www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 29.an
San Pedro Martir

 

        1. S. Pedro M. santidadearen hispillua, Predikarien modela, Italiaren honra ta gloria, Eliza guziaren muralla, fede katolikoaren egiaren progu erreala, herejeen ta herejien mallua, Kristio onen alzindari ta exenplua, gaixtoen alkaizun, ta erremedioa, sazerdoteen perla preziosoa, Jangoikoaren gizona proprioki, ta Jesu Kristoren imajina bizia jaio ze Beronan, baita Lonbardian. Buratsoak zirela hereje Manikeoak, dakigu; zer jendaki, zer izen, zer apellido zuten, eztakigu, por konsigiente sanduarena ere ez: agian adiarazteko, Jangoikoarena zela zen guzia, ta zerutik zuela bere etorki prinzipalena. Martir apellidoa paratu dio, apellido noble gora, dionez S. Anbrosiok, aski baita deitzea Martir, honratzeko daiken guzia. Appellabo martirem: praedicavi sans, deitukokut Martir, orreki predika dut aski, ta laudatu. (de Virgin 1. 1.) San Pedro Martir, irur itz, irur laudario. San nai du erran sandua; Pedro peña edo arria: Martir testigo. San Pedro Martir, sandu señalatua: peña firmea: testigo egiaskoa. Herejeen aranzeetaik bada atra zue Jangoikoak arrosa eder gau, etzena deus iduri aiei kondizioetan, baizik guzia kontra. Bada dionik, esnea artzen zuelaik unide katolikoaganik, etzuela artu nai herejeaganik.

        2. Zazpigarren urtean zebilalaik eskolan, andik atratzean aurkiturik Osaba herejeak galdegin zio ia zer ikasi zuen: aurrak erraten dio, ikasi dut Kedoa: Nik sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso, zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan. Zaude zaude, dio Osabak; eztuzu erran bear zeruaren ta lurraren Kriadore Jangoikoa, ezi Deabrua da, ta ez Jangoikoa, kriatutuena ikusten diren gauza ebek. Aurrak porfia tieso, Jangoikoa dela kriatutuena. Ark porfia kontra, baña ezin kendu zio bere tenia sandua: kontatu bai buratsoei pasatu zekiona aurrareki: atra zezatela eskolatik, ezi beldur zela aien kontrario fuertea izanen zela. Baña ez arren konsejuek, ez buratsoen meatxuek eta kastigoek etzute mellarik egin txipittoaren biotz andian, uzteko egietafedea. Laster ikasirik eskolako dena, joan ze Boloniara estudiatzera goragokoak. Denbora labur alzinatu zue anitz ez solamente estudioetan, baitare birtuteetan, erretiroan, debozioan, modestian, honestidadean, ta on den guzian, demanera ezi gaixtoen ertean ze ona, frinkaturik biotzean Jangoikoa, ta etzuela ofenditu bear sekulan grabekiro bentzait; eta errealki ala kunplitu zue, zeren ezi dionez Brebiarioan sandu gonen errezuan, gorputza ta gogoa alako maneran guardatu zitue mantxa guzietaik, ezi sekula bere bizian etze sentitu mantxaturik bekatu mortaleren bateki. Zori onekoa gizona aurkitu dena mantxarik gabe, dio Espiritu Sanduak (Eccli 31.) Nor da au, lauda dezagun? Auda S. Pedro M. Famatu ze ia estudiante ona ta bear bekalakoa Pedro Beronakoa. Baña seguratzeko, erretiratu ze errelijionearen portura. Bizi ze orduan Bolonian S. Domingo, ta bere eskus bestitu zio bere habitua, ezaundus naski nolako humea atrako zen ura. Sandu gaien ertean sandutu ze iago ta iago Fr. Pedro Beronakoa: beti okupaturik zer edo zertan, edo orazioan, edo estudioan, edo heriei zerbitzatzean, ta gañarako lanetan. Penitenziara ze guzis emana, demanera ezi barutus sobra, sekatu eztarria, ta ertxi zekio agoa, nekez ta doi doia idiki baiziote instrumentus pasarazteko zerbait sustentu, ez iltzekotan.

