www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 31.an
San Pedro Nolasko Fundadorea

 

        1. S. Pedro Nolasko jaio ze Franzian erri batean Karkasonatik urbil jendaki noble piadoso batetik. Logratu zute hume on gau S. Tiago Españako Patronoaren medios, nola seguratu zioten andik itzuli zen Peregrino batek. Eta jaio zelarik, agitu zire señale prodijiosoak, Aingiruen musikak, argitasun zerukoak, pobre guzien biltzea etxe gartara nola etzekitela, jendearen admirazioa ta alegranzia. Elizara bere Ama atra zen egunean aurrareki, zego meza erraten sazerdote bat, ta orate fratres erran bear zuelaik, trukatus itzak Jangoikoaren borondatez, erran zue, hic puererit magnus coram Domino. Ecce propugnaculum ecclesiae, eta egenorum solatium: nai du erran, aur gau izanen da andia Jangoikoaren begietan: ona Elizaren defensa, ta beartsuen konsolazioa. Kunan zegon batez, erleek fabrikatu zute bere eskuttoan ezti-orratze bat, adiarazteko amore karidadesko izanen zuena, erremediatzeko beartsuak. Esnean zegolarik, alegratzen ze ikusteas pobreak, eta despeitzen bazute norbait limosnarik gabe, negar iten zue, eta ixilarazteko modua ze ematea limosna: ta batzutan etze ixiltzen eman arteo berari, berak emateko bere eskuttoas, eta ikusis pobreak, konsolatzen ze, ta nai zue pasatu aien besoetara: guziok baitire señale gero izanen zenaren. Ezaunzen zitue Jangoikoaganik herejeak, ta etziote beiratu nai ere, eta alako aideren batek nai bazio festa egin, edo artu besotan, itzultzen zue atzerat aurpegia lotsarriturik bekala negar egines: Kontra berriz, ikusi orduko sazerdote katoliko bat, asten ze irris indarka arren besotara joan naiez. Alako akzione txipi gebek aur ain txipian eztire prodijio txipiak.

        2. Aur andixkoa in zelaik, sazerdote eman zioten bateki azitzeko, ikasi zitue letrak ta birtuteak. Miragarri ze bere modestia, juizioa, geldi ixila, humiltasun, obedienzia, ta guzien gañetik karidadea. Limosna ematen zen garaiean berak preziso bear zue egon presente, berak nai ziote partitu, ta errezatzerakoan paratzen ze, ta pararazten zitue belauriko, eta aurrei berak erakusten zitiote orazio ikasi zituenak, ta obeki errespondatzen zutenendako guardatzen zue bere almorzua ta merendua: eta zenbait aldis itzultzen ze tresenaik gabe pobrettoei emanik. Sazerdoteren bat opatzen bazue, paratzen ze belauriko, ta apatzen zio eskua: herejerik etzue ikusi nai, eta etxera joaten baze alako norbait bazkaris, mutikoa beti apart, etzukete arrimarazi. Denbora gartan goratu zire Ama birjinaren kontra Albijenseak ukatzen zutenak gelditu zela beti birjinik. Defendatzeko birjin Amaren gloria goi, ta konbertitzeko hereje gaiek, joan ze leku gaietara S. Domingo Españatik, zeñek Jangoikoaren argis ezaundu omen zue mutil sanduak gero inen zuen probetxua Españan, ta erran omen zue, ojala nik atra banez ainberze probetxu Franzian. Il zekizkio Aita lenik, Ama geroxago: bear izan zue gelditu kuidatzen etxea ta hazienda. Aideek ortako nai zute ezkonarazi: Demonioek nai zute eroriarazi aragisko tentazioeki: sandua guartzen ze orazios ta humildades: eta ertxitzeko golpe batez atari guziak etsaiei Jangoikoaren inspirazios egin zue boto guardatzeko birjinidadea bizi guzian, artus Ama birjina Patrona kunplitzeko. Jangoikoak adiarazi zue sakrifizio goi zenbat kuadratu zekion, zeren ezi bereala bere gorputz garbitik asi ze exhalatzen atxon prezioso gozo bat betetzen zuena etxe guzia fragranzia admiragarrias: alik eta logratu zuen arteo libra zezan honrabide gortaik. Etze orgatik deskuidatzen bere aldetik, aumentatus orazioak ta penitenziak, jan edan guti, ta lo eskas ta neketan egines: eskapatus okasio ta peligroetaik; beñere ez beiratus emastekiai aurpegira. Orgatik gloriako erregina Maria Santisima kuadraturik asi zekio egiten zenbait bisita zerutik.

