www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 19.an
San Dunstano Arzobispo
Kantuariakoa

 

        1. S. Dunstano Inglesa, buratso guzis nobleen humea, kastidadearen defendazale, ta deshonestidadearen kontrario insignea señalatu zue Jangoikoak jaio baño len ere. Berareki sabelean bere Ama zegolaik kandelerako prozesioan, derepente aizerik gabe itzali zire kandela guziak; arrena solamente gero itxeki ze an goratik jautsi zen argi milagrosko bateki; eta artaik guziek itxeki zuzte bereak, ta entendatu zute emanen zuela argira seme bat argituko ziotena guziei zerurako bidean. Jaio ze bere denboran Dunstano txoil eder agraziatua. Pasaturik aurzutua eman ze estudiatzera alako aplikazioareki, ezi sobra estudiatus heritu ze eriotzeraño: baña iltzeko zegolaik gau erdian de repente saltatu ze goatzetik sano ta sendo, eta joan ze elizara graziak ematera, ta ertxirik zeudelaik atariak, aurkitu ze barnean milagros. Anitz habilidade izan zue eskribitzean, pintatzean, urre zillar labratzean, eskulturan, musikan, ta berze estudioetan: baña prinzipalena orazioan, ta birtuteen aritzean. Bere osaba Kantuariako Arzobispoak ezaundurik guzietako zela on, enkomendatu zue erregeri: erregek estimatzen zue mereji bekala; baña inbidiosoek etzute ikusi nai, ta goratu ziote asko testimonio ta persekuzio malamente: bear izan zue joan aien begietaik: bidean erdetxirik maltratatu zute milla maneras, ta etzute akabatu iles, zeren tzakur-tropa batek defendatu zuen. Joan ze libraturik Jangoikoaren graziaz S. Elfego obispoagana, zeñek ordenaturik sazerdote bizitu ze denbora zati bat erretiraturik penitenzian, ta orazioan Jangoikoareki.

        2. Baña il ondoan errege gura, arren anaia Edmundok errege berriak deitu zue beregana: baña inbidiosoen astuzias bota zue bereganik. Jangoikoak ordea ikusiarazi zio erregeri bere utsa, zeren aurkiturik biziaren peligroan, ta ezaundurik zela Jangoikoaren kastigoa, ofrezitu zue itzularaztea Dunstano; ta ala libraturik kunplitu zue, ta sanduareki bateo fundatu zue monasterio bat izan zena ango kristiandadearen muralla bekala. Ilik errege, ta bere anaia, sartu ze Eduino gaixtofikatua, ta ain itsutua bizio deshonestoan, ezi bere koronazioko egun berean utzirik Jaundiak konbita solemnean erretiratu ze bi Ama alabaeki guzien eskandalo ta murmurazioareki, zenen sosegarazteko joan ze sandua, erreprehenditu ta itzuliarazi zue erregea Jaun gaiengana: baña ainberze ira artu zute bi gaiek, ezi desterrarazi zute sandua erreinutik, ta ez kontent orreki sollik biali zuzte ministro manatuak arrapatzeko, ta atratzeko begiak sanduari; Ain furiosoa da pasionea urdeetan! Baña orduko Flandesa joanik zego sandua. Agitz konsolatu zue an Jangoikoak sandua S. Andresen medios, laster akabatuko zela trabajua, ezi errege buru arinak laster galdu zue erreinuaren zati andi bat, eta bizia, eta ezpazue galdu arima betikos, izan ze sanduaren otoi ta negarren birtutez, ezi sanduek ala pagatzentute gaizkiak onkieki. Arren anaia Edgaro eginik errege, lenbiziko in zuena izan ze deitzea S. Dunstano beregana, ta gero egitea obispo Bigornian ta Londresen lenik, ta azkenik Kantuariako Arzobispo Primado. Emen ere izan zue iteko asko deshonestoeki: zeren ezi Konde Jaun andi bat ezkondu ze bere goñata bateki dispensarik gabe: abisatu ta erreprehenditu zue sanduak, ta etzelaik berze erremediorik, exkomekatu zue. Asarraturik arrek akuditu zue erregegana, ta Aita sanduagana, beraxtu zezaten S. Dunstano, baña ikusirik zegola firmeago ezi peña, arriturik beldurrak erori zekion ganean Jangoikoaren maldizioa, despeitu zue emastekia, eta obispoeki Arzobispoa zegolarik konzilio nazionalean, sartu ze Kondea oin urtuxian penitente, botatu ze sanduaren oñetan humil humila eskatus penitenzia ta absoluzionea. Errege berareki ere, naiz ain onetsia zen beraganik, iteko izan zue genero gontan, zeren erregek ikusirik konbentu batean donzella bat agitz ederra an azitzen zena, deiturik beregana azkeneko desloratu zue. Jakinik S. Dunstanok artu zue bidea erregeren palaziora: ellegatu zelaik, nai zue erregek artu eskutik honratu naiez; baña sanduak grabe erretiratu zue eskua, erraten ziola garbi zeiela lenik penitenziako sakramentuan, ta gero ukituko zituela beraren eskuak baizire sagratuak. Bereala errege bota zekio oñetan, konfesatu bere gaizki egina, ta eskatu zio penitenzia, zein paratu zio sanduak zazpi urtetakoa, ta kunplitu zue erregek humil.