        3. Alde bat birtuteen estudioan, berze alde teologia, ta gañarakoetan egin zue ainberze abantalla, ezi gasterik oraño ia jakintsu ze ta sandu. Ordenatu ze sazerdote: ta nork explika aldareko sakramentuan gustatzen zuen Jangoikoaren ona? Amorezko sugartaik itxeki zekizkion sugarrak? Ia su dibino garrek etzue uzten sosegatzera: zebila antsiatzen ta anhelatzen prokuratu naiez Jangoikoaren honra ta gloria, ta arimen salbazioa. Asi ze konfesatzen ta predikatzen zelo andiareki. Pulpitotik heritzen zitue biotzak, ta konfesonarioan aplikatzen erremedioak. Bere predikazioaren idea, ta zimendu prinzipalena komunkiro ze penitenzia. Baña predikatzen zuena mias kon firmatzen zue bizimoduas. Zeukate sandutako zen bekala, ta ala aditzen zute nola Aingeru bat, edo berze mundutik etorritako gizon bat. Igaten ze pulpitora armaturik Jangoikoas: Beiratzen zute penitenziaren erretrato bat bekala: beraren itza baize proprioki Jangoikoaren itza, bizia, efikaza, penetratzen zena iago ezi ezpata tzorrotza. Asten ze komunkiro Jonas Profetaren itz gaieki, Adhuc quadraginta dies, et Ninive subvertetur: Ea bekatariak, beira ezi Jangoikoaren besoa dago goraturik, ia ia tiratzeko bere iraren ezpata: galduak zarate, ezpaduzie egiten penitenzia. Beira zer ai zaraten: etzaiztela deskuida. &. Eta nola biotza baizeuka itxekirik Jangoikoaren amoresko suan, eta biotzetik atratzen itzak, etzire itz otzak, gureak bekala, baizik zoezi suturik, erretzeko edo berotzeko adizaleen biotzak. Ontan zuen donoa ze miragarria, ta proprioki Jangoikoarena: Fruitua ze ariora abasto: Bada jendearen debozioa aditzera, gose ta egarri gisa gura, nola pondera? Elizak etzire aski jendeketaren: Kanpoan bear ze paratu pulpito edo katedra: pasatzekos lekura, bear zute artu soñetan gizon azkarrek. Florenzian, Romanian, Marka de Ankonan, Italia guzian beiratzen zute Apostolu bat bekala, baña espezialki Milanen. Zekitelaik eldu zela, atratzen zire urrun errezibitzera festas ta alegranzias: eta ainberze antsia zute, ellegatu ta apatu naies beraren habitua edo eskua, ezi paratzen zute biziaren peligroan ertxitus sobra, de manera ezi preziso izan ze egitea litera edo anda gisa bat, artan eramateko soñen gañean. Bitarteo bera ondaturik bere Jangoikoan uzkur humil humila, nola ezpalitz Ka, baizik berzeren bat, nori iten zioten honra gura. Ala dire Jangoikoaren gizonak.

        4. Baña obratzeko alako gauza onak ta miragarriak, non, edo nola prestatzen ze, errebestitzen ta armatzen ze Jangoikoaren espirituas? Itz batez, erran al badaike, non ta nola Jangoikostatzen ze? Itz batez diot, orazioan. Au da sanduen sutegia, ta ofizina sandutzeko. Orazioan konbersatzen ta kornunikatzen da gizona Jangoikoareki, ta Jangoikoa gizonareki; ta ala apegatzen dio bere kondizioetaik. Orazioan Jangoikoareki zue bere errepausa S. Pedro Martirek al zuken guzian. An egoten ze sakramentuaren alzinean, al bazuke, espezialki gauas kontenplatzen, amores erretzen, gozatzen, sandutzen; askotan sentidoetaik kanpoan, askotan elebaturik airean gora, askotan inguraturik argitasunes. Lenbiziko joan zelaik Rabenara, otz, ekaitz, ta elurketa aldi batez, ellegatu ze gauas bustirik ta otzak pasaturik: Eta sartu ze berotzera: non ote? S. Juan Bautistaren tenploan. Egon ze gau guzian an orazioan: eta bitarteo ango ezkildorrearen kaskoan agertu ze tortxa, edo zuzi andi miragarri bat itxekirik sugarretan argi eder, ta etzela batere turditzen elurketa guziareki. Ikusi zute askok, ta joanik tenplora aurkitu zute an belauriko sandua bere Jangoikoaren orazioan; ta entendatu zute Jangoikoaren argi ederra zela sandu gura eldu zekiotena argitzera zeruko bidean. Ala zegolaik sanduareki Jangoikoaren eskua, obratzen zitue prodijioak. Bazuke erran, ta bazio S. Pedro Martirek ziona S. Pablok, pensamentu on bat ere izan ez dezaket neureganik; baña guzis poderosoa naiz, ta guzia dezaket indar ematen didanareki bateo, au da, Jangoikoareki. (Philip. 4.)

