www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 29.an
San Pedro Apostolua

 

        1. S. Pedro Jesu Kristoren Bikario beraren lekuan Elizako giltzaeki gelditu zena, Apostoluen Prinzipe, Kristio guzien Artzai buru, nor zen, nola bizitu zen ta iltzen, xakitea zerbait berere Kristioek, konbeni da. Geiena atrako dugu ebanjeliotik, ta Apostoloen eginak deitzen den libru sagatutik. Izan ze Galileatarra, Betsaidan jaioa, S. Andresen anaia, biak arranzuan okupatzen zirela. S. Andresek aditurik bere Maestru zena S. Juan Bautista ematen berri andiak esu Kristos, billatu zue, aditu zue, ta ezaun duzue guzien salbazale bekala. Joan ze gero bere anaia S. Pedroren billa: kontatu zio fortuna opatu zuena, ta berareki itzuli ze Kristogana. Bere Majestadeak ikusi zuelaik erran zio, Zu zara Simon Joanen semea; zu deituko zara Zefas, baita Pedro, ta Pedro oroat nola peña, edo arria. Ia Jaun dibinoak nola baizeuka destinaturik fabrikatzea bere Eliza, zeñen zimendu baita bera, señalatu zue S. Pedro nola arri prinzipala. Etzue gelditu orduan bereki Diszipulotako, baizik zenbait egunen buruan zebilalaik itsasbasterrean ikusirik biak zeudela arranzuan, erran ziote, atozte ene atzetik, inen zaiztet arimaen arranzuari. Bereala guzia utzirik segitu zute gogotik ere. Baña S. Pedrori zion afektoa Jesu Kristok, ta egiten zion fabore berex distingitua ze ainberze, ezi Apostolu guziek ezauntzen ta kontatzen zute anaia andiena bekala, ta Ebanjelariek ta guziek errekontatzean Apostoluak, beti len lena paratzen dute S. Pedro: eta Kristo berak beti zerama bereki lan sekreto andienetan ere, nola trasfiguratu zelaik Taborko oianean, biztu zuelaik Prinzipe garren alaba ila bere ganbaran, ta erretiratu zelaik orazio egitera Jetsemaniko baratzean pasio alzinean. Jaunaren borondatez, Apostolu inik ere, segitu zue lengo ofizioan, arranzuan, honesto bekala; eta bere Majestadea arren barkoan enbarkaturik, ta leorretik apartarazirik gutitto bat, andik predikatzen ziote leorrean zeuden jendeei, mostratus bere Eliza dela S. Pedroren barkoa, egietafedearen, ta zeruko doktrinaren kolumna ta firmamentua, ta Pedro utzi bear zuela Eliza guziaren kargudun, Maestru, ta Gobernari. Zenbat, ta nolako donoes, graziez, ta birtutez adornatu zuen, nork explika? Senzill llano kontatus zenbait gauza agitu zirenak, entendatuko dugu zerbait: errespetatzeko S. Pedro, ta bere ondorengoak.