        3. Barratu ze herejia leku gaietan sobra, ta ezin erremedia iten zuzten agrabioak Ama birjinai bere imajinaetan ere, pena ta aflikzioaren utses heritu ze kasi eriotzeraño. Akuditu zute aideek izan naiez heredero: eta sanduak egin zue publikoki bere testamentua itz ebeki, Gelditu nitzalaik buratsoak gabe, artu nue Aitatako Jesu Kristo ene Redentorea, Amatako beti Birjina Maria, anaiatako pobreak: eta bada anaiak diren len, ebek bear dute izan heredero ene ondasun guzien. Etzekiote kuadratu aideei testamentu gau, bai ta agitz Jangoikoai ta bere Amai. Gau gartan berean agertu zekio Ama dibina, eta erregalatu zue bere presenziareki, ta itz amorosoeki erran zio, Medikuek desauziatu zaitute, baña ez nik, ezpaititut desanparatzen nai nautenak Amatako. Anitz urtes bizi bear zara, trabajatzeko pobreen ta kautiboen onetan. Eta ukitus bere eskuareki heria utzi zue sano ta sendo. Biramonean graziak emateko erremediatu zue anitz pobre, ta egin ta adornatu zitue anitz imajina Birjinaren ultrajatu zuztenak herejeek; zeñetaik aborreziturik etorri ze Españarat, bisitatu zue Monsarraten Ama Birjina, eta afizionaturik ango Monjeen bizimodu erretiratura, ikusi zue bisiones zeruko palazio ederra anitz atarieki, zeñetaik sartzen ziren asko jende-mota: aitu zue boza bat erraten ziola, ene Aitaren etxean anitz bizi-leku dire. Orreki ezaundu zue berzetako zeukala bera Jangoikoak. Barzelonara joanik bizi ze aitxaturik bere ustes, baña bere obra onek manifestatzen zute: eta ala ziudade garrek ta errege Araguakoak D. Pedro II.a honratu zute anitz.

        4. An aiturik Kristio kautiboen miseriak Moroen ertean, arturik bildu zuken dirua bere hazienda saldu zenetik, joan ze Valenziara, baizeukate Moroek, ta erreskatu zitue iago ezi irur eun Kristio kautibo, gizonki, emasteki, ta aur. Zebaturik oneki joan ze berriz ere, ta berriz, ta berriz bere kostus erreskatatzera iago ta iago: azkenean gelditu ze bere fiadore pagatzeko utzi zuena zorrean, alik eta erregek biali zuen falta zena. Denbora gartan agitu ze gerra Albijense herejeen kontra eun millataraño, katolikoetaik solamente milla oñezko, ta zorzitan eun zaldizko: eben aldetik zoezi S. Domingo, ta S. Pedro Nolasko, naiz kontrako aldetik eldu ziren bere aideak, ta Araguako errege bera. Eta diote ezi arturik bandera bat, zeintan zegon pintaturik Ama Birjina letra goneki, Tota pulchra es Maria, et macula non est in te, Guzia zara ederra Maria, ta mantxarik zurebaitan ezta, pasatu zela anitz aldis etsaien ertetik, ta eror zen zirela anitz Birjinaren birtutez. Azkenean ilik errege, ta anitz milla hereje gelditu ze biktoria milagroskoa katolikoen, solo faltaturik zazpi edo zorzi soldado. Berriz heriturik S. Pedro Nolasko, sendatu zue milagros S. Domingok. Konbaleziturik, ta itzulirik Barzelonara, ikusirik alketzen zirela bere lagunak eskatzeas limosna kautiboen erreskatatzeko, zer egin zue? Arturik eskuan Kristo guruzifikatua, noiz ta iaute egun batez zebiltzan jendeak zoraturik erakerietan, atra ze akonpañaturik pobrees karrikas karrika oius ziola, Ene anaiak, gizonaren egunak dire guti munduan, ta azkena noiz den, Jangoikoak daki sollik. Asko bizi direnak orai ilen dire emendik guti; eta iltzerakoan pena izain dute gaizki enpleatuas bizitzako denbora, ta plazer izain dute ongi egines. Inzagun ongi, denbora dugun bitarteo, logratzeko bekatuen barkamendua, ta bizitza sekulakoa. Protxu anitz atra zue prediku gisa goneki, eta atratzen ze maiz gisa berean. Baña zenbait gaixtofikatuek ajustatu zute kentzeko bizia sanduari, noiz ta nola. Ortako forjatu zute armatzea diskordia, ta emanka-iduri bat arren atarietan gauaz, atrako zela baketzera, ustez, ta orduan ilen zutela. Errebelatu zio Jangoikoak aien intenzioa, eta atra ze atarira, non zegon etxideten; ellegatu zirelaik, erran zue amoltsu, Jaunak, zergatik nai naute il ni, eztiotelaik nik gaizkirik egin? Arritu zire aiek, ta eskatu ziote barkazio: eta sanduak barkatu ta besarkatu zitue gogotik ere. Berze bein eman zio batek bofetada erru bat karrikan: sanduak presentatu zio berze matela belaurikaturik, nai bazio eman berze bat. Nai zutelaik zenbaitek mendekatu, etzitue utzi, erraten zuela, Kristoren sierboak bear direla mendekatu, ez eginez injuriak, baizik sufritus, eta bera etzela etorri honra billa, baizik agrabio; bada aurkituas geros, zela arrazio eramatea ongi. Ebetxek baitire birtute sendoak.