        5. Baña petardo gisa bat graziosoa eman zio bein Jaun onak bere sandu goni, probatzeko pazienzia. Bere zeldan zegolaik orazioan, biali zitio zerutik ango irur donzella gloriosa, baitire S. Ines, S. Zezilia, ta S. Kata-ma, bisitatzera sandua. Bazukete aiek ere mintzatu ixil ixila, baña Jangoikoaren permisios klaro mintzatus, aditzeareki norbaitek kanpotik emastekien mintzaera sanduaren zeldan, eman zio kontu Prioreai. Onek berze fraileen alzinean eman zio erreprehensio bat gogorra, ustez lurrekoak ziren bisitan egon zirenak. Sanduak eznai agertu Jangoikoaren faborea, ezeta ere diskulpatu bere burua, in zuena ze egotea auspeska lurrean, ta konfesatzea bekatari zela. Biali zute preso desterraturik konbentu soil batera. An penitenziaturik kulpante bekala zego, ta deshonraturik, egon ta egon, esperan Jangoikoak atrako zuela egia: baña berantetsirik asi ze aflijitzen gizona bekala, ez ainberze bere deshonreas, nola ezin probetxatzeas arimen onerako nola len. Etzuelaik berze konsolurik, ta eznai ere, baizik Jesus guruzifikatua, urtiki ze beraren oñetan negarrez, Jauna, bada gisaontan naukate ni berorrek inikako faboreagatik; nola ainberze denboras permititzen du? Nola eznau libratzen, dakielarik eztutela kulparik? Jaun onak gurutzetik errespondatu zio amoltsu, Eta nik, Pedro, zer kulpa paratzeko ala guruze gontan? Aiturik itz gebek, konfuso alde bat, berze alde animoso gelditu ze pasatu naiak iago ta iago Jaunagatik: baña bere Majestadeak probatu ondoan sandua, ikusiarazi zue guziei beraren santidadea.

