www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 7.an
San Fermin Obispo ta Martir
Patrono Nafarroko

 

        1. S. Fermin, edo Firmio ta Firmino deitua, Nafarroko Patrono dena jaio ze Iruñean. Buratsoak Firmo ta Eujenia, jende nobleetaik: eta ura Senadore edo Konsejuko Jaun prinzipala. Bataiatu zitue S. Saturninok Tolosako Obispo zenak. Onen Diszipulo zen sazerdote batek Honesto deituak, edo honesto zenak azi zue, ta erakutsi S. Fermin errelijione Kristioaren doktrinan ain ongi, ezi egin zue Maestru, erakusteko berzeei doktrina bera: eta ala zebila Iruiñ aldeko lekuetan argitzen jendeak Jangoikoaren gizon sandu bat bekala. Eginik Iruñeko Obispo konsagratu zue S. Honoratok S. Saturninoren ondorengo Obispo Tolosakoak. Konsagraturik ia ta utzirik bear zen gobernua emengo Elizan, pasatu ze Franziara Apostolu gisa pregonatzera ziudades ziudade Kristoren errelijione bakar egiaskoa, eta ala konbertitu zue anitz jende Ajenense ta Ande gabenseetaik, konfirmatus beraren doktrina Jangoikoak asko milagroeki. Andik pasatu ze Belbako deitzen den ziudadera, non arizelaik trabajatzen fuerteki, atratzeagatik zañetaik Infielen superstizionea, Balerio Presidenteak preso inarazi, ta azotarazi zue kasi eriotzeraño. Gero presondegian utzi zue, zegola arren ondorengo izan bear zen Serjioren eskura, pasarazis bitarteo anitz gose, nezesidade, ta miseria leku gartan. Baña jendeak oraturik, ta indar eginik atra zue andik: ta Eerriro segitus bere predikuak, eta milagroak konbertitu zitue geienak, eta egin zitue zenbait eliza ziudade gartan.

        2. Andik pasatu ze Anbiano deitzen den ziudadera, non berrogei egunes konbertitu zitue irur milla persona. Bi Presidente Lonjinos ta Sebastian deituak, jakinik ziertoki, anitz erri ta ziudadeetan despreziaturik idolo banoak, beneratzen zela Jesu Kristo Jangoiko-gizon egiaskoa, S. Ferminen predikatzearen medios, etorri zire arara prisaka, ta fuerteki erreprehenditurik, zeren plantatzen zuen errelijione berri bat enperadoreen manamenduen kontra, sarrarazi zute karzelean: eta beldurrak libra zezan jendeak len bekala, ilarazi zute ixilkias presondegian. Presidenteetaik bata il zute jendeek orgatik: berzeas oroat inen zute, ezpaze eskapatu. Sanduaren gorputza orziarazi zue honratuki Faustiniano Sendadoreak, zeñen semea Firmio izan ze Amiensko Obispo, ta ala deitua, zeren S. Ferminek bataiatu zuen bere Aitareki bateo. Pasatus denborak, ia niork etzekie non zegon ortzirik sandua, ta guziek naiak: alik eta Teodoriko erregeren denboran S. Salbiok Amiensko Obispo zenak asko baru, ta orazioen kostus logratu zuen, errebela zezan Jangoikoak non zeuden altxaturik sandu gonen errelikiak. Denborain buruan goraturik begiak zerura, ikusi zue andik jautsi zen argi-errañu edo zinta-iduri bat ederra ellegatzen zena sanduaren obiaraño, adiarazis bekala, ona emen dago billatzen duzen tesoro preziosoa. Obispo sanduak bildurik jendea, arturik aizur bat, gozo ta errespeto andiareki asi ze zulatzen leku gura zeruak mostratzen zuena: eta zulatus bekala, atratzen ze andik fragranzia bat miragarria zerukoa bekala, geroago ta iago, lenik bete zuena eliza guzia, gero barratu zena urrun ziudade, ta erriak barna, konbidatzen zituela guziak joateko ikustera milagroaren kausa. Agertu ze gorputz sandua, zein eramateko prozesio solemne bateki, bildurik infinizio bat jende, zeruak ere nai izan zue zelebratu festa, nolakoa apenas egin den nioreki: zeren ezi, zelarik neguaren erruan izotzillaren amirurgarrenean, asi ze denbora bat ain bero guzis iduri baizue erre bear zuela mundua, irur ordus iraundu zuena. Prozesioa asirik, jendeak zoraturik bekala kontentus botatzen zitue kapak, ta gauzak lurrean, nondik pasatu bear zen sandua, klamatus guziek nola erramu igandean hosanna in excelsis biba biba. Eta derepente arbola ta planta guziak ikusi zire bestiturik lorees, ostos, eta fruitas, eta pasatzerakoan gorputz sandua, inklinatzen, edo kurtzen zuzte buruak beren arrama guzieki erreberenzia egines. Kanpoak eta sotoak agertu zire beterik belarres eta lorees, nola balitz primabera ta udaren erdia, klabelak, azuzenak, arrosak, ta gañarako lore-mota guziak abasto nonnai. Eta mostratzeko iago ere egun gartan zerua zegola graziaz ezti ta esne destilatzen, heri ta malder ziren guziak guziak gelditu zire sano ta sendo S. Fermin gloriosoaren merejimentuz: baita au progu andi bat, zein maite berex, ta estimatua espezialki duen sandu gau bere Majestadeak. Zer denboratan, ta zein urtetan iltzen, ezin daike seguratu ziertoki. Moretek uste du egiara urbil dabilala diona il zela Trajanoren, edo Adrianoren, edo Antonino Pioren denboretan (100 urtetik 150 urteraño) Flos Sanktorum deitzen den libruan, urriaren 25.an dio ezi 303 urtean il zela: baña etzeike izan ain berant, zeren ezi an berean dio etzela agertu edo aurkitu gorputza lias geros kasi borz eun urtes: ta Brebiarioek diote aurkitu zela Teodoriko erregeren denboran. Onek erreinatu zuela Amiensen bere emezorzigarren ta azken urtean, baita Kristoren sei eun ta amalaurgarrenean: dio Moretek. (Beira t. 1, 1. 1, c. 3. § IX.) Ontaik, ta 500 urtes kasi egonetik altxaturik, kontua atra daike il bide zela goraxago errantugun urteetaik batean: baña ez 303 urtean ain gero.

 

aurrekoa hurrengoa