www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 21.an
Santo Tomas Apostolua

 

        1. S. Tomas Apostoluas aipatuko dugu aski dena gure doktrinatako Ebanjeliotik, ta Autore grabeetaik. Izan ze Galileatarra, ta arrantzuari pobre bat; eskojitu zue Jesu Kristok bere ebanjelioaren barratzeko mundua barna, emanik ortako potestade ta grazia bear zirenak. Nai zutelarik Judatarrek ilarazi Jesus ona; zergatik? Zergatik zen ona, ta onesten gaituen gu sobra: Nai zuelarik Jesusek itzuli Judeara biztera Lazaro ila, etzutelaik gañarako Diszipuloek utzi nai itzultzera, baña alaere zegolaik firme ortan bere Majestadea, S. Tomasek erran ziote guziei, goazen gu ere, ta il gaitzen berareki: baita señale amore zionaren, ta arimo andiaren. Alaber azken afarian despeidan erran ziotelaik Jaun dibinoak, zoeiela prestatzera aiendako lekua, ta bazekitela ararako bidea, sandu gonek explikarazteko klaroago erran zio, Jauna, eztakigu nora doaien; eta nola jakin dezakegu bidea? Jaun dibinoak erran zue orduan, ni naiz ba ea, egia, ta bizitza: adiarazis segi zezatela beraren exenplua ta doktrina eman ziotena.

        2. Il ondoan Jesu Kristo, ta irugarren egunean bizturik agertu zekiotelaik Apostoluei, etzego an S. Tomas: oni erran ziote aiek, nola ikusi zuten bizturik berriro. Sanduak erran zue, ezpadut ikusten bere llagen kuntzeak, ta ukitzen neure eskuas bere bularreko llaga, eztut sinetsiko. Fede-falta gau izan ze Jangoikoaren permisios, firmatzeko bera eta gu fedean geiago. Zorzi egunen buruan berriz agertu zekiote, zegolaik an presente S. Tomas ere, zeñi erran zio, beira, ta astazkizu ene llagen kuntzeak zeure eskuas, ta etzaitela izan sinestagaitz, baizik fiela. Orduan sanduak humil amoroso ta gozoso erran zio, o ene Jauna, ta ene Jangoikoa! Jesusek, o Tomas, zeren ikusi nauzun, sinetsi duzu. Zori onekoak ikusi gabe sinetsi dutenak. O zer itza au! zein konsolagarria guretako, ezin ikusi, ta alaere sinesten baitugu.

        3. Gero beterik Espiritu Sanduas ibili omen ze jendes jende Indietaraño, argitus guziak Ebanjelioaren argias, obratus Jangoikoaren milagro miragarriak abasto Jangoikoaren gizona bekala. Azkenik baratu omen ze Kalamina, edo Malipur deitzen den Ziudadean, non fabrikatu zuen tenplo bat Jangoikoaren honratan. Il ondoan Martir arrika, ta lanzada bateki, ortzi omen zute an, non gero S. Franzisko Xabier joanik milla ta kasi borz eun urteen buruan enkomendatzen ze Apostoluari asko egunes ta gaues, logra zezon bere espirituaren bizitasuna, ta grazia, konbertitzeko jende gaiek fede kristiora. Eta tenplo gartan maltratatu zute Demonioek sandua zegolarik orazioan; baña etze orgatik kobardatu, segitzeko bere tenia. Eta Apostolu sanduak dudarik gabe faboratu zue abastoki S. Franzisko Xabier bere ondorekoa bekala leku gaietan, logratu zuelarik ainberze fruitu. Eta debozio biotzezko zionaren señale da, ezi il ondoan sandu gau gero, aurkitu ziote lepotik zeukala errelikario edo kajatto bat, eta artan papertto bat bere profesioko botoena; berze bat S. Ignazioren firmareki: eta S. Tomasen ezurtto bat; errelikia estimatuak bekala beti bereki zemazkienak. Alakoa da Jangoikoaren jendakia lenta gero adiarazten digutenak nola den Jangoikoaren gustoa; egin dezagun nork bere ariora, logratzeko grazia ta gloria.

 

aurrekoa hurrengoa