www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 1.an
San Felipe, ta San Tiago

 

        1. S. Felipe Apostolua Galileako Betsaidan jaioa, S. Pedro ta S. Andresen lekukidea, eskritura sagratuan estudiatu zuena, deitu zuelaik beregana Jesu Kristok, ellegatu zekio gogotik ere, ezaundurik bera zela Mesias Jangoikoak biala, erremediatzeko gizagendea: eta ekarri zue Natanael ere jakintsu gura, zeintas zion Jesus onak, ona Israelita egiaskoa maliziarik gabekoa. Naizuelaik Jaun dibinoak egin milagro gura, borz ogis alimentatzea borz milla ta iago persona, galdegin zio S. Feliperi amoltsu, Nondik erosiko dugu ogi, jateko ebek? Eta urrutiko jende batzuk joan zirelaik ikusi naies Jesus ona, baliatu zire S. Phelipes, ta onek S. Andreseki eraman zitue beragana, alegratus ezaun zezaten jendeek bere Majestadea. Eta azken afariaren ondorean, despeidako in zioten platika andi gartan, erakutsis zoeiela bere Aita Jangoikoagana, ta Aita dibinoak berak maite zituela, S. Felipek erran zio, Jauna, erakusi bezagu bere Aita, orreki dugu aski. Onaraño dio Ebanjelioak: gañarakoa Autore sanduek, nola errepartiturik Apostoluak mundua barna, S. Felipek predikatu zuen Asian, ta bere bizimodu, milagro, ta mintzaera sandueki konbertitu zuen ango jendea, lurreratu idolo banoak, fabrikatu tenploak, ordenatu sazerdoteak, ta plantatu zuen bizimodu Kristioa Kristoren fede ta legearen konforme. Andik Eszitiara pasaturik, ta emendik Frijiara, emen Hierapolis deitzen den ziudadean bere orazioareki ilarazi zuen serpiente bat adoratzen zutena Jangoikotako, libratus ala aien arimak erroretik, ta eriotzetik gorputzak, galdus zemazkienak Deabruak arren medios. Baña arren sazerdote falsuek ikusirik beren Jangoiko gura ilik, ta beren irabazia galdurik, eman zute sanduaren kontra, azotatu, guruzifikatu, ta arrikatu zute: baña bitarteo biali zue Jangoikoak terremoto andi bat bota zituena etxeak, ta arrapatu pean etxetakoak; eta sandua guruzifikatu zutenak iretsi zitue bizirik lurrak. Oneki eskarmentatu zire gañarakoak, ta konfirmatu fielak. Eta nai zutelaik jautsi guruzetik, sanduak egin zue orazio beregatik, ta jendeagatik; eta Jangoikoak aditurik, jautsi baño len bukatu ze an, ta jendea libratu lotsamenturatik. Il ondoan jautsirik gorputza, Kristioek ortzi zute honra ta erreberenziareki: eta gero aldatu Romara, non dagon Santiago menor edo gasteagoarenareki.

        2. Santiago gau deitzen dena menor edo gasteagoa, distingitzeko berze Santiago gure Patronoaganik, deitua berze izenez Justoa, eta Jaunaren anaia, edo zeren baize lengusu edo berzergusu, edo zeren baize txoil iduritua Kristori gorputzaren plantan, eta begitartean, de manera ezi Jesu Kristo iganas geros zerura, anitz Kristio ikusi etzutenak Jaun dibinoa bizirik, joaten omen zire Jerusalena ikustera Santiago, idurian ematen ziona guzis, ura ikusteareki iduri baizekiote ikusten zutela Jesusen iduri bat. Ze Galileatarra aioa Kanan, gizon sandua alde guzietaik, exenplu anditakoa: begiak txoil modesto, bearriak attento Jangoikoaren gauzetara; agoa edo ixil, edo mintzatzen ongi, ta egia beti: guzia penitenzia; sekulan ez jan aragirik, ez edan ardorik, ta alako edari bero dezaenik: ogi ta ur solles mantenitzen zela. razioan gau ta egun, iduri baizue orazioas bizi zela. Belauriko egones egin zekizkio belaunetan kalloak ain gogor, nola kanelloaren larrua: eta S. Juan Krisostomok dio, in zekizkiola kopetan ere auspeska egones lurrain kontra kopeta. Sekulan etzue moztu biloa: etze bañatzen, ta ez unjitzen, orduan usatzen zen gisara. Ainberze erreberenzia ziote Judioek ere, naiz Kristioen kontrario ziren, ta ain opinione ona, ezi joaten zekizkio apatu naiez edo ukitu beraren bestimenta. Bera sollik uzten zute sartzera tenploan Sankta Sanktorum deitzen zen lekuan. Eta Josefo Autore grabeak, naiz Judio izanik, eskribitzen du Jerusalenen galmendea gero agitua Bespasiano ta Tito enperadoreen denboran, izan zela Jangoikoaren kastigoa, zeren il baizute Judioek Santiago Kristoren anaia gizon justoa guzis. Egia dena da, izan zela, zeren il zuten Kristo bera.