        2. Oraietan arren barkotik predikatu zuela erran dugun predikuaren on dorean manatu zio, tiratzeko itsas-barnerat, ta botatzeko sareak. Pedrok erran zio, Jauna, gau guzian nekaturik ibili gara, ta deus eztugu arrapatu. Baña berorren itz, ta manamendura botako dut sarea. Ori egin, eta arrapatu zute arraiketa abasto, sareak ezin iduki ala. Deiturik berze onzian ziren lagunak, elkar lagundus atra zuzte, ta bete zuzte bi onziak, kasi ondatzen baizire pizuagatik. Ori dakusalaik, botatzen da Pedro Jesus onaren belaunetara, erraten diola, Jauna, aparta bedi eneganik, bainaiz gizon bekataria. Ori zio humillaren utses arriturik; baña etzue apartatu nai sekulan ere. Jaun onak erraten dio, zaude, ez lotsa: emendik alzina arimaen arrapatzea izanen da zure ofizioa. Aldi batez enbarkaturik Jesus ona gabe, kontrako aizeak zebila onzia arat onat gorabera, (Math. 14.) Gauerdia pasaturik, ikusi zute Jesus ona eldu zela aiengana oñez urgañean: turbatu zire ustez fantasmaren bat ote zen. Bereala mintzatu zekiote, konfia, etzaiztela lotsa: ni naiz. Pedrok zion amorearen suareki erran zio, Jauna, on barin bada, mana bez natorren ni orrengana uren gañean. Atoz, erran zio: asi ze ibiltzen ur gañean, baña al ze erru bateki lotsatu ze: ta ondatzen asi zelaik klamatu zue, Jauna, libra benaza. Istantean esus onak eskua edatus arrapatu zue ziola, Jede gutitakoa, zergatik dudatu duzu? Berze aldi batez (ib. 8.) Jesus onareki enbarkaturik Apostoluak, agitu ze nastekazio andi bat itsasoan demanera ezi uren bagadek estaltzen zute barkoa: baña bera zego lo. Joan ta idatzarri zute erraten ziotela, Jauna, salba gaiza; galduak gara. Erraten diote Jesus onak, zergatik zarate beldur fede gutitakoak? Orduan jaiki ta manatu ziote aizeei ta itsasoai: eta guzia gelditu ze trankil. Nork duda du, anitz alako pasatuak S. Pedroreki ta bere barkareki direla misterio, signifikatzeko pasatzen direnak Elizan?

        3. Famatua da S. Pedroren konfesioa deitzen dena. Galdegin ziote Diszipuloei Jesus onak, Nor diote jendeek nai zela ni? Errespondatu zute, Jauna, batzuek diote dela Juan Bautista: berze batzuek dela Elias, berze batzuek ezi Jeremias, edo Profetaren bat. Jesus onak orduan, eta zuek nor dioze nai zela? Errespondatus Pedrok guzien partez erran zue, berori da Kristo Jangoiko biziaren semea. Jesus onak orduan, zori onekoa zara Simon Pedro, zeren eztizu errebelatu aragisko ta odolesko gizonak, baizik ene Aitak zeruetan dagonak Bada nik ere erraten dizut zuri, zu zarela Pedro, arria; ta arri gonen gañean fabrikatuko dut nere Eliza; eta infernuek eztute indarrik onen garaitzeko diña. Eta zuri emanentizut zeruetako erreinuaren giltzak: eta zuk lotzen duzun guzia lurrean, lotua izanen da zeruetan ere: eta zuk lazatzen duzun guzia emen, lazatua izanen da an ere. Judioek ziote murmuratus, nork dezazke barkatu bekatuak, baizik sollik Jangoikoak? Orra nork dezaken Jangoiko denaren komisios. Potestade andiak eman zitio S. Pedrori: anitz amatu, estimatu, ta honratu du. Guziareki andik guti asi zekiotelaik aipatzen pasio asatu bear zuena, nola joan bear zuen Jerusalena, ta an padezitu, ta il, ta gero biztu berriro: S. Pedrok lastimas zion kariño garreki erran zio, ez alakorik, Jauna, ez permiti alakorik in dezoten. Itzulirik Jaunak erran zio Pedrori, zoaz ene atzetik, Satanas, tropezu paratzen didazu, ezpaituzu pensatzen Jangoikoaren gustoaren konforme, baizik gizonen gustora. Ontan erreprehensio eman zio, ez maitatzeko sobra gorputzaren bizia ere, baizik Jangoikoaren amorez artzeko trabajuak ere, ta eriotzea ere, bear barin bada.

