www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 16.an
Santo Toribio Liebanakoa Obispo

 

        1. S. Toribio Astorgako Obispoa izan ze Española, ta Palencian jaioa ustez, ta gizon sandu, jakintsu, ta fede katolikoaren defendazale guapoa. Debozios joan ze Romara, non ezaundu zuen S. Leon Aita Sandua: eta Jerusalengo leku sanduetara, nondik ekarri zuen anitz errelikia beneratzen direnak Liebanan, non dagon bere gorputz sandua. Itzuli zelaik Españara, aurkitu zue anitz apestaturik Priszilianoren herejias. Au apegatu zio arri Marko deitzen zen jito batek; eta arrek izanes aberats ausardia ta mintzaera onekoa, barratu zue asko lekutan, gero iago berriz, egin zutelaik Obispo. Herejia gura zego sinestean bakotxak duela bere izarra, ze ñen sujeziora bizi den, ta zeñek inaraztention onkiak eta gaizkiak: ta berze alako gezur ta patraña. S. Toribiok bereala kuidatu zue atratzeas zañetaik herejia goi: predikatzen ta eskribitzen zue orren kontra: ta Jangoikoak ere konfirmatzen zue milagros sanduaren doktrina, ezi bein Palencian despreziatzen zutelaik Jangoikoaren itza, igan ze aldapa gora batera, nondik eskatu zuen eskarmentu on bat zerutik, desengañazeizen herejeak. Eta derepente ango ugaldea, deitzen dena Karrion, atra ze ametaik, sartu ze ziudadea barna, ta urratu zue zati on bat. Eskribitu ere zue anitz obispoei, gora zeizen kontra: eta azkenik Aita Sanduari, baize S. Leon andia, zeñek Artzai-buru bekala, eskritura luze batean laudaturik S. Toribioren zelo ona, erreprobatus, konfunditus, desegines herejeen erroreak Jangoikoaren argiareki, manatu zue biltzeko Obispoak, ta kondenatzeko errore gaiek. Ala egin ze, obeditus guziek Aita Sanduari, arrazio den bekala, espezialki S. Toribiok guzien gañetik trabajatu zuenak, zeñek al guzia egin zue kentzeko libru gaixtoak, zeñetan edaten den benenoa ustekabean. Segitu zue obratus ta predikatus, ta konfirmatus fede katolikoaren ona bere bizimodu onareki, doktrina sandueki, bukatu arteo bere bizia eriotze prezioso bateki Kristoren laur eun ta irugeigarren urtearen inguruan: eginik Jangoikoak anitz milagro beraren medios.

 

aurrekoa hurrengoa