        3. Apostoluek errezibiturik Espiritu Sandua joateko mundus mundu predikatzera, Santiago gau utizi zute konsagraturik obispo Jerusalengo. Eta S. Pedro preso zegolaik Herodesen manamendus, atra zelarik libre Aingiruaren medios, biali ziote berria Santiagori, ta berze anaiei, nonbratus lenean Santiago guzien prinzipalena bekala. Eta bildu zuten Konzilio lenbizikoan S. Pedroren atzetik eman zue Santiagok bere sentenzia, segitu zutena guziek. S. Pablok konbertiturik joan zelaik Jerusalena ikustera S. Pedro, dio etzuela ikusi an berze nior Apostoluetaik, baizik Santiago Kristoren anaia. Eta berriz dio admititu zutela beren laguntako S. Pedrok, Santiagok, ta S. Juanek, baizire Elizaren kolumnak. Eta S. Judas Tadeo bere kartaren prinzipioan deitzen da Jesu Kristoren sierboa ta Santiagoren anaia: guzioi baita señale, agitz estimatzen zutela guziek Santiago. Biziturik bada Jerusalenen erran dugun autoridade, ta honrareki, egines Artzai onaren ofizioa guardatus ardi Kristioak, ta konbertitus anitz Judio egitera Kristio, etzukete sufri on sazerdote gaixtofikatuek: eta etzirelaik trebe ilaraztera jendearen beldurrez, nai izan zute irabazi berendako. Eskatu ziote bada, nola baize ain Jangoikoaren zerbitzuko, ta ain deboto tenplo garren, egoten baize an gau ta egun orazioan, lastima zeien artas, eta Jangoikoaren legeas aiei emanas, etzezaten segi Jangoiko bekala gizon bat guruzifikatua: berak erraten zuen guzia sinetsiko zuela jendeak. Ortako bazkoa-egunean biltzen zelaik jendeketa andia, erran zezala senti zuena Kristos. Ofrezitu zue: ta egun señalatuan presente zeudelaik Judioak eta jendeak ezin konta ala, igan zute leku gora batera laudatus arren ona, ustez ala ekarriko zuten beren alde: galdegin ziote an zer iduri zekion Jesu Kristos? Errespondatu zue konstante, zer galdegiten didaze Jesu Kristos? Diot dela Jangoikoaren semea Jangoiko dena, ta dagola jarririk Aita eternoaren eskuietako aldean, ta etorriko dela ilen eta bizien juzgatzera. Goratu ze marmarrots bat fielen ertean alegre laudatus Jangoikoa ta sandua. Sazerdoteek furuturik artus arriak kontra, ta goratus bozak ziote, ikusten duze nola uts egin duen justoak? Eta errabias bota zute andik bera. Naiz estropeaturik gelditu zen, oroiturik Jesus onaren karidadeas, goratus eskuak eta biotza zerurat zio, o Jaun ona, barka bezote, ezi eztakite zer ai diren. Etzire orgatik aiek beraxten, baizik eman golpe andik eta emendik: eta batek baldurro edo pertika batek jo zio buruan, ta atra zitio muñak. Iltze Kristoren irur ogei ta irugarren urtean, gobernatu ondoan bere Eliza ogei ta amar urtes. Eskribitu zue karta bat katolikoa Kristio fiel guziendako, emanes konseju onak estado guzien, berexki eramateko ongi trabajuak. Eskribitu ere zue forma, zelebratzeko meza. S. Jeronimok dio, hebreoen ebanjelioan dagola eskribiturik, Kristo il ondoan, Santiago gonek in zuela juramentu, etzuela pasatu bear amenik ere, ikusi arteo bizturik berriro: eta biztu zelaik Kristo aparezitu zekiola, ta ogi ekarrarazirik, bedeikatu ta partiturik eman ziola, tori, ene anaia, jan zazu zeure ogia, ezi ia gizonaren semea biztu da. Eta diote zenbaitek, on adiarazi nai duela S. Pablok, diolaik gure Jauna erresuzitaturik agertu zegiotela ameka Apostoluei ta S. Tiagori: bi aldis oni, hein berex, berriz gero aieki bateo &.

 

aurrekoa hurrengoa