www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 10.an
Santa Rufina, ta Santa Sekunda
Birjin ta Martirak

 

        1. S. Rufina ta S. Sekunda Romakoak elkarren aizpak jendaki ilustretik. Buratsoek desposatu edo ofrezitu zuzte bi kaballeroei, zein deitzen baizire Armentario ta Berino. Ebek biek martirioaren beldurrez ukatu zute fede Kristioa, ta nai zute oroat in zezaten beren esposa ofrezituek: Baña Gizonkiak baño fuerteago izan zire emastekiak: zeñek ez ukatzeagatik fedea, utzi zute guzia, ta joan zire Romatik. Beren esposoek eman ziote kontu Presidenteari: onek segiturik atzetik armatueki erdetxi bidean, arrapatu, ta entregatu zitue Prefektoari: zeñek paratu zitue 112 karzelean berez apart elkarrenganik. Andik irur egunen buruan presentarazirik alzinean Rufina lenik nai izan zue itz ones errendiarazi uztera Kristoren fedea, ta adoratzera aien Jangoikoak: baña ez ones, ta ez gaitzes etzukelaik atra nai zuenik, deiarazi zue beraren aizpa Sekunda, onen alzinean azotatzeko ura, ta kastigo beraren beldurrez au errendi zeien. Baña onek ikusirik nola azotatzen zuten aizpa, ta bera ez, inbidia sandu bateki erran zio Juezari oius, zer ai da ala, gizon gaixtofikatua? Zergatik ala honratzen du ene aizpa, ta ni ez gisa berean? Errespondatu zio Juezak, iduri zaida, eroago zarela zu, aizpa baño. Erran zio sandak, ezgara eroak ez ene aizpa, ta ez ni, baizik biek sinesten ta konfesatzen dugu Jesu Kristo: eta bada biek dugu kausa bera, biek bear dugu pasatu pena bera, ezperen ene desonre da. Juezak porfia, ezkon zeizela beren esposo ofrezituegi. Aiek porfia, naiago zutela galdu bizia, ezi ez birjinidadea. Juezak, eta zer izanen da, iten bazaize bortxa? Erresp ondatu zio Sekundak, borondateaz iten da kulpante; bortxa da tormentu, aumentatzeko premioa. Sarrarazi zitue karzel itsu batean, ta an eman kee, ongarri, ta gauza urrintzueki, penarazteko usai gaiztoas: baña Jangoikoaren graziaz guzia itzuli ze atxon fragrante gozotan; eta ilunbe gura argitu ze argi zerukoas. Andik atrarik paratu zuzte bañu olio irakineskoan; ta bi ordus egonik an penarik gabe atra zire libre ta garbi. Gero loturik lepotik arri andi bana bota zuzte ugaldera: baña an ere faboratu ziote Jangoikoak, etzeizen ondatu, ta ez busti ere. Azkenik Romatik kanpoan ebaki zitiote buruak, bukatzeko martirio gloriosoa: eta bota zuzte gorputzak an barna otsoen janaritako. Baña sandak apareziturik gloriosa Romako Matrona bati deitzen baize Plautila, ta baize Infiela, abisatu zute in zeiela Kristio, ta ortzi zezkiela aien gorputzak: ala logratuko zuela sekulako gloria aien konpañian. Guzia egin ze. Agitu omen ze 260 urtean Baleriano ta Galieno enperadoreen persekuzionean.

 

aurrekoa hurrengoa