www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 14.an
San Hilario Obispo Putiersko

 

        1. S. Hilario jaio ze Akitanian, baita Franzian, buratso abrats nobleetaik: estudiatu zue bere denboran ederki, eta ezaundurik errelijione Kristioaren egietafedea kristiatu ze, ta artu zue matrimonioaren estadoa, zeintan bizitu zen exenplu ona ematen birtute guzien, espezialki oposizio fuertearen herejien kontra. Jangoikoaren probidenzias izan ze eskojitua Putiersko Obispotako, batzuek diote ezi il ondoan bere bizikidea, berze batzuek ezi oraño bizi zelarik, baña beraren, ta guzien konsentimentuareki, zeren ezi beñere eztelaik zillegi izan ta ez usatu Elizan ordenatuas geros ezkontzea, baña bai prinzipio gaietan ezkonduak ordenatzea sazerdote, ala nola S. Pedro, bizitus andik alzina berez nola anaiarrebak. Onen denboran Hereje Arrianoak zebiltza furioso eliza katolikoaren kontra, ta armaturik enperadore Konstanzioren faboreas. Ezta aisa pintatzea elizaren estado txar lastimagarria denbora gartan herejia garren kasos, obispoak obispoen kontra, sazerdoteak sazerdoteen kontra, Kristioak Kristioen, ta aideak ere aideen kontra: eta herejeen furia infernukoareki egiten zire gaixtakeriak ta urdakeriak millaka bortxatus andre honestoak, desloratus donzellak, urratus konbentuak, desterratus sazerdoteak ta elizagizonak, eta preso idukis ta maltratatus Kristiorik obenak, eta berze batzuk iges ibilis ta altxatus oianetako sasidi ta kubilaetan. Orzirik bekala egietafedea ainberze herejeen kantidadeas eta podoreas, etzirela trebe asko sazerdote onak ere atratzera aurpegia egiaren defensatan. Atra zue S. Hilariok, presentatu zue bularra, exponitu zue bizia, zeramala alzinean Jesu Kristoren honra, ta eztela podoreik aski bere podorearen kontra, deklaratu zue gerra herejeei arrazios, argumentus, plumas eta mias. Saturnino Arlesko obispo herejeak bilduarazi zue obispoen konzilio bat: naiz deiturik etze nai izandu presentatu bera an, baña presentarazi zue bere fedearen libru bat exzelentea konfunditzeko arren ta bere lagunen erroreak: baña gaizki dabilanak argia aborrezitzen, ilunbea nai, altxatzeko beren gaizkia, prokuratu zute herejeek orzitzea libru gura, ta desterratzea sandua Frijiara, non egon zen laur urtes, ta biztu zue il bat, ta eskribitu zue anitz libru Trintateren gain herejeen kontra.

        2. Bildu ze konzilio bat Seleuzian, nora joanik S. Hilario herejeen borondatearen kontra, ta an ere konfunditu zitue; eta nai zutelaik jakinarazi enperadoreai pasatu zena an, beldurrak truka zezaten egia gezurrareki herejeek, joan ze sandua bera personan, erreparatu gabe trabajuan, peligroan, deustan ere liza sandaren onagatik. Eskatu zue mana zezan disputa zezatela berareki herejeek an enperadorearen presenzian: bana gaixtofikatuek beldurrak izanen zirela kon fundituak sanduaganik beti bekala, konsejatu ziote arri mana zezan itzuli zeiela Hilario bere elizara. Itzuli ze penaturik ezin logratuas disputatzea herejeeki, ta paratzea estado obean ango eliza, ta ez padezituas martirio iago fedeagatik. Itzuli zelaik Franziara, segitu zue S. Martinek, zeñek izan zue Hilario Maestru bekala, ta honratu zue atrarik Diszipuloa gero Tursko obispo, ta sandu miragarri glorioso. Errezibitu zute Katolikoek alegranzia ta festa andiareki eldu zen bekala biktorioso herejeen peleatik. Itzuli zue Franzia geiena, ta konfirmatu zue fede katolikoan, lagundus Jangoikoaren eskuak milagroeki. Biztu zue aur bat iltzena bataiatu gabe. Berze milagro bat da egin zuena bere alaba deituareki Abra, zegolaik sandua desterruan. Gastigatzenzue arrek nola kaballero batek nai zuen ezkonarazi bereki. Sanduak nai zuelaik konserba zeien birjinidadean gastigatzen zio etxiden zezala itzuli arteo bera, ezi nai ziola eman bere eskutik esposo bat ezin obea. Etxiden zue, ta ellegatu zelaik konsejatu zio mantenitzea birjin, ta artzea esposo Jesus ona betikos. Logratu zue; baña beldurrak muda zeien emasteki bekala, eskatu zio Jangoikoai eraman zezan bere grazian emendik: ta logratu zue: eta ala gaitzik ta oñazeik gabe iltze zori onean, eta Aitak orzi zue berak; ezpaita au milagro txipiagokoa berzea baño. Bera bere denboran eraman zue Jangoikoak beregana iltze prezioso bateki 369 urtean. Admiratzen dute guziek sandu gonen koraje jenerosoa, naiz berez izanik manso humila, emateko herejeen, ta enperadore beraren kontra zeñek Kristio-kolore persegitzen zituen katolikoak, eta sanduak bere bizia saldurik bekala, erraten zue bear zela gizona izan erreparatua defendatzeko bere burua, baña ausart animoso, defendatzeko Kristoren Eliza &.

 

aurrekoa hurrengoa