www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 30.an
San Fernando III. Errege Españakoa

 

        1. Jangoiko Jaunak nai duelaik egin miserikordia Erreinu batu bateki, ematen dio errege bere biotzekoa. Españako erreinua zego Moroen esku ean aflijiturik ia laur eun urte gaietan; alibiatzeko biali zue mundura S. Fernando. Da gauza notagarria, bi aizpaek logratzea bi seme errege ta sandu: D.a Berengelak Kastelako erreginak S. Fernando, ta D.a Blankak arren aizpak S. Luis Franziako errege. Denbora gartan alaber erreinatu zute errege guapoek, D.n Santxo Fuerteak Nafarroan, ta D.n Jaime Konkistazaleak Aragoan. Azi zue D.a Berengelak S. Fernando bere bularretan, ta azi zue bere kondizio onetan ere juizioso, ta birtuoso: Amak on ikusirik zeditu zio bere korona Kastelakoa: andik zenbait urte il zelaik bere Aita Leongo erregea, gelditu ze Fernando bi erreinu goien errege fortunoso, zeren Jangoikoak ala nai zuen: beti ordea mantenitu ze obediente Amari, eta murmuratzen zutelaik ain errege andia ain obediente egotea Amari aur bat bekala, zio, noizta uzten duten hume izatea, utziko dut obediente izatea. Lenbiziko kuidatzen zuena ze, gloriako errege Jesu Kristo izan zeien obeditua, estimatua, ta honratua bere erreinuetan beraren Ama Santisimareki: eta ala persegitu zitue herejeak, espezialki Albijenseak denbora gaietan goratu zirenak Ama Birjinaren deshooretan ukatus bere birjinidade perpetuoa: eta diote ezi aien erretzeko, errege sanduak bere soñean ermaten zituela egurrak: eta aietaik bakotxik ere etzue utzi baratzera bere erreinuan.

        2. Gero itzuli zitue bere pensamentuak, arma ta indar guziak Moroen kontra. Zenbat gerra ta batalla, zenbat biktoria, ta alzinamentu izan zuen, luze litzake kontatzea: Aski da erratea, ogeitamaborz urte erreinatu zuenetan, kontino pelean aieki, beñere etzuela galdu akzionerik; batalla adiña biktoria kontatu zuela; kastelu, ziudade, erreinu akometitu zituen guziak guziak iragazi zituela; eta ala Moroen errege batzuk garaiturik kendu zitue; berze batzuk artu zitue tributario bere eskupean, iduri baitu zeukala bereki beti fortuna, zeren baizeuka Jangoikoa. Galdeginik, zein ote zen kausa, izateko bera bere alzinekoak baño fortunosoago; errespondatu zue, agian naiago bide zute aumentatu beren erreinua, ezi errelijione katolikoa: nik eztut nai baizik Jangoikoaren gloria; orgatik agian faboratzen nau. Intenzio on goneki juntatzen zitue bere otoiak, penitenziak, sakrifizioak, errogatibak, botoak. Prinzipalkiro artu zue bere Patrona Maria Santisima, zeñen imajina bat Aingiruek egina, diotenez, zeuka bere palazioan, ta gerrako kanpoan, zeñen oñetan pasatzen zituen orduak orazioan: berze bat zerama bereki zaldi-gañean, orazio egiteko bear orduetan. Alako lagunareki gogoa zeuka animoso, ta biktoria seguro.

        3. Erragun zenbait fabore in zitionak, entenda daien ere sanduaren sandua. Nai zuelaik irabazi Sevilla, biali zue alde batetik D. Pelaio Korrea, zeñek opaturik infinizio bat Moroeki peleatu zue fuerte denbora luzean, alik eta aiek iges eginik, gaua urbildus sentiturik arrek falta zekiola denbora, goraturik begiak zerura oius eskatu zio, S. Maria, deten tu dia; eta baratu ze iruzkia zeruan geldi, logratu arteo biktoria betea. Amasei ilabetez ikuki zue inguraturik Sevilla; bitarteo eginik kanpoan irur tenplo, aietan paraturik Ama Birjinaren irur imajina bereki beti zeramazkienak: an zelebrarazten ta enzunarazten zitue mezak, ta egiten orazioak. Arratsalde batez egon ze orazioan zenbait ordus, eskatzen barkazio, ta fabore Ama Santisimari: aditu zue klaro erraten ziola, ene imajina Sevillan dagon artan, Antiguaskoa deituan, duzu em peñu ona kontino: segi zazu ezi garaituko duzu. Errege atra ze gauas etzekiela zer ari zen, joan ze Sevillara; portalean aurkitu zue gaste iduri bat ederra, bide ze bere Aingiru guardiakoa, zeñek kidatus eraman zue karrikas karrika Antiguaskoaren denbora, zein idikirik milagros, ikusi zue ta adoratu zue Ama Birjinaren imajina gura, eta orazio eginik antsia andiareki, atra ze itzultzeko bere kanpora: eta grazioso da sarzerakoan portalean, erori baizekio ezpata ustekabean, ta ez erreparatu aurkitu zuen arteo itzultzerakoan, adiarazteko agian etzuela arma bearrik, defendatzen zutelaik Jangoikoak ta bere Ama Santisimak. Azkeneko errendiarazirik ziudade andi gura sartu ze triunfante an, ordenaturik prozesio solemne bat, ta paraturik Ama Birjinaren imajina karroza triunfalean, eskuieko aldetik errege, ezkerrekotik bere seme Jauna, paratu zute eliza Nausian festa solemne bateki.

