www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 4.an
Santa Isabel Erregina Portugalekoa

 

        1. S. Isabel Araguako errege D. Pedro irugarrenaren alaba, aurzututik ageri ze sandatako jaio zela: ain debota, humil, mansa, limosnagillea, garbia; itz batez, Jangoikoai emana. Ameka urtetan eskatu zue bere esposatako D. Dionisiok Portugaleko erregek, zeñeki ezkondu zen bere denboran. Estado gortan etze goganditu, bai iago kuidadotan paratu, nola bizi bear zen bere ta berzeendako. Aumentatu zue debozioa, billatus Jangoikoa len baño iago, nola baize bearrago. Zeuzkie bere orduak errepartiturik Jangoikoaren gauzetako. Egunoro iten zitue bere errezuak, ta enzuten meza kantatua, ofratus bere eskus ofrenda, ta belauriko apatus sazerdotearen eskua, ta errezibitus bedeizioa. Orazio mentalean gozatzen ze luzaro, ta bisitatzen zue Jangoikoak an, ta erregalatzen miragarriro. Barutzen ze kasi urtearen erdian ogi ta ur solles: ta gñarakoan agiz moderatua ze jatean, ta jaintsitzean. Bisitatzen zitue oñez elizak eta konbentuak. Maiz konfesa komekatzen ze debozio andiareki. Iago iduri zue errelijiosa bat debozioan, ezi ez erregina poderosa. Bere kapellanak, eta zerbitzukoak bear zire izan birtutezkoak irautekoz: eta damak erretiratu honestak langinak, zeñeki enpleatzen ze erregina bera egiten ta bordatzen elizetako ornamentak, zeñeki ta berze asko limosnaeki suplitu baizue asko eliza. Baña iten ziren eliza, konbentu, hospitale, ta obra on guzietan bear zue lagundu bentzait. Bada pobre gañarakoei sokorritzean afizione bekala zue dilijenzia espeziala, sekretoan eta agerrian, berzeren eskus, ta bere esku proprios, kuratus heriak, bendatus ta apatus llagak. Beretako ze gogor, berzeendako beratx abasto: ta Jangoiko Jaunak mostratzen zue milagroeki ere ori kuadratzen zekiola. Milagros bein ura ardo itzuli ze, heri zegolaik, ta Medikuek manaturik artzeko ardo guti bat, etzuelaik artu nai. Emasteki pobre baten llaga lotsagarri bat apatus derepente sendatu zio. Neska itsu bat jaiotzes argitu zue: berze asko heri gisa sendatu zitue guruzearen señaleareki. Diru zemazkienak emateko pobreei neguan itzuli zire arrosa, ikusi nai zituelaik erregek: eta alako milla kontatzen da.

        2. Baña zertan ageri zen sandaren birtutea geienik ze matrimonionaren, ta erreinuko gobernuaren itekoetan. Al guzian Jangoikoas geros erregeri prokuratzen zue egitea plazer, naiz bere pazienziaren kostus sufritus agrabio andiak, kuidatus azitzeas arren humeak ere, ez solamente bereak. Eta ala pazienzia andi garreki oneratu zue errege, lagundus Jangoikoak ortako. Bein paje batek berzeari zion inbidias adiarazi zio erregeri, erreginak maiteegi zuela. Erregek sinetsirik joan ta manatu zio kalzina iten zegon bati ark bialiko zion paje bat bota zezala labe barnean sura. Biali zue bada erreginaren pajea atxekia bateki. Onek zue kostunbre ona, aditzen zuelaik sagrako txintxa soñatzen, sartu ta adoratzea Jaun sakramentatua. Pasatzean bada eliza batetik aditu zue txintxa, sartu ze, ta egon ze bukatu arteo meza gura, ta berze bida segi dan atra zirenak. Bitarteo erregek jakin naiak egin zen ark manatua, biali zue berze paje enbustero gura galdegitera: au ikusi orduko arrapatu ta erre zute kalzinalabean. Gero berzeak, bere mezak enzunik, joan ta galdegin ziote ia egin zuten manatua. Errespodaturik baietz, itzuli ze, ta erran zio erregeri. Au gelditu ze arriturik, nola trukatu ziren suerteak. Gero informaturik ongi ezaundu zue Jangoikoaren eskua. Baketzean bada erregeak elkarreki trabajatu ta pasatu zue anitz erregina sandak: baña logratu zue bere deseoa Jangoikoareki bateo. Azkenean errege heritu zelaik asistitu zio karidade ta kariño admirableareki, senda zeien, edo il zeien ongi. Zenbat meza, orazio, limosna inarazi zuen arren onagatik, il baño len ta il ondoan, ezta numerorik. Iltzen ordu berean, erretiraturik bere kuartoan erreginak ebaki zue bere biloa, ta bestitu zue S. Klararen habitua, ta akonpañatu zue ila ortziartaño. Gero joan ze oñez peregrinazioan Santiagora, ofratu zio asko gauza prezioso: ondorean nai ze enzerratu konbentu batean: baña zeren infinizio bat pobreei faltatzeareki beraren presenzia, faltako zekioten Ama ta anparo guzia, gizon sanduen konsejus gelditu ze kameotik, baña biotz barnetik errelijiosa bat perfekta: guzia okupaturik Jangoikoaren ta proximoaren amorean.

        3. Azkenean bukatzeko bizitu zen bekala beti ongi egiten, paratzeko bakean bi errege ia gerrara prestatzen zirenak, artu zue biaje luze bat. Ontaik segitu zekio heritasun bat, zeintan konfesaturik anitz aldis, ta errezibiturik komekadura, bisitatu zue gloriako erregina soberanak, zeñi enkomendatu zen afekto guziareki erraten ziola, Maria graziaren Ama, ta miserikordiaren Ama, etsaiaganik guarda benaza, ta iltzeko orduan errezibi benaza. Alako afektoen ertean despeitu zue arima sanda gura 1336 urtean, eta bere adinaren 65.an Estremozen. Beti Kristiandadean izan da zelebratua erregina sandaren izenas; ta Urbano VIII.ak kanonizatu zue urte sanduan 1625 &.

        Garillaren 6.an S. Godoleba ezkondua. pag. 306.

 

aurrekoa hurrengoa