        4. Kafarnaunen kontribuzioneen kobrazaleak ellegaturik S. Pedrori erran ziote, zuen (ib. c. 17.) Maestruak eztu pagatzen trebutua? Bai, erran zue S. Pedrok: eta sartu zeneko etxean, alzinatu ze Jesus ona galdegitera, zer iduri zaizu, Pedro? Norenganik kobratzen dute trebutua erregeek? Beren humeen, edo berzerenganik? Ark, berzerenganik. Libre dire humeak beras, erran zue Jesus onak. Baña etzoguten eman eskandalorik, zoaz itsasora, bota zazu hamua, ta lenbiziko arrapatukouzun arraiaren agoan aurkituko duzu moneda bat; ura emozute nere ta zure partez. Bada zer notatu lanze gontan, baña prinzipalki pagatze gura Jesus onaren ta S. Pedroren bardin batean... Predikatu zuelarik Jesus onak, zein neke den aberatsen salbatzea (ib. 19.) erran zio Pedrok, orra guk guzia utzirik segitu dugu berori: Bada zer izanen da guretako? Errespondatu ziote Jesus onak, egiaz erraten dazaet, ezi jarritzen nai zelaik nere tronoan erresurrekzioaren denboran, zuek ere segitu nauzenak ni jarriko zaratela amabi tronoetan juzgatzen Israelgo jendeak. Alaber bekatuen barkatzearen gain (c. 18.) galdegin zio S. Pedrok, zenbat aldis ene anaiak bekatu eginik, barkatuko diot? Zazpi alditaraño? Errespondatu zio Jesus onak, eztiot nik, solamente zazpi aldis, baita ere amar zazpis zazpitaraño: adiarazteko, ezi beti. Alaber predikatu zuelaik Jaun dibinoak bere sakramentuko alimentu milagroso amorosoas, zenbait Diszipulok murmuratus ziotela, gogorra da prediku gau; nork dezake aditu? utzi zutelaik beraren konpañia, gelditu zirenei galdegin ziote amoltsu, Nauzie zuek ere joan? (Joan. 6) Errespondatu zio guzien partez S. Pedrok, Jauna, norengana joanen gara? Berorren itzak dire betiroko bizitzaren. Eta guk sinetsi dugu, ta ezaundu dugu berori dela Kristo Jangoikoaren semea.

        5. Baña pasiora urbildus bekala, zoeie iago agertus Jesus onaren ta S. Pedroren elkarrenganako amore fiñ gura. Prebenitzeko bazkoa deitzen zen azken afaria, biali zitue alzina S. Pedro ta S. Juan bere maiteenak bekala. Zeudelaik artan, aipaturik bere Majestadeak, Apostoluetaik batek traiziatuko zuela, zeudelaik guziak ikar ikar, S. Pedrok S. Juani keñu egin zio, galdegiteko, nor zen traidorea: ezi baleki, zatikatuko zue ozka an, dion bekala S. Krisostomok. Bada oñen garbitzen asi zekiotelaik Jesus ona, an ze S. Pedroren azorazioa, Jauna, orrek niri garbitu oñak? Erres ondatu zio Jesus onak, zaude, nik egiten dutena zuk eztakizu orai: baña jakinen duzu gero. Erraten dio Pedrok, Eztiot utziko garbitzera nere oñak sekulan ere. Errespondatu zio Jesus onak, ezpazaitut garbitzen, eztuzu izanen parterik eneki. Orduan Pedrok, Jauna, ez oñok solamente, baita eskuok ere ta buru au. Erraten dio Jesus onak, garbi dagonak eztu bear, baizik oñak garbitzea: eta zuek garbi zauzte, baña ez guziok. Au zio Judas traidoreagatik. Joan. 13. Gero maian erranik nola zeukan disponiturik erreinua aiendako firme irauten zutenendako berareki, (Luc 22.) erran zio, ah Simon Simon Pedro, orra Satanas dago naiak baiaztatu zuek, garia bekala: baña nik eskatu dut zuregatik, eztaien falta zure fedea: eta zuk noizbait konbertiturik konfirmazkizu zeure anaiok. Pedrok erran zio, Jauna, orreki nago prest joatera preso ta iltzera. Jaun dibinoak erran zio, zuri erraten dizut, Pedro, eztu ollarrak kantatuko gaur, ukatu arteo irur aldis zuk ni ezauntzen nauzula. Afalondoan erran ziote Jesus onak, zuek guziek pasatukouze eskandalo enebaitan gau gontan: ezi eskribiturik dago, Arzaia golpatu, ta ardiak barratu. Errespondatu zio Pedrok, naiz guziak eskandaliza daitzen, ni ez beñere. Jaun dibinoak erraten dio, sines erraten dizut ezi gau ontan berean, ollarrak bi aldis kantatu banoien, zuk ukatu nauzula ni irur aldis. (Marc 14.) Pedrok porfia, bearbada ere il orreki ni, eztut ukatuko ori. Biotz onareki zio, baña agertu ze gero, zer den gizona berez.

