www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 3.an
Santa Serapia Birjin ta Martir
eta S. Sabina

 

        1. S. Serapia Antiotxiako donzella noblea artu zue bere etxean ta konpañian S. Sabina Romakoak Balentino Jaun andi baten alargunak, zein kuadratu zen arren grazia onas, eta kristiatu ze beraren konseju ones. Romako Presidente ze Berilo, zeñek inarazi zue presa Serapia, ta ermanarazi bere presenziara; akonpañatu zue bere borondatez Sabinak ain maite zuenak, ta ederki laudatu zuenak, zeñen atenzios utzi zue orduan itzuli zeien berareki etxera. Donzella sanda nai ze itzuli berriro Juezagana eman naiez bizia Jesu Kristoren amorez, ta erraten zio Señoragarri, berorren kasos eztut logratu martirioaren korona: utzi benaza noaien berriz: etzue utzi nai bere konpañiatik arrek, eta pasatzen zute denbora egiten orazio Jangoikoai, bukatzeko ongi. Berilok ia urrikiturik utzias, irur egunen buruan ekarrarazi zue berriz Serap ia: segitu zue atzetik Sabinak al bazuke libratu, baña etzukelaik, eginala eginik, erreprehenditu zue ausarki Jueza, ta meatxatu zue: ta itzuli ze bere etxera negarrez. Zeukalaik bakarrik Serapia Berilok erran zio, ofrazo zute sakrifizio gure Jangoikoei, manatzen duten bekala enperadoreek. Errespondatu zue, Nik adoratzen dut sollik Jangoiko bizi egiaskoa egintuena zeruak, ta urra, ta gauza guziak. Orrek tion goiek eztire Jangoiko, baizik Demonio engañatzentutenak oiek. Presidenteak, eta non da zure Jangoikoaren tenploa? eta zer sakrifizio ofratzen diozu? Au da, zio sandak, sakrifizio kuadratzen zaiona Jangoikoai, biotz garbiareki bizitus amatzea bere Majestadea, ta prokuratzea ama dezaten berzeek ere. Beras, erran zio Juezak, zeuroi zara tenplo ta sakrifizio zeure Jangoikoaren? errespondatu zue firme, bai, Jauna, bizi banaiz garbi beraren gustora. Beras, galarazten badizut birjinidadea, erran zue Juezak, ia etzara izanen zure Jangoikoaren tenplo? Sandak errespondatu zio, baldin norbaitek ultrajabalez Jangoikoaren tenploa, lira galduko du Jangoikoak. Etzue entendatzen Juezak Teologia gebetaik. Eta ala manatu zue utzi zezatela bi ejipzioen eskuetan ganbara batean. An aurkitu zelaik, bereala Jarri ze orazioan belauriko Jangoikoai eskatus, guarda zezan berea bekala, edo il zezan lenago ezi permititu desloratzea. Bereala agitu ze arroitu andi bat ortotsa bekala, ta terremoto ikaragarri bat, eta bi gaiek erori zire ta egon zire ilak bekala, ez mintzorik, ta ez mogimenturik gabe, idikirik solamente begiak tieso, ta ala aurkitu zuzte biramonean ministroek idiki zutelaik ataria.

        2. Juezak aditurik lanzea galdegin zio sandari zer sorginderias egin zuen lan gura? Errespondatu zio, Kristioek eztugu usatzen sorginderiarik nola eztirenek, baizik gure Jaun Jesu Kristok kentzen ta erremediatzentu sorginen gaizki eginak. Juezak, on ala barin bada, biztuzkizu bi gaiek, entenda dezagun eztituzula zuk paratu ala arte gaixtos. Ekarri zuzte, eta sandak goraturik begiak zerura eskatu zio gure Jaunai, desengañatzeko itsu gaiek, nai bazitue itzuli biak lengo estadora: ta erran ziote, Jesu Kristoren izenean jaiki zaizte sano. Bereala jaiki zire: ta erran zute nola ganbara gartan agertu zen gaste-iduri bat istargitzen zuena iruzkiak adiña; ikusteas lotsarriturik aiek erori ta on zirela sentidorik gabe: eta donzella gau o ezta arte onez, edo andia da bere Jangoikoa. Juezak sandari, deklara zazu sorginderia in duzuna, ta utziko zaitut libre. Sandak, Nik beti aborrezitutut gaixtakeriak, baitakit Jesu Kristoren birtutez deseginen direla guziak. Juezak, bada ikusko dut baliatuko zaizkizun sorginderiak, burua kenduko dizut. Sandak serena, egin bez nai duena, ezi nik eztut inen oien Jangoikoen borondatea, baita gaixtakeria, naiz il nazan, zeren Kristioa bainaiz. Itz ebeki suturik Juezak manatu zue paratzeko sandari zuzi itxekiak bi aldetaik, erre zeien bizirik. Paratu ziozte, baña istantean itzali zire, ta parazaleak erori zire ilik an. Sandak orduan goratus begiak zerura erran zue, o ene Jaun ona Jesu Kristo, alketu beitez ia orren etsaiak, ta ezaun bezate ta adoratu Jangoiko bekala orren Majestadea. Juezak asarre, sakrifikatu zute gure Jangoikoei, etzaitengatik il: sandak, eztiotet sakrifikatzen Demonio goiei, ez naiengatik il. Juezak, adi nazazu ni, sorgin gaixtoa gaizgi-egillea, libra zaiten tormentuetaik ta eriotzetik. Errespondatu zue sandak, oiek dire sorgin gaixto gaizki egilleak, ezpaitute adoratu nai Jangoiko egiaskoa, baizik Demonioak, galtzeko betikos aieki bateo. Ni ofratzen naiz sakrifiziotan ene Jangoiko Jaun Jesu Kristori, bainaiz berarena Kristioa. Golparazi zue makilukaldika sanda; bitarteo agitu ze terremoto bat, eta palo gaietaik baten puska batek saltaturik eman zio Juezari begian, ta oñazes erretzen ta errabiatzen egonik irur egunez gelditu ze itsu: eta manatu zue ebakitzeko burua sandari, ta ala egin ze Agustuaren 29.an, Kristoren 122 urtean, enperadore Adrianoren denboran.

        3. Bere Diszipula Sabinak egin zio ilari agitz honratua: eta andik guti berze Juez Elpidio deituak presentarazirik bere alzinean erran zio, Zara zu Sabina jendakiaz ta matrimonio izanas ainberze honratua? Errespondatu zue, Ala naiz, baña esker milla diot ene Jaun Jesu Kristori, libratu bainau bere sierba Serapiaren medios Demonioen potestadetik. Asko maneraz tentaturik utzi zezan Kristoren fedea, Juezak ezin deus atra zukelaik manatu zue ilarazteko, zeren despreziatzen zituen aien Jangoikoak. Eta Kristioek beraren gorputza paratu zute berak Serapia paratu zuen obia berean, ta bien arimak Jangoikoak zeruan.

 

aurrekoa hurrengoa