        4. Gisa ontan berak merejitus birtute ta orazioeki, ta zeruak faboratus prodijioeki, sujetaturik Españako Moroak, nai zue pasatu Afrikara, sujetatzeko angoak ere. Baña Jangoikoak nai zue deskansarazi. Ezaundu zue, eta ia guziak utzirik, kuidatzen zue sollik arimas. Medikuek manatubaño len konfesatu ze, ta eskatu zue komekadura. Ekarri ziotelaik akonpañatus bere seme Infanteak, obispoek, ta sazerdoteek, sarzerakoan heri zegon ganbaran, urtiki ze lurrean, ta soka bat paraturik lepotik, errepasatus Jesus onaren pasio doloreskoaren pausuak, ponderatus beraren miserikordia, ta bere kulpak, golpatus bularra eskatu zio barkamendua. Bereala egin zue fede Kristioaren protestazioa: andik atrarazi zitue insignia erreale guziak, adiarazis nior Kristoren aldean eztela errege, ta guziok ilzean garela bardin. Errezibiturik amen prezioso gura, ta emanik esker milla milla, deitu bere Andrea, humeak, ta proprioak, egin ziote platika sandu bat, enkargatus Kristiotasuna ta kunplitzea beren obligazioak. Ondorean izan zue espirituaren elebazio sobrenaturale bat, zeintan ikusi zuen Aingiruen tropa eldu zena arimaren eske. Itzulirik berebaitan bozkariundes beterik eman zitio Jangoikoai eskerrak in zition faborees, ta ofrezitu zio bere arima. Eta manaturik sazerdoteei kantatzeko litaniak, apaldus begiak sosegu andiareki, eman zue bere espiritua 1252 urtean. Jende guziak ikusten zire negarres penas: Aingiruak aditzen zire kantatzen alegranzias, jaio zela bizi obera.

        5. Emen notatzen dute Autoreek, nola Jangoikoak daramazkien beregana bereak nai duen bidetik. Sandu egin zitue kasi denbora batean bi lengusuak S. Fernando ta S. Luis; baña zein bide diferenteas! ura emengo fortuna ta ditxaen bideas: au desfortuna ta desditxaenas mundurako. S. Fernando batalla ta gerra guzietan atra ze biktorioso. S. Luis lenbizian fortuna zerbait izanik ellegatu ze izatera kautibo, ta pestes iltzera erreinutik kanpoan. Eta biok Jangoikoaren zerbitzutan; eta biok Jangoikoaren biotzeko, biok salbo ta sandu: entenda dezagun, munduko on eta gaitz deitzen direnak datozila Jangoikoaren eskutik; eztigutela estorburik egiten, geurok nor bagara: eman dezkigun onak, edo eman dezkigun gaitzak, guzietas eman beartiogula eskerrak, zeren bera baita ona, ta onez ematen baitigu dena dela: ezi egia da diona S. Pablok Rom. 8: Jangoikoa maite dutenei gauza guziek laguntzen diotela onerako. Gaixtoek kontra guzia itzultzen dute gaitzerako, nola armiarmak guzia pozio. Autore batek dio daikela dudatu, zer izan zen iago S. Fernando, edo soldado balienteago, edo sandu perfektoago. Oroat galdegin zeike, izan ote zen fortunosoago, edo prudenteago. Baña erran bear da, bere santidadeeak daramala abantalla gañarako prenda guziei. Orai santidadea konpontzen delaik birtute guzies, ezta aisa determinatzea, zein birtute izan zen andiena sandu gontan, zeren ezi guziak zitue apostus bekala zein baño zein iago. Ze Kristio firme relijiosoa: Ze humila penitentea: Ze mansoa ta justoa: Ze ongiegillea ta justiziaegillea: Ze debotoa, ta gerreroa: Ze animosoa, ta guzis Jangoikoaren beldurduna & Jangoikoak nai dezala ellega gaitzen ikustera zeruan. &.

 

aurrekoa hurrengoa