        6. Ellegaturik Jetsemaniko baratzera, utzirik berzeak saiets batean, erretiratu ze Jesus ona S. Pedro, S. Tiago, ta S. Juaneki aratxago, ta ebei enkargaturik orazioan egotea, bera zego berex otoitz egiten ta odol-izerditzen kongojas. Gero itzulirik aurkitu zitue lo, ta erran zio Pedrori, Simon, lo zaude? Ezin iraun duzu idatzarririk ordu batez orazioan eneki? Zauzte erne, ta orazio egize, etzaizten erori tentazioan. Ellegatu zirelaik Judaseki armatuak egitera preso Jesus ona, Malko deitzen zen mutil bat alzinaturik botatzera eskuak, S. Pedrok Jaunari zion amorearen suareki tiratu zio ezpatas atrebitugarri, ta ebaki zio bearri bat, zein ukitus istantean sendatu zion Jesus onak, ta S. Pedrori erran zio, itzulazu ezpata goi bere magira. Ene Aitak brindatu didan tragoa, eztuzu nai pasa dezaten? Orduan Jaunaren gain botatzeareki aiek, Apostoluak lotsarriturik, ta bera utzirik, Joan zire iges. Baña S. Pedro geldiarazi zue badean Jesus onaren amoreak. Ikusi naiez zertan baratzen zen, segitu zue urrundanik, ta gero ere sartu ze Kaifasen etxean, non zeukaten axuri dibinoa inguraturik otso gaiek. Ojala ezpaze sartu, zeren ezaundurik, ta galdeturik batak eta berzeak ia Jesusen Diszipulo zen, ukatu zue irur aldis, etzuela ezauntzen ere. Ain zoraturik konfuso zego beldurrez! Kantatu zue ollarrak, ta inporta dena, beiratu zio Jaun onak. Akorriturik ezaundu zue bere gaizki egina, ta atrarik andik asi ze egiten negar amargoki, segitzeko bizi guzian, ezi diote, ollarrain kantua aditzen zuen egunoro, negargalea eldu zekiola, ta negarren podores zeuzkiela eginik bi erreka, edo arraia gisa begien pean. Guziareki etze deskonfiatu Jesus onaren onas, ta ezpideze deskuidatu akuditzeas Ama Birjinagana, logratzeko piedadea: eta Jaun onegia bizturik ilen ertetik irugarren egunean agertu zekio S. Pedrori berez berzeeri baño len: ala ziote berek, biztu dela egiaz Jauna, ta agertu dela Simoni. (Luc. 24. v. 34.) Zer pasatu zen bien ertean bisita gartan, bataren ta berzearena, nork entenda?