        3. Berze iteko batean ikusiarazi zue S. Dunstanok bere santidadea ta konstanzia. Bizi zire orduan eliza-gizonak Inglaterran arro deshonestoki, ezkondurik bekala anitz aietaik. Etzire askitu berze erremedioak: bear izan ze usatu burriña ta sua, kendus Jangoikoaren etxetik deshonre itsusi gura, botatus alako kalonje ta elizagizonak beren elizaetaik, dignidade, ta errentaetaik, ta paratus aien lekuan Monje sanduak. Egin ze lan gau anitz lekutan Aita sanduaren ta erregeren ordenamendus. Baña kexatzen zirelaik ta lamentatzen despeituak, erregek juntarazi zue konzilio obispoena Bintonian: S. Dunstanok proponitu zitue an bere arrazioak ta moduak, nola egin zen: aprobatu zute Jaun guziek: baña nola baizire anitz ta poderosoak pribatu zirenak, eutxi zire erregeri otoies eta negarres eskatus itzultzea lengo errentak: Ia lastimatu zire errege ta zenbait Jaun andi, eta asi zire eskatzen S. Dunstanori, lastima zeien bera ere, ta barka zezoten aldi gartan, ta ezpazire emendatzen, gero bota zezkiela berriz betikos: Zegolarik sandua pensatzen, Kristo guruzifikatuak an zegonak guzien alzinean, goraturik boza imajinatik erran zue, eztaiela egin, eztaiela egin: Ongi ordenatu duze: etzazela aldatu gaizki. Gelditu zire ta Jaun guziak arriturik; eta S. Dunstanok erran zue, ia eztugu itekorik: Jangoikoa da eman duena sentenzia. Ala gelditu zire orduan gauzak: baña denboraren buruan aien humeak asi zire berriz erreklamatzen beren Aitaen errentaengatik: billatu zute ortako Abogatu elegante bat, zeñek ederki presentaturik Ze arrazioak, sanduak sereno ta grabe erran zue, badakize pleitu gau aspaldian dagola bukaturik Jangoikoaren sentenzias. Nik orai arteo kuidatu dut laguntzea elizai nere indar guties: orai adinareki ta trabajueki nago konsumiturik pasatu naiez bakean falta zaizkidan egunak. Jangoikoai enkomendatzen diot bere eliza, defenda dezan. Azken itza erran zueneko, aiek zeuden sueloa ondatu ze, ta guziak eroririk bera maltratatu zire; baña sandua zegon lekua oso gelditu ze berareki. Ala konfirmatu zue Jangoikoak emanikako sentenzia.

        4. Berze gauza batean ere mostratu zue justiziaren zeloa. Sentenziatu zuzte irur monedari falsu iltzera, ta luzaturik justiziatzea egun batez, zeren baize Espiritu Sanduaren bazkoa, utzi zue meza egun gartan, etzuela erranen in artaño justizia gura. Gogor iduritu zekiote zenbaitei ta rigore, baña Jangoikoak adiarazi zue etzela baizik zuzenbide: zeren ezi aiek justiziatuas geros, paratu ze meza erraten, ta jautsi ze uso bat elurra baño txuriago, ta egon ze sanduaren buruaren gañean, bukatu artaño meza, beraren konsolazio ta deboziosko negar gozoeki. Asko bisita zeruko gozatu zue, ta bein joaterakoan Ama birjinaren tenplora, akonpaña zute birjin zerukoek arturik erdian, ta kantatus miragarriro, paratu arteo elizan. Ikusi ere zue grazian dauden arimen edertasuna, ta amorosturik ala arimes etzue berze antsiarik, baizik irabaztea arimak. Juande Salbatore egun batez zegolaik kontenplatzen Kristoren triunfoa igatean zerura, ikusi zue infinizio bat persona txuri argi eder sartzen elizan guziak koronaeki buruetan: erraten ziotela, barin bazego prest, zoeiela aieki zerura zelebratzera festa gura. Sanduak esker milla emanik, errespondatu zue bere ofizioa zela erakustea fielei misterio gura, ta zerurako bidea: orgatik etzeikela joan egun artan aieki. Aiek ontzat arturik exkusa erran ziote presta zeiela bada urbilen larunbateko. Eta egun gontan igan ze ikustera Jangoikoaren aurpegia zeruan, Kristoren milla urteen inguruan: 988 urtean &.

 

aurrekoa hurrengoa