www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 4.an
Santa Monika

 

        1. S. Monika S. Agustinen Ama bi maneraz, zeren jaioarazi zuen mundurako ta zerurako, izan ze Afrikan sortua jendaki honratu Kristioetaik, ta ongi azia, ta prinzipiotik onera emana. Aurra zelarik ze agitz afizionatua Elizara, ta an egoten ze orazio egiten zokoren batean geldi geldia. Gauas ere jaikitzen ze errezatzera erakutsi zitionak Amak. Bere gustoa ze ematea limosna, eta ematen zue jan bear zuenetik ere. Oposizio zue gorputzaren adornu ta itxurapenei, baña obedienzias paratzen zue manatzen ziotena. Nailuke mantenitu birjinidadearen estadoan: baña nola baize ain humil obedienta, artu zue senar eman ziotena deitua Patrizio. Au noblea ze, baña ez Kristio, orgatik baizue sandak asko pena, ez izateas beraren gisara. Berze alde ura ze suber asarrea: sanda humil mansa bakeskoa: Baña sufritus sufritus bere genio onareki, pazienzia ta obedienziareki, eta bateo Jangoikoai eskatus orazioeki, logratuzue gero ere Kristia zeien, ta molda zezan jenioa guzis. Modua nola aldatu zuen, kontatzen du S. Agustinek: zerbitzatus ixil buruari bekala, beñere ez asarratus, ta ez itz gaixtorik erranes, baizik ixildus, senti zuelaik koleran zegola: gero sosegatu ondoan ematen zitio bere arrazioak amoltsu. Ausenzian beñere etzue atratzen itzik ta ez kexarik bere senarras, naiz kexatzen ziren berze andre ezkonduak beren senarres, ta arritzen zirelaik aiek, beñerez asarratzeas sanda bere senarrareki, jakinik zela koleriko, sandak erakusten ziote modua, humiltasuna, sosegua, pazienzia, ta obedienzia. Artzen zutenek beraren konsejua, dio S. Agustinek, senti zute probetxua, ta zute plazer: artzen etzutenek damu zute ta negar protxurik gabe.

        2. Izan zue seme S. Agustin, zein kuidatu zue azitzeas ongi: baña larritus bekala lazotus, asi ze lagun gaixtoeki gaixtatzen: eta Ama ona aflijitzen negarres ezin erremedia, ta ezin sosega. Persona jakintsu ta on guziei eskatzen, korrejizezatela, ta konbertitu arren seme gura. Obispo bati bein eskaturik on beroi; arrek utzis oraño etzela zoritu: Amak porfia ta porfia Jangoikoas, negar ta negar: admiraturik Obispoak erran zio, bidoeie Jangoikoareki, Andrea, ezi ezta posible ga daien alako negarren humea. Konsolatu ze oneki zerbait, baña iago Jangoikoak eman zion amets bateki, non adiarazi zion seme gura Kristiatu ta oneratuko zela. Nai izan zue S. Agustinek joan Romara: gero andik Milana, erakustera Rhetorika. Ama ezin sosega: erresolbitu ze joatera billa: Aurkitu zue Milanen, ta afizionaturik aditzera S. Anbrosioren predikuak. Oneki asi ze konzebitzen esperanza, konbertituko zela. Joaten ze S. Anbrosiogana, zein beize ango Obispo: eskatzen zio konberti zezan bere seme gura: S. Anbrosiok ematen zio esperanza Jangoikoan: Eta Jangoikoaren graziaz ikusi zute konbertiturik osoki, eta S. Anbrosio berak bataiatu zue S. Agustin zelarik ogeitamirur edo amalaur urtetakoa. Nolako gozoa izan zuen S. Monikak, nork explika? ta iago, ikusi zuelaik ez solamente Kristio, baitaere guzia ia emanik Jangoikoai, despeiturik mundua. Determinatu zute itzultzea Afrikarat; eta zoezilaik ia Ostiako portuan eman zio sandari azken heritasunak: ezaundu zue il bear zela an; erran zio bere semeari, etzuela ia zertako bizi iago, ikusi zuelaik bera Kristio ezaundurik Jangoikoaren bidea: orai zoeiela kontent mundugontaik. Emen ortzi zazie ene gorputza, ta oroi zaizte enkomendatzeas ene arima aldarean ofratzen den sakrifizioan. Eginik enkargu gebek, arima sanda gura utzirik guzia Jangoikoaren eskuan sosegu ta errepausa andiareki despeitu ze gorputzetik adinaren 56 urtean, ta Kristoren 389.an Laudatzen du dignoki bere seme sanduak: eta nork eztu laudatu bear alako sanda? Estado guzien exenplu izana, donzellaen gastezutuan, ezkonduen matrimonioan, ta ondorean alargunen, ta prinzipalkiro buratso guzien, humeen azitzean exenplu ones, itzes, orazios, negarres &.

 

aurrekoa hurrengoa