www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 27.an
San Leandro Sevillako Arzobispoa

 

        1. Españan Godoek dominatu zuten denboran izan ze Kartajenatik familia agitz noble bat fede katolikoaren kolumna bekala hereje arrianoen ertean: Prinzipalena ze S. Leandro Sevillako Arzobispoa: onen anaia, ta ondorengoa dignidade gartan ze S. Isidoro Doktore famatua: berze bat S. Fuljenzio Eziako Obispoa: eben arreba S. Florentina Errelijiosa sandaen hispillua; eta diotenez zenbaitek, izan ze berze arreba Teodora Erregina Leobijildo Erregeren Andrea, ta S. Hermenejildo Martiraren Ama. Errege Aita ze Hereje, ta herejeen faborazale, ta Katolikoen kontrario. S. Leandrok defendatzen zue errelijione katolikoa, ta onen konsejus S. Hermenejildo Prinzipe gloriosoak. Orgatik Aitaren ta Semearen ertean ze oposizio, ta erreinu guzian ere bai, segitus katolikoek Prinzipe sandua, ta herejeek Aita herejea. Katolikoek naiz anitz izanik ta kausa obea, etzute bear adiña indar. Orgatik S. Leandro joan ze Konstantinoplara eskatzera Tiberio Enperadoreari auxilio herejeen kontra. An aurkitu zue S. Gregorio andia, gero Aita Sandu Romakoa egin zena, zeñeki artu zue amistanza ain sendoa, ezi biak beti izan zire arima bat bekala. Baña Enperadoreaganik ezpidezue logratu auxilio bear adiña; ta orgatik, ta bereek utziagatik Prinzipe Sandua preso arrapatu zue Aitak, eta zeren nai etzuen komekatu bazkoan obispo Hereje baten eskutik, ilarazi zue karzelean Aitak, ta egin zue Martir. Eta ez on solamente, baita ere desterratu zitue obispo katolikoak, aien ertean S. Leandro ta S. Fuljenzio. Desterruan animoso defendatu zue plumareki errelijione katolikoa, eskribitus ederki egietafedearen fabore. Bitarteo asi ze Jangoikoa ematzen ekaitz andi gura, agian S. Hermenejildo Martiraren odolaren klamoreagatik, zeren ezi bere Aita asi ze ezauntzen bere gaizki egina ilarazteas bere seme ta herederoa. Mogitu zute ortako zenbait milagro agitu zirenak sanduaren merejimentus; baitare eman zion heritasun batek: artan ia etsiturik bizias, bere egin zuen testamentuan manatu omen zue itzultzea erreinura obispo desterratuak, eta S. Leandrok kuida zezala bere seme Rekaredos, oneki in zezan in zuena bere anaia sanduareki.

        2. Rekaredok sartu zeneko Errege artu zue bere arimaren Aita bekala S. Leandro, ta ain gogotik artu zue defendatzea errelijione katolikoa, ezi logratu zue ikustea erreinua ere katoliko ta desterraturik herejia. Bilarazirik obispoen Konzilio irugarrena Toledon, S. Leandro zelarik prinzipalena, Erregeren ta Jaundien konsentimentu admirableareki proklamatu ze errelijione katolikoaren egietafedea, zein abrazatu zuten Godoek gogotik; eta sanduak orazio elegante batean eman zitue an graziak ta laudarioak Jangoikoai: eta beraren trabaju ta fruitu onengatik deitu zute Godoen Apostolu, ta S. Gregorio andiak eman zitio zori onak alegranzia andiareki orgatik. Ala Jangoiko onak kuidatzen du bere Elizas, eta naiz permititu trabaju zenbait aldartez purgatzeko, eztu permititu, ta ez permitituko beñere akaba daien, infernu guziak nai badu ere, baizik ekaitzaren atzetik bialtzen du eguraldia, eta purgatu ondoan betetzen du glorias. S. Leandro zelarik ia laurogei ta iago urtetako, berrogei urte izanik Arzobispo il ze alegre ta glorioso sei eun ta irugarren urtean, Martxoaren amirurgarrenean &.

 

aurrekoa hurrengoa