        6. Berriro asi ze karraiatzen arimak Jangoikoagana: eta bekatarien onetan dono andia izanik, txoil espeziala ta miragarria zue, konbertitzeko, edo konfunditzeko herejeak. Inozenzio Aita Sandu IV.a egin zue fedearen Inkisidore; ta kunplitu zue ofizio goi ezin obeki. Bein hereje platikari astuto batek argumentu enganatieki apretatu iduri zue. Sanduak erran zue, enkomenda gaitzen Jangoikoai, txuritzeko egia. Sartu ze eliza batean; egin zue orazio: atra ze gero, ta erran zio herejeari, proponi zezkiela bere argumentuak. Baña ura aurkitu ze mutu, loturik mia, ezin atras itz bat ere. Berze bat konbertitu ze, ez arrazios, bai orazios, ta manatus sendoki sinesta zezala. Bein Demonioak tentatu zue fedean: eta belaurikaturik Ama Birjinaren imajinaren alzinean, argi zezan, aditu zue erraten ziola, Pedro, zuregatik eskatu dut nik, eztaien falta zure fedea. Lanze on bat agitu zekio sanduari bere adiskide on bateki, zein engañatu zuten sanduaren kontrarioek sinestarazis, Ama Birjina agertzen zekiotela, ta erakusten sanduaren kontra. Eraman zute leku soil batera, non sorginen arte gaixtos agertzen zekioten Deabrua Ama Birjinaren idurian. Agerturik an guzien alzinean Ama Birjina finjituak Deabru egiazkoak erran zio erreprehensi<o bat, zergatik sinesten zituen Fr. Pedrok erranak, zelarik enbustero bat erakusten zituena falsedadeak: etzezola sinesta deus. Gelditu ze gizonoi arriturik: eta urbilen aldian joanik sanduak arren etxera berzeetan bekala, erreparatuzue etziola mostratzen ain begitarte ona, nola len. Zer motibo berri du, erran zio, baitirudi dagola ene kontra? Errespondatu zio, zer eztut izan bear, engañatu nauelaik orrek ni gezurres! Ama Birjinak berak desengañatu nau, ta erran dida zer bear duten sinestatu. Sanduak sospetxatu zue zerbait maraña Deabruaren; ta erran zio, baldin Ama Birjinak erakusten badu berzerik, sinestatuko diot nik ere. Arrek, betor alako egunean, eta ikusiko du. Ofrezitu zio baietz. Bitarteo abisatu zitue berze gaiek. Ellegatu zelaik egun gura, sandua arturik aldareko sakramentua zeramala bereki altxaturik, agertu zelarik ura, sanduak agertu zue sakramentua, ta erran zue grabe, emen dago egiaz Jesu Kristo; ori barin bada Ama Birjina, adora bez bere seme dibinoa, baita on baño iago, Jangoiko den aldetik. Istantean furia andi bateki desagertu ze, utzirik an infernuko usai bat, eta gizonoi arriturik, ta desengañaturik.

        7. Berze bein zegolaik sandua predikatzen kanpo agerrian, etorri ze karreraka Deabrua zaldi beltz itsusi furioso bat iduri zuela jendearen kontra. Sanduak ezaundurik formatu zue guruzearen señalea, ta bereala desegin ze itzal gura guzia niori gaizkirik egin gabe. Berze bein examinatzerakoan Obispo hereje bat plaza batean jendetze andiaren presenzian, zego iruzki beroa sobra, eta hereje alkegabe batek guzien ertetik oiu egin zio, akaba bez ia, hipokrita engañazalea; edo ain sandu barin bada, nola sinpleek uste duten, mana bez estali daien iruzkia, ezkaitzan emen erre bizirik. Sanduak Jangoikoaren inspirazios erran zue, baldin hereje daudenek emen ofrezitzen baute sinestea egi eta fedea, estaltzen bada iruzkia, nik ofrezitzen dut au Jangoikoaren partetik. Aiek etzute nai: baña ala ere sanduak belauriko eginik orazio, momentuan paratu ze iruzkiaren alzinean lañu lodi andi bat in ziotena itzal freskoa guziei. Milango aldiritan bi nekazari, bata katoliko, berzea hereje; eraikitzean arrek enkomendatzen zue Jangoikoak, onek Deabruai, zein uste zuen dela ikusten diren gauzen Kriadore ta Jaun. Jakin zue ori S. Pedro Martirek, eta eskatu zio Jangoikoai, guzien Jaun ta Jabe zelako señaletan, eman zezola Nekazari katolikoari eraizio ona, ta herejeari pikorrik ez. Ala agitu ze; ta herejearen alorra gelditu ze soro bekala: oneki ezaundurik egia, konbertitu ze. Ikusine herejeek sanduaren prodijioak fede katolikoaren progutan, nai zute deskreditatu engañazale bekala. Ortako injeniatu zute finji zeien aietaik bat heri, zegolaik sano. Joan ze ura ezin joanes bekala, kolore gaitz, atsa ezin erdetxi, ta iltzen iduris. Zoezi atzetik gaixtoak intenzio gaixtos, baldin asten baze sendatu nai zuela, errateko etzela zeren, ezpaizue gaitzik, ta ala gezurrez zirela berze sendatu zituela ziotenak. Heri finjituak ederki lamentatzen zue itxurapenez. Sanduak Jangoikoaren argis malizia ezaundurik, erran zue, Jangoikoai eskatzen ziola, iduriarazten bazue heritasun etzuena, eman zezon heritasun egiaz. Ala izan ze: heritu ze sines; etsitu zute arren bizias, alik eta konfesatu zuen arteo oius tranpa in nai zutena. Eskatu zue barkazio sanduari; eta sanduak urrikariturik eman zio arimaren ta gorputzaren sanotasuna. Il ondoan ere sandua ikusirik batek pintaturik kanibetareki buruan, ta ezpatareki bularrean, erran zue, o aurkitu banitza ni presente, il zutelaik traidore gau, zein gogotik sartuko nion ezpata gorputzean barna! Erran zueneko gelditu ze mutu Jangoikoaren permisios. Baña bereala konfesaturik biotzas, ta damuturik bere gaizki eginas, bereala sandu onak ere barkatu ta logratu zio mintzoa, ta konbertitu ze.