        5. Ebeki ta ematen zition inspirazioki disponitzen zue Jangoikoak sandua fundatzeko merzedeko errelijionea kautiboen erredenzionearen. Akuditzen zue sanduak beti bere Ama Birjina Santisimagana: eta Andre soberana, poderosa bezain piadosa Agustuaren lenbiziko egunean agertu zekio amorosa erraten ziola, bere Semearen, eta beraren gustoa zela fundatzea errelijione bat erreskatatzeko kautibo zeuden Kristioak. Abisu bera eman ziote D.n Jaime erregeri, ta S. Raimundo Peñaforti, bien konfesore zenari. Ala elkarreki komunikatus fundatu zute 1218 urte berean, Kristoren honratako, ta Kristioen onerako. Fabrika gonen ofiziale prinzipalena, Ama Birjinas ta bere Semeas landara, izan ze S. Pedro Nolasko. Nork konta emantuen probetxuak Elizan, izantuen hume sanduak, libratutuen arimak, eta korputzak, karraiatutuen obra onak eta birtuteak? Eta nork estima mereji adiña sandua bera, zeñen medios egintuen Jangoikoak alako miragarriak? Humildade gura zimendu bekala ain barna ta sendoa! Pazienzia gura ain konstantea, eramateko trabajuak ta tormentuak, ez solamente animoso, baita alegreki ere! Deseatze gura martirioa, exponitzea eriotzera ainberze aldis! Liberalidadea ezta zer erran, guzia emanik, billatzea berzeetaik emateko, ta ematea bere persona preso libratzeagatik proximoak! Gorputzaren mortifikazioa, penitenzia, tratamentu gaixtoa, ta por konsigiente garbitasun ta kastidade perfekto gura! Guzien zain, prinzipio, ta bizitza den karidadea ia Jangoikoaren, ia proximoen alde nola pinta? Karidadea da amorea: amatzen zue, ta ze amatua: proprioki ze gizon bat Jangoikoaren biotzekoa: bera beti plazer in naiez bere Majestadeai, ta bere Majestadea beti fabore in naiez berai. S. Pedro Apostoluak bere izenkideak faboratzen zue espezialki. Maizago, ta bear aldioro bere Aingiru guardiakoak. Zenbat aldis libratu zue gaixtoen eskuetaik, ta eriotzetik? Sandu gau, izanik ain sandu, ze agitz beldur sekulako sortearen: Nola konsolatzen, nola seguratzen zue bere Aingiruak Jangoikoaren ordes! Bada Ama Birjina Santisimak maitatzen ta faboratzen zue hume maitea bekala, nola sanduak ere Ama dibina bere Ama bekala. Bear uzietan billatzen zue ta aurkitzen zue piadosa ta amorosa. Orgatik injeniatzen zue honratzea al guzian: larunbatoro kantarazten zue, ta utzi zue manaturik bere errelijionean kantatzeko Salbea solemneki: baitare zelebratzea Maria Santisimaren konzepzio garbiaren festa, zeren aitu zituen kantatzen Aingiruak misterio gonen ofizioa koruan. Eta il bear zen alzinttoan sentitzen zuelaik ezin asistitzea Konzepzioaren maitinetara, Aingiruek eraman zute korura asisti zezan. Ta berze aldi batez egon ze Ama Birjinaren oñetan glorian bekala irur ordus aditzen Aingiruak kantatzen. Anitz imajina Maria Santisimarenak altxatuak Moroen beldurrez aurkitu zitue beraren abisus. Anitz aldis izan ze argitua zerutik, ikasteko, ta errateko lendanik geroko gauzak eta sekretoak. S. Fernandori anunziatu zitio izan bear zituen biktoriak Moroen kontra: Eta eguna, noiz bear zen joan mundutik, oroi zeien beras Jangoikoaren presenzian. D. Jaime Araguakoa animatu zue peleatzera seguratus jabetuko zela Mallorkas, ta Valenzias: ta berze anitz alako, de manera ezi Kastelan deitzen zute Profeta Tarragona aldekoa. Azkenean Jesus gure Erredentorearen gisara izan ze anitz gauzetan kautiboen erredentore gau, eta eraman zue beregana eguerri bezperaren gauasko amabietakoan, adiarazis munduari beraren gloria agertus argisko pilare bat zeldatik zeruraño, ta gorputzaren atxon &

 

aurrekoa hurrengoa