www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 25.an
San Markos Ebanjelaria

 

        1. S. Markos Ebanjelaria, S. Pedroren agun, interprete, ta eskribizalea, deitzen duela bere hume maitea, izan zuena espiritu biz,orra, injenio, ta mintzaera elegantea, izan ze alaber Predikari ederra. Predikatu zue Ejipton, Zirene, Pentapolis, ta berze asko ziudadeetan. Baratu ze Alexandrian, non argitzen zue iruzki berri baten gisara. An fabrikatu zue S. Pedroren nonbrean eliza bat: an konbertitu ze infinizio bat jende: an bizitze zire asko, ez gizon bekala, baizik nola Aingiru batzuk lurrekoak. An guziek zute nola biotz bat, ta arima bat, ta guzia komun, guziena guzien, proprioki nola Kristoren familia guziak elkarren anaiak erraten zutenak egiaz Aita gurea zeruetan zaudena. An lenbizikorik asi zire deitzen Kristioak edo Kristorenak. Etzuke aguanta Deabruak ainberze edatzea Kristoren erreinua; eta ala inzitatu zitue infiel itsutuak persegitzeko ta ilarazteko sandua eman nai ziotena bizia. Informaturik ortas S. Markos, prestatus agi zeikenera, etzei zen, bera faltaturik, gelditu ardiak Artzaiik gabe, ordenatu zue Obispo bere ondorengo Amano, ta berze batzuk sazerdote, Diakon, ta elizagizon: eta utzirik ebek Alexandrian, itzuli ze bera Pentapolisa, non seguraturik fedean fielak, ordenaturik obispo ta sazerdoteak, bi urteren buruan itzuli ze Alexandriara. Ori jakinik Jentilek igande batez billatu zute, ta gero ere aurkitu zute meza erraten: Preso egin, ta soka bat lepotik loturik ibili zute arrastaka sandua karrikak barna larranzis ta golpatus guzia, ta odola zeriola. Etze akabatu iles, eta zego ematen Jaunari eskerrak padezituas beraren amorez.

        2. Ala erdi-ilik utzi zute karzelean preso gau artan. Gauerdirat atariak ertxirik, ta guardiak zentinelan zeudelaik, asi ze ikaratzen lurra, eta Aingeru batek jautsirik zerutik ukitus sandua erran zio, Markos Jangoikoaren sierbo ona, zure izena dago asentaturik bizitzaren libruan, eta zu zara kontatua Apostoluen numeroan, ta zure memoria biziko da betikos: Aingeruek errezibituko zaitute zeruan, ta zure gorputzaren errelikiak honratuko dire munduan. Goratu zitue eskuak zerurat, ta eman zitio graziak alako faboreas, eskatus humilki, errezibi zezala beraren espiritua bakean. Mostratzeko aditu zuela orazioa, agertu zekio Jesu Kristo bera, munduan bizi zeneko figura berean, ta erran zio amoroso, bakea zuri, Markos ene Ebanjelaria. Sanduak errespondatu zio, bakea berorri, ene Jaun Jesu Kristo. Nola konsolatu, eta animatu zen oneki, nork erran? Biramon goizean atra karzeletik, ta berriz arrastatu zute furia berareki leku arrizu ta latzak barna, eta ala akabarazi zute Martir. Nai zute erre gorputza, ta ortan asi orduko, Jangoikoaren permisios goratu ze derepente urakan erru bat ortots, oñastur, ta arrerauntsieki; ala         ezin egin zute nai zutena; anitz bai gelditu zire ilik kanpoan, ta asko etxe erori zire. Gero Kristioek depositatu zute leku dezentean: andik gero pasatu zute Beneziara, non tenplo admirable batean beneratzen baitute debozio admirableareki Patrono andia bekala: eta Beneziako errepublikak darama armarriaren insignia S. Markosen leona, Kristok erran zition itz gaieki, bakea zuri, Markos ene Ebanjelaria, pax tibi, Marce, Evangelista meus: ta S. Markosen izena dauka Errepublikak berea bekala; ta ala oroat da an erratea, S. Markosek ordenatzen, edo manatzen du, nola Republikak ordenatzen edo manatzen du. Agitu ze S. Markosen martirioa Aprilaren 25.an: Kristoren iruogeita laurgarren urtean. Egun gontan egiten dire Eliza guzian litania maiorak deitzen direnak, eskatzeko Jangoiko Jaunari grazia beartugunak arimen ta gorputzendako, ta usatzen dire lengo ta lenbiziko denboretaik onat & &.

        Aprilaren 27.an S. Pedro Armengol. p. 292.

 

aurrekoa hurrengoa