        8. Bazebiltza bazebiltza herejeak nondik ilarazi sandu gloriosoa. Aurkitu zute Asasino bat ofrezitu ziotena ilen zuela, pagatzen baziote ongi. Eman ziote aiek nai zuen diru guzia: ta ia zebila injeniatzen eskalda ona. Sanduak izan zue zerutik abisu, nola logratzen zuen grazia eskatu zuena bizi guzian, baize iltzea Martir: zeren ezi egunoro mezan sagra ondorean egiten zue petizio gau biotz guzias, Jauna, ez permiti il nadien ni goatzean, baizik il nazaten berorren fede ta amoreagatik. Bere gustoko berri on gau jakinik, pulp itoan iganik Erramu igandean erran zue publikoki, bazekiela zeukatela saldurik, ta emanik dirua, edekitzeko bizia, zein bera zegon prest ematera gogotik ere fede katolikoagatik: baña il ondorean inen ziotela iago gerra herejeei. Bada Aprilaren borzgarrenean, bazkoaren oktaba-bezperan, naiz zeri kuartanaeki, atra ze Komotik Milanako bideas bere ofizioko itekos: bide erditsutan, Bardaxina deitzen den leku batean, atra zekizkio bi Asesinoak; eta batak eman zio alfannje batez buruan: erori ze lurrera sandua, ta asi ze erraten Kredoa: (eta bada dionik, bere odolean eria bustirik eskribitu zuela lurrean, Nik sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso &) Gero begiak goratus zerurat erran zue, orren eskuetan enkomendatzen dut ene arima. Ikusirik oraño bizi zela, sartu zio bularrean ezpata, oneki atra ze arima andi gura zerurat, izateko an koronatua irur koronas, Martir, Doktore, ta Birjin bekala. Biramonean errezibitu zute gorputz sandua Milanen prozesio ta ponpa solemne bateki. Gerostik ia Jangoikoak honratu zue milagro berrieki: Herejeak asi zire humillatzen, ta franko itzultzen federa; gañarakoak konfuso despreziaturik. Sanduaren ilzalea deitzen zena Katino justiziaganik iges ia ia iltzeko peligroan libratu ze, ta sartu ze sandu gonen errelijionean, non eginik penitenzia bizitu ze ta iltze sanduki. Eta au da S. Pedro Martiren berze biktoria bat, ain nobleki mendekatzea bere kontrarioas garaitus gaizkia onareki, emanes bizia eman zionai eriotzea. Sanduaren obiagañean ikusi zire zeruko argiak: lanparak itxekitzen bere kabo. Milanen bedeikatzen dire olibaen palmak eta erramuak, dutenak birtute ausnarrien ta arrerauntsien kontra. Il ta urbilen urtearen Martxoaren 24.an, urtea bete gabe, kanonizatu zue Inozenzio IV.ak berak laudatus laudario andieki. Eta zierto da sandu bat au mereji duena guziek lauda dezaten leku guzietan &.

 

aurrekoa hurrengoa