www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 26.an
San Polikarpo Obispo ta Martir

 

        1. S. Polikarpo antiguasko sandua, Esmirnako Obispo, ta S. Juan Ebanjelariaren Diszipulo izana, fede katolikoaren defendazale andia izan ze, ta herejeen kontrario fuertea, bere Maestru Apostoluak erakutsi bekala. Roman aurkitu zue ustekabean karrikan Marzion herejea, itzuli zue aurpegia berze aldera, ez ikusteagatik: Goartu zue arrek, eta galdegin zio, Ezauntzen nau ni? Errespondatu zio, Ezauntzen dut Deabruaren hume lenijaioa. S. Ignazio Martirak zue txoil adiskide maite, ta kontu ematen zio bere martiriorako bideas. Ala animatzen zire elkar lenbiziko Kristio buru gaiek, zein baño zein guapoago padezitu naies Kristorengatik. Enperadoreen persekuzionean egiten zitue Artzai onaren ofizio guziak bere ardieki: eta jakin zuelaik bera billatzen zutela arrapatzeko, Kristioen konsejus eta otoitzes erretiratu ze kanpoko etxe batean. Baña nola Jangoikoa bear baita izan zerbitzatua bere zerbitzukoes noiz ta nola duen plazer, preso in bear zuten bezperaren bezperan in zue amets, sugarretan zegola kuxina, zeintan zeukan burua erreklinaturik. Eta entendaturik signifikazioa, deitu zitue bere adiskideak, ta erran ziote beterik alegranzias, Zierto erraten diziet, ni erreko nautela bizirik egun gutiren barnean. Bedeikatua biz ene Jesu Kristo ona, nai baitida egin grazia, emateas martirioaren korona. Atrarazi zute aiek berze leku batera, seguroagos beren ustes, baña etze ala izan, ezi an aurkitu zute Ministroek: sartu zire etxe gartan: bazeike oraño ere eskapa: etzue nai, baizik goratus begiak zerurat erranik, Jauna, kunpli bedi orran borondatea, atra ze ematera ongietorria agasajo andiareki: prestarazi zue bazkari on bat aiendako; Jarrarazi zitue maian jan zezaten ale re, ta berak eskatu zue ordu bat egoteko orazioan. Admiraturik aiek alako modu onas, ta kontentu mostratzen zuenas, ia zeude urrikitan etorrias egitera preso, ta ziote elkarri, dela posible in daien ainberze dilijenzia galtzeko zar gizagaizo gau ain beneragarria? Baña gero ere kunplitzeagatik erman zute abre batean. Opatu zute bidean Gobernariak ta bere Aitak; artu zute beren kotxean: konsejatzen ziote bien ertean utzi zezala Kristioen superstizionea obeditus Enperadoreei. Egiten ze sor guzietara, ta zego ixil: azkenean ainberzeko porfiaetara errespondatu zue, Jaunak, zertako galtzen dute denbora debalde? Nik sekulan eztut eginen oiek diotena. Orduan asarraturik aiek bota zute kotxetik moldegaizki, ta heritu ze eror zerakoan. Eraman zute Juezagana, eta bidean aitu zue zerutik itz gau, arimo ona, Polikarpo, eta egin ongi Jangoikoaren itekoa. Juezak galdeginik, ia zen Polikarpo, manatu zio uka zezala Jesu Kristo. Sanduak sereno grabe erran zue, laur ogeitasei urte du zerbitzatzen diotela nik, eta beñere eztida egin gaizkirik, baizik ongi beti: nola nai du orrek, uka dezaten orai nik ene Jaun ona? Meatxatu zio Juezak erreko zuela bizirik. Sanduak zio, nik eztut beldurrik akabatzen den suas, baizik su eternoas. Ezdezala pensa lotsarazi ni deustas: nai duena egin bez: emen nago ni. Au zio aurpegi alegre, ta mintzo ain tieso grabeareki, ezi jueza gelditu ze admiraturik. Pregonarazi zue Polikarpo zela Kristio. Eta jendea goratu ze, bear zutela erre bizirik. Bildu zute egur-abar franko: nai zute josi itzeeki, etzeien mogi. Sanduak erran zue, ezta zeren, ezi uste dut ez nai zela mogituko, naiz erre-pispildurik. Ala utzi zute, lotus eskuak sollik atzerat: eta bota zute sura. Ofratu ze gogotik Jaunari sakrifiziotan. Eta suak formatu zue ala nola arku bat inguruan, eta erdian sandua zego ala nola urrea istargitzen zuena; eta errespiratzen andik atxon bat gozoa. eta ikusirik, barkatzen ziola suak, ta ez akabatzen, ezpata bateki traspasatu zute. Oneki egatu ze arima gloriosa errezibitzera korona &.

        Izotzillaren 27.an S. Juan Krisostomo pag. 272.

 

aurrekoa hurrengoa