik etzuela arren meatxues, armes, eta podore guzias; naiz adin anditakoa zen ia, ibili ze gaste bekala ziudades ziudade predikatzen egietafedea, seguratzen Katolikoak, konfunditzen herejeak. Eta bein tenplo prinzipalean infinizio bat jenderen alzinean iganik pulpitora goratu zue boza bizkor, ta erran zue, Eztuena errezibitzen Elizako laur Konzilio jeneralak, nola laur Ebanjelioak, biz exkomekatu madarikatua. Erran, ta jautsi ze utzirik guziak arriturik. Desterratu zue Enperadoreak: baña guti iraundu zue desterruak, zeren Jangoikoak Enperadorea ausnarri bateki bota zue infernura.

        3. Itzulirik bereengana guzia ze kuidatzea Jangoikoai zerbitzatzeas, ta Jangoikoak arren medios faboratzeas genero guzietan. Azkenean eman zio heritasun luze penasko bat: eraman zue pazienzia admirableareki, nola baize, ta izan baize beti gorputzaren etsai Jangoikoaren ta arimaren amores: alaere bizitu ze eun ta borz urtes, entenda daien, eztagola erregalatzean gorputzaren ona, bai bizioen mortifikazioan. Ikasirik zerutik noiz il bear zen, paraturik orazioan Monjeen ta Obispoen konpañian eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan: eta Jaunak manifestarazi zue beraren gloria ta santidadea milagroeki bizian bekala ondorean ere. Bizitu ze bortzgarren ta seigarren jendamendean Jangoikoaren gloriatan, ta arimen protxutan.

 

aurrekoa hurrengoa