        7. Preziosoa izan ze aparizio in ziona S. Pedrori bere laguneki Tiberiasko itsasoan, non beraren manamendus botarik sarea, ta arrapaturik arraiketa andia, ezaundu zuten Jesus zela, ta gero berak bere eskus eman zioten jatera: Ondorean galdegin zio S. Pedrori amoltsu, Pedro, maite nauzu ebek baño iago? Errespondatu zio, bai Jauna, orrek daki maite dudala. Erraten dio, bada kuida nere axuriak. Erraten dio berriz, Pedro, maite nauzu ni? Errespondatu zio, bai Jauna, orrek daki maite dudala. Erraten dio, bada kuida ene axuriak. Irugarren aldian galdegiten dio, Pedro, amatzen nauzu ni? Errespondatu zio negarti galdegiteas ainberze aldis, Jauna, berorrek guzia daki: berorrek daki amatzen dudala. Erraten dio, bada kuida nere ardiak. Sines erraten dizut, gastea zinalaik, zeuroi zeñitu, ta poatenzina noranai: baña zartzen zarelaik, berze batek zeñitu ta eramakozaitu nora nai etzin duken. Au erran omen zio mostratus nolako eriotzeareki honratu bear zuen Jangoikoa. Erraten dio azkenik, segi nazazu ni. Orra S. Pedro eskojiturik ta eginik Kristok berak Artzaiburu bere axuri ta ardi onetsien. Igan ondoan Jesus ona zerura, S. Pedrok bildurik Kristio berri gaiek, mintzatu ziote bear zela Judas galduaren lekuan autatu berze bat Apostolutako, ta Jangoikoaren borondatez eskojitu zute S. Matias. Gero errebestiturik guziak Espiritu sanduas asi zirelaik predikatzen miragarriro, eta jendea zegolaik arriturik, S. Pedrok egin zue prediku andi bat, ta kristiatu zitue irur milla arima, guti gorabera, bizi zirenak sanduki. Zoezi bein S. Pedrota S. Juan tenplora: atarian zego estropeatu bat jaiotzetik, paratzen zutena egunoro an eskatzeko limosna: eskatu ziote biei ere. Eta S. Pedrok erran zio, beira guri. Ura zegokiote beira ustez zerbait atra. Baña S. Pedrok erran zio, zillar ta urrerik eztut nik. Baña dutena ematen dizut: Jesu Kristoren izenean jaiki ta ibili zaite. Artu zue eskutik, eta istantean aurkitu ze sano ta sendo, ta sartu ze aieki tenploan ibilis tieso ta saltoka, ta oius laudatzen Jangoikoa. Bildurik jendea ta arriturik zegolaik, S. Pedrok anioso erran ziote klaro, nola Jesus Jangoikoaren seme sandu salbazale, berek ilarazi zutenaren izenean obratu zen prodijio gura: konberti zeizela, ta egin penitenzia. Konbertitu zire borz milla ia. Baña tenploko sazerdote ta manazaleek eraman zuzte preso biak. Biramonean batzarre andi bat bildurik, ta biak erdian paraturik, ta galdeginik agituas, S. Pedrok beterik Espiritu sanduas, erran zue, Jesu Kristo, zuek guruzifikarazi duzena, bera da eman diona sanidadea oni. Eta ezta berze nioren baitan salbaziorik ta ez gauza onik. Aiek manatu ziote etzezatela predikatu Jesusen izenean niolatere. Baña biek firme errespondatu ziote, beira zeurek Jangoikoaren presenzian, ia arrazio den obeditzea zuei lenago ezi Jangoikoai: ezi guk ez dezakegu utzi errateko ikusi duguna ta aditu. Segitu zute ausarki predikatzen nola len.

