www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 1.an
Santa Brijida Birjin Eskoziakoa

 

        1. Admiragarria da Jangoikoaren ona, baitaki gaizkitik atratzen on, eta ezpaitu nior galtzen buratsoen bekatuengatik, ezpadu berak kulparik. Au da klaro ageri S. Brijida Eskoziakoan, zein izan zuen ango Jaun batek esklaba batenganik bekatuaren medios. Orgatik arren konsorteak botarazi zue etxetik esklaba gura. Jaiorik gero alaba gau, ta ezaumentura ellegaturik azi ze txoil ona, honesta, humila, obedienta, ixila, pobreen ongiegillea, ta Jangoikoai emana guzis. Ederra ze ariman, ta ederra gorputzean: orgatik guziek nai zutelaik ongi, anitzek pretenditzen zute bizikide. Aitak proponitu zio, zein nai zuen berak auta zezan. Baña orduko autaturik zeuka Esposo bere parerik eztuena Jesus ona, zeni konsagratuzion birjinidadea botos. Eta ezaundurik eder izatea zela zebo, pretenditzeko mundukoek, jarririk orazioan eskatu zio biotz guzias, itsusi zezan de manera, ezi niork etzezon kasorik egin, baizik bere Majestadeak. Logratu zue: ta ia niork etziolaik nai beiratu ere itsusiain utses, eman zio Aitak lizenzia egiteko Errelijiosa, baize bere pretensio bakarra. Beloa paratzerakoan Obispoak, ikusi zue susko kolumna bat arren buruaren gañean, eta ukitzeareki sandak eskuas aldareko markoa, baize zureskoa, bereala berdatu ze, eta bera itzuli ze ain eder agraziatua nola len. Ala mostratzen zue Jaun dibinoak arimagarri zion amorea, baitare arren medios iten zituen prodijioeki. Konbidatu zue bein donzella batek sanda: joan ze, ta ikusi zue arren aldakan Deabrua. Galdegin zio zer ari zen an, ta zertara etorri zen. Deabruak errespondatu zio, ezi donzella garren lazo ajola guti izateak ekarri zuela, ta zegola ongi aurkiturik an. Aditu zue donzellak, ta zeñaturik istantean ikusi zue espiritu gaixtoa oaten sua zeriola. Lotsaturik ezaundu zue bere kulpa, ta emendatu ze, ta libre gelditu ze arrotz gaixtoaganik sandaren medios. Berze emasteki gaixtoagoko batek izan zue hume bat; eta bere bekatua exkusatu naies, botatzen zio kulpa Obispoari. Sandak deiturik galdegin zio, norenganik zuen aur gura? Errespondatu zio alkegabeak, ezi Obispoaganie. Orduan S. Brijidak formatu zue guruzearen señalea arren agoan; eta istante berean aunditu zekio mia ta burua enormeki Jangoikoaren permisios. Zeñatu zue alaber aurttoaren mia, ta galdegin zio, ia nor zuen bere Aita. Aurttoak errespondatu zue klaro, etzela Aita Obispoa, baizik gizatxar bat errikoa. Oneki jakinze egia, Obispoa gelditu ze bere horareki, ta miserablea kastigoareki egin arteo penitenzia.

        2. Donzella batek egin zue kastidadearen boto, baña Aitak obligatu zue artzera matrimonioaren estadoa. Boda egunean konbita prestaturik zegolaik, eskapatu ze sekretoan sandagana. Segitu zio Aitak anitz zaldiskoeki, itzularazteko, nai bazue ezpazue. Ikusi zitue sandak, eta formatu zue guruzearen senalea lurrean, eta gerostik ia gelditu zire gizonak eta zaldiak tieso ezin mogi. Aitak ezaundurik Jangoikoaren eskua egin zue penitenzia, eta alabak guardatu zue bere propositoa. Ze sandaren konpañian bat iduri onekoa. Au deskuidatu ze bein beiratzean: andik segitu zire tentazioak. Zebila ezin kendus, ezbaien, ez erori bai erori tentazioan. Sandak Jangoikoan ikusi zue pasatzen zena arreki: Egin zue orazio, etzezan utzi eror zera tentazioan: eta berzeak Jangoikoaren inspirazios barraturik su lurrean ibili ze oiñ urtuxian arren gañean, eta ala itzali zue sua suareki. Biramonean sanda mintzatu zekio, badakit izan duzun peligroa zeure faltas, baña zeren gaur portatu zaren balienteki, ez akabatzeko erres su deshonestoan, etzara erreko infernuko suan: eta bereala orazioas sendatu zitio oiñ llagatuak suas, ta desegin tentazio guziak. Ama batek ekarri zio alabatto bat amabi urtetakoa mutu, logra zezon mintzoa bere orazioeki sandak. Onek arturik eskutik neskattoa erraten zio, ea, nauzu Jesusen amores guardatu kastidade birjinala? Amak zio, zela mutu neskatto gura, ta etzezokela erresponda. Sandak, bada eztut nik utziko, errespondatu arteo. Nauzu mantenitu birjin Jesusen amores? Mintzatu ze mutua klaro, ta erran zue, nai dut, eta inen dut manatzen didaña. Ala itzuli ze erremediaturik ongi.

        3. Emasteki batek ekarri zitio sagar batzuk, noiz ta ellegatzen ziren leproso batzuk atarira limosna eske. Sandak erran zio, eman zezkiotela pobre gaiei. Ark edo delikadezas, edo txurrerias etziote nai eman, etzituela ekarri leprosoendako. Erreprehenditu zue sandak, ta erran zio, orren kasos arren baratzeko arbolek etzutela ekarriko ia sekulan fruiturik: eta ala izan ze. Berze bi leproso joan zekizkio, erremedio naies. Sandak bedeikatu ur guti bat, ta eman ziote, batak berzea ur garreki garbi zeizela. Bereala bata garbiturik gelditu ze sano. Sandak oni erraten zio, garbi zezala berzea: baña kontent bere garbituas, etzue nai arrimatu eskuak, beldurrak apega zekion lepra. Baña bereala Jangoikoaren permisios aurkitu ze beterik artas: eta berzea garbitu zue perfektoki sandak orazioas. Anitz bekatari konbertitu zitue onera. Bedratzi lagunek nai zute il bat: etzute aitu nai sandaren konseju ona. Eta joanik egitera eriotzea, opatu zute, gizona ez, baizik arren bulto-iduria: Onen kontra eutxi zire, ustes iltzen zuten persona. Sandak erran ziote agitua, ta emendatu zire. Ellegatzen ze ia garaia, joateko sanda mundugontaik: abisaturik zerutik lendanik erran zio bere lagun bati: eta egun señalatuan despeitu zue arima ditxoso gura joateko gozatzera Jesus onaren besarka eternoa glorian. Il omen ze Hibernian 518 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa