www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 9.an
San Julian ta Santa Basilisa
Birjin ta Martir

 

        1. Miragarria da Jangoikoa azitzean bere Kristioen familia gontan ainberze sandu diferente maneran. S. Julian buratso ilustreen seme bakarra Antiokian, onera emana ia aurzututik determinatu ze konserbatzera Birjin bizi guzian. Ellegaturik adinera ezkonarazi nai zute. Berze intenziorik zue berak: alaere obedienziagatik eskatu zue zazpi egunen epea pensatzeko ongi, ta enkomendatzeko Jangoikoai. Azken egunean agertu zekio lotan Jauna; ta erran zio, obedi zezala buratsoei artzean Esposa; etzuela orgatik galduko Birjintasuna: baizik beraren exenplus lagun emanen ziona ere mantenituko zela Birjin, biek imitatus zerukoen bizitza. Eta ukitus Jaunak bere eskuas añaditu zue, Julian, pelea bizkorki, ta anima bedi zure biotza. Jangoiko beraren probidenzias destinatu ziote Esposatako donzella bat deitua Basilisa, beraren gisakoa, ona, ederra, aberatsa. Zelebraturik boda jendeketa andiareki, zego bitarteo Julian bere kastidadearen botoaren kuidadotan enkomendatus biotz barnean Jangoikoai guarda zezan. Erretiraturik ia beren aposentuan, sentitu ze an arrosa loreen atxon bat miragarria, zelarik izotzilla. Basilisak admiraturik galdegin zio nola zen gauza gura, iduri baizekio zeruko gauza, kentzen ziona emengoen afizionea ta memoria ere. Errespondatu zio S. Julianek, Onen kausa ezta baizik Jesus ona kastidadearen amazalea, dituena agitz maite guardatzen dutenak, zeñei emen ematen baitiote anitz erregalo ta grazia, an goiti gero anitz gloria: guzia logratuko dugu, konformatzen bazara nereki bizitus biok garbi anai arrebak bekala. Konformatu ze gogotik ere Jangoikoaren grazias: eta biok zeudelaik belauriko Jangoikoai ofratzen beren arimak eta gorputzak, argitu ze derepente aposentua, ta agertu zire an Jesus ta Maria akonpañaturik sandues ta birjines kantatzen ziotela biktoria, ta koronatzen biok, ea anima zaizte, zarate eskribituak gure listan. Ondorean gelditu zire biak beterik debozios ematen esker milla milla.

        2. Denbora gutiren barnean ilik bien buratsoak, aien ondasunketa agitz andia gelditu zekiotena asi zire errepartitzen pobreei liberalki: eta biok bi etxetan paraturik, Julianengana akuditzen zute gizonkiek, ta Basilisagana emastekiek ta donzellak: eta konbertitzen zire aien exenplues ta konsejues despreziatzera mundua, ta ematera Jangoikoai. Famatuak zire Kristioetan Julian ta Basilisa. Goratu ze Infielen persekuzionea: eta biek iten zute orazio, etzeien gal nior aien kargukoetaik. Basilisak izan zue errebelazio, bera ta bere donzellak iganen zirela zerura sei ilabeteen barnean iltze naturales: Julian geldituko zela pasatzeko martirio Jaunaren amorez, baña triunfatuko zuela. Guzia agitu ze. Diokleziano Enperadorearen ordes joan ze Antiokiara Marziano Presidente: manatu zue ez saltzeko ta ez erosteko niork ere gauzarik batere, adoratu gabe idolo paratu zuena leku guzietan. Jakin zue laster S. Julianen berri, bere nobleza, ta gauzak. Biali zio bere Konsejari laguna mintza zezon korteski, adiarazi Enperadorearen manamenduak, ta obediarazi. Arrek joanik aurkitu zue Julian inguraturik sazerdotees, eta Kristioes. Mintzatu zio: errespuesta izan ze, sollik Jesu Kristo adoratuko zutela aiek, ez idolo banoak. Ainberze asarratu ze errespuesta goneki Presidentea, ezi manatu zue bereala erretzeko etxe gura an zeuden guzieki, sollik Julian eramateko loturik preso. Ala zire ango guziak Jangoikoaren gloriatan. Eramaterakoan S. Julian preso, nola ain maite baizute, joan zire anitz ikustera peleatzen Demonioareki: ala deitzen zute Presidentea, zeñek tentaturik asko maneras, etzukelaik logra deus nai zuenik, tormentarazi zue palos, ta azotees. Bitarteo Ministroetaik bati begian emanik golpea ustekabean, galdu zekio begi gura. Okasio goneki S. Julianek proponitu ziote, bildurik aien sazerdote guziek eska zezotela beren Jangoiko zuztenei sendatzea begia; ark ere eskatuko zuela bere Jangoikoai; eta nork ere logra zezan, arren Jangoikoa sinetsi zeiela egiaskoa. Inzute bai in ala aiek; baña errespondatu zekiote, etzirela aiek Jangoiko, baizik Demonio kondenatuak, ta orduan iago tormentatuak zirela Julianen kasos: ta erori ta erraustu zire iago ezi berrogei ta amar estatua urre zillarresko. Baña sanduak formatus gurutzearen señalea, inbokatus Jesus ona, istantean itzuli zio begia sano: eta iago dena, argiturik arimaren begiak gizon ura asi ze klamatzen Jesu Kristo dela Jangoiko adoratu bear dena. Orgatik ilarazi zue Marzianok an berla berla. Zer gizonaren itsutasuna!

        3. Eramanara zizue S. Julian kargaturik grillos eta kateas karrikas karrika, noizean noiz tormentatus, ta erranes oius, ala bear dire tratatu direnak gure Jangoikoei errebel, ta desobediente Enperadoreei. Attendi emen Jangoiko onaren miragarriak. Zue Marzianok seme bakar bat: au zego eskolan mutiko bekala: atra zire eskolatik ikusteko pasatzen presoa: atra ze ura ere, ta ikusi zue sandua ta anitz Aingiru eder akonpañatzen zutela, ta koronatzen glorioso. Bisione goneki mutiko goi, botarik libruak ta tresenak, niork ezin dezakela geldiarazi, doaie laster ta laster Martir sanduaren atzean: ellegaturik apatus oñak negarres otoi ta otoi eskatzen zio artzezala laguntako & Nai zute apartarazi: baña ain fuerte apegaturik zego sanduari, ezi etzukete niolatere, ezpaizue nai Jangoikoak ere.

        Ikusi zuelaik on Marzianok, bere biloak tiratus, ta atzaparkatus aurpegia koleras, akar egin zio S. Juliani, zeren galarazi zuen arren semea arte gaixtos. Gero asi ze milla maneras bereganatu naies semea: Oroat egin zue negar ta negar etorririk bere Ama Marzionilak: guzia banoan. Mutikottoa errebestiturik Jangoikoaren espirituas mintzatu ze sereno, ez aur bekala, itz gebeki: Arrosa naiz jaioa den aranzeetaik, arrosa da ta atxon onekoa: Aranzeak berriz naiz arrosa emanik, aranze dire puntzatzen dutenak. Egin bez, Aita, bere ofizioa, puntzatzea ta larranzitzea aranze gisa; ezi nik arrosa gisa kuidatuko dut atxon ona ematea fielei. Beldur direnek galtzeas emengo bizitza, obedi bezote berorri, ezi nik bizitza betirokoa nai dut, ta eztiot obedituko. Aita eternoaren amorez eztut berori ezauntzen Aitatako. Marziano, orrek bere Jangoiko falsuen amorez banazake ukatu ni seme, ta tormentatu kontrario bekala: Eztiot egiten agrabiorik uzteas ori Jangoiko onagatik, ta gogor izanes neuretako, ez naiz beratx orrendako. Burutik jautsia bekala gelditu ze Marziano etxakin zer egin, ta manatu zue guardatzeko ertxirik kalabozo ilun batean.