        8. Eta ainberzekoa ze Kristio lenbiziko gaien karidadea elkarrengana, ezi guziek zute biotz bat, ta arima bat, ta ondasun guziak komun guziendako, ta ala etze nior etzuenik bear zuena, ezi zutenek paratzen zute Apostoluen oñetan errepartitzeko bearraren ariora. Senar-emaste batzuek, Ananias ta Safira deituek, saldurik alor bat, presentatu zute prezioaren parte bat, guzia zelako itxuran, ustez engañatu sandua: baña onek senarrai lenik erran zio, Ananias zergatik Satanasek tentatu dizu biotza, gezur egiteko Espiritu sanduari? Etzego zure eskuan ematea edo ez? Zergatik nai izan duzu engañatu? Eztuzu gizonei gezur egin, baizik Espiritu sanduai? Aditzeareki solamente, ilik gelditu ze an gizonoi. Eta ortzi zute. Irur ordu bekala pasaturik, ellegatu ze Safira etzekiela zer agitu zen. S. Pedrok erran zio, errazu egia, emastekia, onenberzean saldu duze alorra? Ark, bai Jauna. Sanduak, zertako da konbeni tentatzea Jangoikoaren espiritua? Orra ortzi dutenak zure senarra atarian dire, ta ortziko zaitute zu ere. Istantean erori ze ilik an, ta eraman zute ortzitzeko. Segitu ze beldur ta errespeto andia gerostik guzietan S. Pedrori. Aumentatus Kristio-gendea, ta añaditus sazerdote gaien inbidia, in zuzte preso Apostoluak: baña Jangoikoaren Aingiruak idikirik presondegia, manatu ziote joateko predikatzera. Berriz eramanik in ziote aiek kargu desobedienzias: S. Pedrok laguneki errespondatu zue, bear da obeditu Jangoikoai obeki ezi ez gizonei. Zuek guruzifikatu zinduten Jesus da guzien salbazale barkazio emateko penitenzia iten dutenei: eta gu garade testigo emateko fede egiaren. Aditus errabiatzen zire aiek, ta azotarazi zuzte, ta utzi manaturik ez aipatzeko ere Jesus. Apostoluak atra zire alegre padezituas Jesus onaren amorez: eta egunoro segitu zute erakusten Jesus tenploan ta etxeetan. S. Pedrok prinzipalki sendatus heriak, biztus ilak, obratus prodijio admiragarriak de manera ezi paratzen zuzte heriak pasatu bear zuen lekuan, arren itzalak sollik ere uki zezkien; ta on sollik ere aski ze sendatzeko. Jangoikoa zego arreki.

        9. Baña asi zire gaixtoak persegitzen Kristio-gendea. Il zute arrikaturik S. Esteban lenbiziko Martir gloriosoa: baitare ezpataz San Tiago Apostolua Herodesek; eta Judioei gusto in naiak arrapatu zue preso S. Pedro ere, ta zeuka biziaren edekitzeko bazkoa-ondoan. Bitarteo Eliza guzia zego klamatzen kontino Jangoikoai arrengatik. Atra bear zuten bezperan iltzeko, zego S. Pedro lo bi guardien ertean, eta Aingiruak aien ta gañarako guardien ertetik atra zue suelto libre. Eta Herodes gero heriturik Aingiruaganik arrek konsumitu zute bizirik. (Act. 12.) Orduan gure Jaunak ala izan zue plazer, baña Roman gero ez ala: zeren ezi an preso zeukalaik Neronek, injeniatu zute Kristooek ixilkias atraraztea: Bazoei libre ia: bidean agertu zekio Jesus ona guruzeareki soñean. S. Pedrok galdegin zio, nora doaie, Jauna? Errespondatu zio, noaie izatera guruzifikatua berriz zuregatik. Entendatu zue S. Pedrok adiarazi nai ziona, ta itzuli bai itzuli bere presondegira. Bedratzi edo amar urtez enpleaturik Jerusalenen, Judean, Ponton, Galazian, Asian, Bitinian, Antiokian barratzen doktrina dibinoa, iruzkiaren gisara, plantatzen ta azitzen, ta seguratzen Kristiandadea, pasatu ze Romara, non ta berze asko lekutan egin zue lan bera, lagundus poderosoki Jangoikoak. Famatua da egin zuena an Simon Mago edo sorginareki. Onek zeuka engañaturik jendea sinestarazis zela Jangoiko, egines gauza miragarriak Deabruaren artez. Oponitu zekio S. Pedro; eta progatzeko, zein zebilan zuzen-bideas, ekarri ze il bat, biztu zezana izan zeien estimatua Jangoikoaren aldekoa. Simon sorginak arte gaixtos iduriarazi zue mogitzen zuela ilak burua, baña azkeneko ila il gelditu ze. S. Pedrok orazio eginik, ila biztu ze egiaz, mintzatu ze, ta seguratu zitue sanduaren egietafedeas, ta berzearen engañuas; zeñek mendekatzeko erran zue inen zuela eraman zezaten bera Aingiruek airean zerura, bialtzeko andik kastigo mereji zuztenak, ez berari sinestatuas. Señalatu ze urbilen igandea; eta S. Pedro barutu omen ze bezperan Kristioeki, logratzeko biktoria. Egun gartan infinizio bat jenderen alzinean Simon Mago gura asi ze Deabruen artez egatzen airean gora: jendea arriturik oius ura zela Jangoiko. S. Pedrok egin zue orazio Jangoikoai, eta istantean Deabruak iges joanik, ta ura utzirik erori ze lurrean, ta abarrikaturik zangoak, etzeike ibili oñes ere, ta iltze biramonean.

