www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 12.an
Santa Eulalia Barzelonakoa
Birjin ta Martir

 

        1. Bi Eulalia Birjin ta Martir gloriosa Españolak zelebratzen dire, bata Meridan jaioa, berzea Barzelonan. Au da egungoa. Bizi ze erretiraturik bere buratso nobleen heredaje batean Barzelonara urbil, amalaur urtetako adinean ederra bezain garbia ta honesta, konsagraturik Jesu Kristori kastidadearen botos, ellegatu zelaik Barzelonara Daziano egitera Kristioen arakintza kruela berzeetan bekala. Aditu zue Eulaliak pasatzen zena, eta alde bat triste, berze alde zego alegre: Triste, zeren beldur zen asko Kristio tormentuen kasos errendi zeizen: alegre, zeren antsiatzen zuen iltzea Martir, ta uste zuen orduan zela eskaida ona. Ain berri ta andia senti zue biotz barnean alegria, ezi etzezake altxa, ta ez disimula; eta goart eman ziote buratsoek, naiz ez jakin motiboa: eta nork pensa, zela il naia? Antsia goneki zebila okasio billa: eta gau batez eskapaturik buratsoen konpañiatik joan ze Barzelonara: presentatu ze Presidentearen ta guzien alzinean tiesa garbosa: eta boza goraturik erran zio koraje ta majestade andiareki, o Daziano, nola du atrebenzia, ixurtzeko ala malamente Kristioen odola, ta obligarazteko oien Jangoiko falsuak? Bat sollik da Jangoiko egiaskoa, guzis poderosoa, guzien Kriadore, Jaun, ta Jabea, zein ere bear baitute beneratu Enperadoreek, ta berorrek, eta gizon guzi guziek; Nola bada berori delarik gizon, ezta beldur ofenditzeas Jangoiko bakar poderosoa? Edo zergatik prezisatzentu Kristioak adoratzera Demonioen idolo goiek gizonen eskus eginak? Turditurik Dazianok erraten dio, nor zara zu, atrebitu zarena alako itzak emen publikoki Enperadoreen ta beren Ministroen erreberenziaren kontra? Sandak, Ni naiz Eulalia, esklaba Jesu Kristorena, zein baita Jangoiko Aitaren, ta Ama Birjinaren seme dibinoa, Jaun guzien Jauna, zeñi zor zaion erreberenzia, ta adorazio dibinoa, ez ordea oien idolo goiei.

        2. Suturik Presidenteak bereala manatu zue azotatzeko donzella sanda: baña zenbatenas iago zatikatzen zuten, iago korajereki defendatzen zue Kristoren fedea. Baña iago furotzen ze Presidentea; eta ala erresolbitu zue bear zela kastigatu Eulalia Kristioa tormentu-genero guzieki: eta nork konta eman zitioten guziak? Ezi lenik tormentuko potroan paratu, ta zatikatu zute: gero larranzi burriñasko aztaparres: gero erre saietsak eta bularrak zuzi ta sugarreki: gero bota ziote olio irakiñ burutik bera: gero kalzina bizian sartu, ta ibili zute iraulka: eta gañetik ixuri plomu urturik: gero sudurretaik mostaza ta hozpiñ nasteka, eta begiak erre kandela itxekies. Zenbat eztuen diskurritzen gizon Deabruaren furiak amalaur urtetako donzellatto baten kontra, solamente zergatik den Kristioa! Baña Jangoikoa dagokio asistitzen fabore. Zer in dezake munduak ta infernuak Jangoikoaren kontra? Pelean Daziano ta Deabrua alde batetik: Eulalia ta Kristo berze aldetik: noren izan bear da biktoria? Nekatu ze Daziano: akaitu zire berdugoak: atertu zire tormentuak: Deabrua gelditu ze konfuso: eta sanda bizi ta bizkor alegre gloriosa burlatzen aien furia guzies: eta Jesu Kristo triunfatzen bere esklabattoaren medios.

        3. Ote du iago itekorik Dazianok? Deshonre, alkaizun, ta infamia gogoratzen zaio: manatzen du eramateko sanda biluxirik karrikak barna, ia ala ote dezaken triunfa. Baña ez alaere: zeren ezi Jangoiko onak estali zue sanda elurresko manto txuri eder bateki. Errabiatzen zego Daziano, etzukela niolatere garaitu sandaren konstanzia. Guruzifikarazi zue azkenerat: baña guruzean Eulalia dago kantatzen biktoria, laudatzen Jangoikoa, eta blasfematzen aien Jangoiko banoak. Azkenean ia etsiturik arras manatu zue ebakitzeko burua. Egin ze ala, ta ikusi ze beraren arima usotto baten idurian egatzen zerura, non dagon gozatzen Jangoikoa betikos. Gorputz sandua beneratzen da Barzelonan aurkiturik milagros asko urteren buruan, adiarazis Jangoikoak nai duela honra dezaten lurrean ere perla garren kontxa &.

        Otxallaren 13.an S. Martiniano. p. 284.

 

aurrekoa hurrengoa