www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 16.an
Santa Engrazia Birjin ta Martir

 

        1. España erregatzen zebilalaik Martiren odolas Daziano Presidentea Enperadoreen ordes, agitu ze Portugalgo Jaun andi batek tratatzea ezkontzeas bere alaba bat deitzen zena En grazia Rosellongo Duke, edo Komandante bateki, Franzia-pokalean. Biali zue Nobia akonpañaturik anitz jendeeki, aien ertean emezorzi kaballero aideeki, zein baizire Kristio, ta Engrazia ere bai, ta konsagratu naiak Kristori bere birjinidadea, ta bizia. Etzue intenziorik ezkontzeko; baña aiturik pasatu bear zuela Zaragozara urbil, non zen eskaida ona pasatzeko martirio Jesu Kristoren amorez, erresolbitu ze joatera Nobia gisa emateko bizia bidean. O Jangoikoaren miragarriak! O Teologia zerukoa, ez dezakena munduak entenda, ta agian ez sinetsi ere, nola donzella delikatu noble batek ez nai munduko boda andi aberatsa, ta nai duen iago martir iltzea, ta on kontatzen ta ansiatzen duen gogotik ere nola bodarik obena! Orgatik, eta zeren Jesu Kristok eman zition señaleak pasatu bear zuen martirioaren, igateko gloriara zelebratzera berareki boda eternoak, zoeie alegre gure Nobia, ta ellegatu naiak len baño len Zaragozara. Ellegaturik, bereala informatu ze an pasatzen zenas, eta utzirik munduko kunplimentu guziak, sollik Jesus bere esposo dibinoaren amorez amorosturik joan ze Presidenteagana, ta erranik nor zen, nondik, nora, ta nola zoeien, erreprehenditu zue arren itsutasun kruela iltzeas ainberze inozente, etzutenak kulparik, baizik adoratzea Jangoiko bakar egiaskoa, utzirik aien Jangoiko falsuak. Arriturik gelditu ze Daziano, beiratus alde bat donzella garren ederra, korajea, ta nobletasuna, ta akonpañamentu zeramana, berze alde libertade ta ausardia gura, zeñeki mintzatzen zion. Baña gero erresumindurik bere iraren suas manatu zue lotu zezatela: ta bere lagunak ere bai: Azotarazi zitue guziak kruelkiro: eta zeren S. Engraziak goratus boza gaizki erraten zuen aien Jangoikoes, ta Emperadorees, eramanara zizue arrastaka ziudadea barna. Biramonean zegolarik sanda maltrataturik tormentu gartas, orren gañetik eman zitio berze anitz kruelagokoak, dlskurritus Dazianok, ta inzitatus Demonioak, nola penarazi iago. Arraskatu, ta larranzi ziote gorputz guzia burriñasko aztaparreki ain erru, ezi atra omen ziote gibel puska bat, zein gero guardatu zen errelikia, ta ikusi zuela dio Prudenzio Poetak. Ebaki ziote ezkerreko bularra, agertuartaño biotza. Ain lastima bat eginik zego guzia, ezi kapa, zeñeki gero estali zuten, gelditu ze guzia odolestaturik: zein ere guardatu omen ze, ta ikusi omen zue S. Eujenio III.ak Toledoko Arzobispoak. Tormentu gebek guziok etzire askitu, kentzeko sandari Jesu Kristoren amorea biotzetik, eztare alegranzia, koraje, ta ausardia mostratzen zuena. Ori ikusirik Dazianok, ta alako tormentueki etzela akobardatzen, ta ez akabatzen berere, manatu zue utzi zezatela ala llagaturik, sentiarazteko iago denboras oñazeak ta erresumiñak luzatus bizia. Martirio errua, egon ta egon ala penatzen iltzeko doloreeki il gabe, ta zenbatenas luzeago, erruago! Azkenean frinkatu ziote kopetan golpeka itze andi bat: oneki bukatu ze martirioaren korona. Emezorzi lagun gaiek degollarazi zitue ziudadetik kanpoan. Agitu ze Kristoren 304 urtean. Sandaren ilaria zelebratu omen zue Obispo batek deituak Prudenzio, akonpañatus milagrosoki anitz Aingiruek ta sanduek jautsirik zerutik: eta beti errelikia gaiek izan dire agitz estimatuak. Rabioso Daziano ezin garaitus Kristioen konstanzia, nai izan zitue akabarazi beingoas: ortako pregonarazi zue atratzeko ziudadetik Kristio guziak alako egunean, joateko desterraturik berze lekuetara. Atra zire gizonki emasteki txipi andi guziak egun señalatuan. Gero ertxirik portaleak, etzeizen arara derepente atrarik tropak, altxaturik zeudenak ortako, goratu zire aien kontra, ta il zuzte, axuriak bekala, guzi guziak ezin konta ala; orgatik deitzen baitire Zaragozako Martir innumerableak. Eta etzeizengatik izan honratuak gero aien errelikiak, ilarazirik alaber karzeletan zeuden gaizki egilleak, manatu zue aieki bateo erretzeko Kristioenak. Baña sanduen errautsak Jangoikoaren milagros berexi zire aienetaik, ta elkarreki uniturik egin zire ala nola pella txuri batzuk, deitzen direnak masa kandida: ta ikusten dire egungo egunean S. Engraziaren Elizan Martiren pella, edo bola gaiek txuriak odolaren kolore mostratzen dutenak in Breviar. Rom. 3. Novembr.

 

aurrekoa hurrengoa