        10. Neron enperadore indignoa agitz asarratu ze galduas bere gisako sorgin gura, ta iago ere oraño, zeren izanik deshonestoa, ezi herejeen ta infielen gala da deshonestidadea, ala nola Kristio onena baita honestidadea, zenbait emasteki arren zebo zirenak kristiaturik S. Pedro ta S. Pabloren konsejus eman ziren onera, orgatik in zitue preso bi Apostoluak. Asko denboras egon zire presondegian; baña an ere konbertitu zute anitz guardiakoetaik, espezialki bi prinzipalenak Prozeso ta Martiniano; eta peña batetik saltarazirik an iturri bat, bataiatu zuzte. Sentenzia eman ze, guruzifikatzeko S. Pedro, ta degollatzeko S. Pablo. Atra baño len artako azotatu zuzte kruelki biak. Atra zuzte gero ziudadetik kanpora; eta biak besarka despeiturik, S. Pablo alde batera eraman zute, ta S. Pedro oiantto batera: emen guruze batean josi zute itzeeki agitz alegre zegolaik imitatzeas Jesus ona eriotze gisan: baña konfesaturik etzela digno iltzeko forma berean, eskatu ziote berdugoei nai bazute guruzifikatu burus bera, ta oñak gora. Egin ziote gusto goi: eta ala bukatu zue bizi prezioso gura, igateko guruzetik gloriara gozatzeko Jesus onaren besarka, ta Jangoikoaren premio eterno infinito inmensoa. Gorputz sandua depositatu zue Marzelo sazerdoteak: ta estimatzen ta honratzen du mundu Kristio guziak, eta bear ere bai, zeren Jangoiko Jaunak, eta Jesu Kristo Jangoiko-gizonak estimatu, ta honratu baitute gizon gau, egines bere urbilena dijnidadean, potestadean, ta grazian, bere familiaren Nagusi, bere saldoaren Artzaiburu, bere eskolaren Maestru lenbizikoa, bere troparen Kapitan jenerala, Eliza guziaren Gobernaria, bere tesoroen despensero, zeruko erreinuaren atelzai giltzaduna, bere pasioko odol preziosoaren ta merejimentuen Ministro prinzipalena, Prinzipe goren gorena munduko errege ta enperadoreen gañetik, ala nai baitu Jangoikoak, naiz lenik izan zen arranzuari pobre bat humila.

        Iltzela diote Kristoren iruogeitazazpi edo zorzigarren urtean. Kristoren Bikario, Aita Sandu, ta Pontifize sumo ogeitabortz urte Roman: bedratzi edo amar Romara baño len Antiokian ta berze lekuetan: bere Pontifikadoko guziak ogeitamalaur, edo ogeitamabortz urte. Beraren milagroek eztute numerorik: Laudario ematentiotenak sanduek eta Doktoreek ezin konta ala dire: baña guzien gañetik da Jesu Kristo berak amatu, honratu, ta laudatu zuena &.

 

aurrekoa hurrengoa