www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 16.an
Santa Juliana Nikomediakoa
Birjin ta Martir

 

        1. Nikomedian ze Jaundi bat deitua Eleusio, Konsejukoa, ta Enperadoreen adiskide, ta Infiel errelijionez. Ze alaber berze bat gisa berekoa, zenen alabareki nai zuen ezkondu. Aisa ta fite ajustatu zute biek ozkontza: baña alaba deitzen zena Juliana, ze Kristio fiña, ta etzego arrendako. Zoeie luzatus denbora atxekia oneki: eta exkusatu naies gastigatu zio, logra zezala lenik Prefektoaren dignidadea. Arrek ezkontzeko antsiareki, asko diru ta dilijenzia kostarik, gero ere logratu zue Prefekto izatea; eta gastigatu zio, bazeikela ezkondu Prefektoareki, baize Prefekto ia. Sanda aurkitu ze atajaturik ia berze atxekiarik gabe, ezpaze errelijionea. Eta ala gastigatu zio bera zela Kristioa, ta etzeikela ezkondu arreki, ezpaze kristiatzen. Turbatu ze ura errespuesta goneki; adiarazi zio sandaren Aitari, baize ura bezain Infiel ta kontrario Kristioen. Aitak lenik itzes eta kastigoes, ones eta gaitzes prokuratu zue errendiaraztea alaba: au beti firme, Kristioa zela Jangoikoaren graziaz, ta etzela ezkonduko Kristio etzenareki. Aitak etsiturik etziola inaraziko, entregatu zue Eleusioren eskura, kastiga zezan nola nai zuen.

        2. Eleusiok Prefekto bekala ekarrarazi zue bere justiziako salara, eta naiz zegon suturik koleras, ikusi zueneko ain ederra ta agraziatua, detenitu ze, ta asi ze amoltsuki exortatzen ar zezala senartako: utziko zuela guardatzera bere errelijionea: bera ere kristiatuko litzakela, ezpaliz beldur Enperadoreen, ta bizia ken zezoten. Eta ala in zezala erraten ziona adiskide bekala: ezperen, akabaraziko zuela tormentus. Guziau ta iago etze aski izan, beraxteko sandaren biotza, baizego ia Jangoikoas prebeniturik: eta ala errespondatu zio, bazezakela tormentarazi ta ilarazi, baña ez aldarazi. Ia oneki Prefektoak garaiturik iraren suas azotarazi zue kruelkiro erraten ziola, au etzela baizik prinzipio pasatu bear zituen tormentuen. Sandak zio, esperanza dut Jangoikoan, emanen didala grazia sufritzeko iago ta iago. Manatu zue Prefektoak paratzeko dilindan biloetaik; ta ala idukitzeko anitz denboras, de manera ezi begiak ilundu, ta betazalak igan zekizkio kopetan gora: gero errearazi zitio saietsak plantxa goritueki, ta azpiak traspasatu ezpatas, edo burriña gori batez: ta ala eraman karzelera. Emen sanda itzulirik Jangoikoagana zegokio eskatzen fabore. Agertu zekio Jangoikoaren permisios Deabrua Aingiru eder baten idurian erran ziona, prestatzen zeudela arrendako tormentu andiagokoak ere, baña Jangoikoak etzuela nai pasa zezkien, baizik in zezan Prefektoaren borondatea. Nor zara zu? galdetu zio sandak. Arrek, zela Jangoikoaren Aingirua, berak bialia, libratzeko tormentuetaik. Sandak ezaundurik konseju gura etzela ona, eskatu zue Jangoikoak eman zezon argi ezauntzeko beraren borondatea. Bereala aditu zue boza bat zerutik ziola, konfia, Juliana, ezi ni naiz zureki: arzazu si mintzatzen dizun goi; nik esku ematen dizut; eta jakinen duzu nor den. Bereala sanda aurkitu ze libre, ta sana. Jaikirik ikusi zue loturik Deabrua, ta galdegin zio nor zen, ta zertara etorri zen. Ark errenditurik Jangoikoaren birtutez errespondatu zio, zela Deabrua engañatu zituena len asko gizon, ta etorri zela arren engañatu naies. Sandak lotu zue berriro, ta golpatu zue an, lamentatzen zela ura iten zion tratamentuas.

        3. Manatu zue Prefektoak, bizi barin baze oraño Juliana, ekar zezotela. Etorri ze katea bateki zekarrala Deabrua loturik, eta bera guzis sendaturik. Arritu ze ontas jueza, eta Jangoikoaren milagroa uste zue zela sorginderia. Manatu zue paratzeko labe bat sugarretan, botatzeko an sanda, zeñek orazio egin zue Jesus onari negarrez: eta bereala itzali ze sua: eta jendea asi ze klamatzen, eztela berze Jangoikorik, baizik Julianak adoratzen duena. Eta konbertitu zire federa iago ezi Sel eun gizonki eta emasteki, zein guziak ilarazi zitue bereala an. Sarrarazi zue sanda bertz andi zegon batean irakiten: baña an etzue penarik, bai erregalo. Azkenean eman zue sentenzia ebakitzeko burua. Zeramatelaik ortako, zoeie atzetik Deabrua preso inzitatzen berdugoak il zezaten len baño len, libratzeagatik bera. Sandak egin zio beiratze bat serio asarre, zeñeki ura asi ze ikaratzen dal dal dal: ikusi daien Jesu Kristoren birtutea, zeñen kasos ala lotsarritzen duen donzellatto batek Espiritu andi nai suberbo gura, zein desapareziturik, sandak alegre orazio eginik Jangoikoai, ta ofraturik bere arima, inklinatu zue burua, ta ebaki ziote. Arima errezibitu zute zeruan, ta orputza honratu lurrean egin zekion tenplo batean. Eleusio gaixtofikatua kastigatu zue Jangoikoak ez solamente infernuan, baita munduan ere, ezi nabegatus itsasoan autxirik itsasonzia, ondaturik guziak, ura bota zue urak leku eremu batera, non zatikatu ta jan zuten baseiziek. Pasatu zue martirioa S. Julianak adinaren emezorzi urtetan, Kristoren berreun ta laurogei ta amarretan &.

 

aurrekoa hurrengoa