        4. Jangoikoak argitu zue miragarriro, ta bete zue fragranzia gozoas, orgatik konbertitu baizire ogei soldado guardiakoak; eta etorririk zazpi kaballero Kristio elkarren anaiak sazerdote bateki, onek bataiatu zitue soldadoak, eta Zelso mutiko gura. Marzianok eman zio Enperadoreai kontu pasatzen zenas: ark manatu zio ilarazteko guziak tormentaturik. Paraturik tribunalea plazan, presentarazi zitue an guziak, eta daudelaik beren argumentuan, agitu ze pasatzea andik il bat ortzitzera. Presidenteak eskarnios erran zio S. Juliani, ia nola bizten duzun il goi? Sanduak eskatus Jesus onari, biztu zue istantean. Arritu ze Presidentea, ikusi zuelaik ila bizirik, eta geiago, aitu zuelaik ziola oius, aiek adoratzentuzten Jangoikoak direla Demonioak, eta Jesu Kristo dela Jangoiko bakar egiaskoa; ta zeramatelaik bera monstruo beltz batzuek infernuko su eternora, Jangoikoak S. Julianen atenzios manatu zuela itzuli zeiela, egiteko penitenzia, ta konfesatzeko egietafedea: ta etzeike ase ematen sanduari eskerrak. Etze aski izan au guziau desengañatzeko Presidentea: baizik manatu zue lotzeko preso il biztua ere, ilarazteko guziak. Eta nola ezpaizio sufritzen biotzak ikustea iltzen bere semea, enkargaturik berze bati erretiratu ze bera. Sartu zuzte kupa batzuetan erresinas ta pikes beterik, erretzeko an bizirik: eman ziote su, zirikatzen zute Ministroek: jendea klamatzen lastimas: Aingiruak beira: Jangoikoak orduan etzue nai izan erre zezan suak: baizik atra zeizen oso eder glorioso mellarik gabe. Arritu ze berriro Marziano, ta galdetu zio S. Juliani, zer artes egin zuen lan gura; erran zezola egia. Erran zio egia zen bekala, egin zela Jangoiko andiaren birtutez.

        5. Baña Marziano etzego sinestatzeko: berriro sarrarazi zitue guziak kalabozoan; eta manatu zue bere Andrea Marzionila zoeiela ikustera semea, ta zegola arreki irur egunes, al bazezake itzularazi: baña kontra agitu ze. Agertu zire an Jangoikoaren miragarriak, zeñeki sanduen orazioaren medios konbertitu ze Marzionila, ta bataiatu zue sazerdote garrek, zelarik Amaren Aitabitxi bere semea Zelso. Errabiak eman zio berri berritan Marzianori orgatik: eta ilarazirik gañarakoak, erreserbatu zitue sazerdote gura, S. Julian, il biztua, ta bere semea, ta bere andrea, pensatzeko espazio iagoreki, ezi oraño tiratzen zue amore naturalak. Ze Antiokian tenplo eder bat urresko oies enlosatua, pareteak ta bobedak adornatuak perla preziosoes, gutitan idikitzen zena orgatik. Sazerdoteei prestarazi ziote sakrifizio ta ofrenda preziosoak: eta S. Juliani erran zio amoltsu, tenplo gartan berere in zezala erreberenzia Jangoikoei munduaren gobernari direnei. Sanduak erran zio, bilarazi zezkiela an sazerdote guziak, izateko testigo sakrifizio ofratzen zuenaren. Marzianok kontent ustez errenditu zen, bildu zitue guziak kasi milla, ta kendurik grilloak presoei, akonpañatu zitue tenplo gartara asko alegranzireki, ta ezin konta ala jende. Ellegaturik alzinera S. Julian, paraturik belauriko egin zio orazio Jangoikoai mostra zezan bere podorea, desengañatzeko jendeak: eta lagunek errespondatu zute Amen. Istante ango estatua, urre, ta gauza guziak desegin zire kea bekala: tenploa urratu ze arras, nola izan ezpalitz. Il zire sazerdote guziak, ta berze asko jende: Zoratu ze Marziano ikusteas; itzuli zire presoak karzelera, non zeudelaik orazioan, agertu zekizkiote glorioso lagunak lentxago martir il zirenak, berze alde S. Basilisa zeruko Birjinen koro bateki: eta karzelean aditzen ze kantatzen miragarriro alleluia alleluia. S. Basilisak erran zio bere Esposo sanduari, ia zoeiela bukatzera pelea, zegokiola idikirik zerua, ta prestaturik korona, ta sandu guziak etxideten errezibitzeko beren konpañian. Biramonean manatu zue Marzianok, oiñ eskuak loturik su ematea: loturak erre zire, sanduak ez. Gero desollatzea S. Julian, ta berzeei begiak atratzea; ta tormentatzea potroan Marzionila. Baña gelditu zire guziak sano mellarik gabe. Bota zuzte baseiziei, arzei, ta leonei, zatika zezkiten: baña ebek ziote erreberenzia lamikatus oñak. Azkenean atrarik karzeleko presoak, aieki bateo degollatu zuzte Martirak: baña berla ikaraturik lurra, galdu ze Ziudadearen irur zatitaik bat: ta idoloak ziren lekuetan erori zire ausnarriak, ta il zute asko infiel: Marziano erdi ilik doi doia eskapatu ze orduan, baña andik guti akabatu ze konsumiturik arres. Ezauntzeko gorputz sanduak, jarri zire arimak zein bere gorputzean & Martirio gau agitu ze 309 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa