www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 22.an
Santa Zezilia Birjin ta Martir

 

        1. S. Zezilia gloriosa Romana izan ze jendaki agitz noble, ta ilustretik: eta bere entendamentu andiareki Jangoikoaren argis ezaundurik egietafedea goizik eman ze Jangoikoai, de manera ezi gau ta egun zego pensatzen nola onetsi ta zerbitzatuko zuen iago ta iago bere Majestadea. Ortako beti zerama bereki ebanjelioen librua, ta leitzen zue maiz, ala bizkortus ta edertus arima, ta mortifikatus gorputza, izateko Kristoren konforme albas. Bere orazio kontinokoa ze, Jauna, guarda bez garbi mantxarik gabe ene biotza ta gorputza, ez nadien izan konfunditua. Buratsoek, berak nai etzuela, desposatu zute bere gisako Jaun andi bateki, zein deitzen baize Baleriano: Prebenitzen zire bodak ponpa guziareki: eta sanda prebenitzen ze zilizios, barus, orazios, ta negarrez Jesu Kristori eskatus, etzezan permiti mantxa zedien niolatere bera konsagratu zena beraren esposatako, naiz indigna. Enkomendatzen ere ze Aingiruei, ta espezialki bere guardiakoai, eta guzien gañetik Ama Konfianza andia paratu zekio, logratuko zuela. Ellegaturik boda eguna, guziak zeudelaik alegre, Zezilia zego kuidadotan, eta erresolbiturik galtzeko bizia lenago ezi birjinidadea. Bere garaian aurkitu zelarik bakarrik bere esposo deituareki ganbaran, errebestiturik Jangoikoaren espirituas mintzatu zio grabe ta modesta manera gontan, ene esposo Jauna Baleriano, badut sekreto bat errateko zuri, barin badakizu guardatzen. Balerianok juramentuareki ofrezitu zio guardatzea. Orduan sandak, bada bear duzu jakin dutela nik ene konpañian Jangoikoaren Aingiru bat ene amazalea, guardatzen nauena zelo andiareki. Guarda zaite beras ellegatzetik enegana, ezi kenduko lizuke bizia istantean: baña onesten banauzu honesto ta garbiki nola anaiak arreba, onetsiko zaitu zu ni bekala, ta inentizu faboreak zuri nola niri. Turditu ze Baleriano aditus alako itzak; eta bere kuidadoareki erran zio, ene esposa, nai bauzu sinetsi dezaten nik diozun goi, ikusiarazi zadazu Aingiru diozuna: ezperen, pensatuko dut zaudela afizionaturik berze gizonen bati, eta ain gaitzat artuko dut, ezi arri ta zuri kenduko diziet bizia. Sandak erran zio, ez pensa alakorik, Baleriano, ezi nik eztut sekulan izan, ta ez izanen afizionerik lurreko gizonari, bai sollik gloriako errege den Jesu Kristori, Jangoiko ta gizon egiaskoari, zeñi nagon konsagratua ni, ta zeñek daukan ene guardian bere Aingiru eder bat; baña ikustekos au, da preziso ar dezazun Kristoren fedea, ta bataioko sakramentua. Balerianok, ofrezitzen badidazu ikustea diozun Aingiru goi, ni kristiatuko naiz: baña nork erakutsiko dida Kristoren doktrina, ta emanen bataioa? Orduan sandak biali zue S. Urbanogana, zein baizego altxaturik ziudadetik apart, ta eman zio señalea, aurkitzeko. Aurkitu ondoan kontatu zio pasatu zekiona Zeziliareki. Aita sanduak informatu zue fedean: eta goratus eskuak eta begiak zerurat erran zue, o Jaun guzis gloriosoa, konseju kastoen emanzalea, logra beitez Zezilian eraikituen azi onen fruituak, ezi bere esposo gau artu duena nola leon balientea, bialtzen du onara nola axuri bat mansoa, errezibitzera berorren legea. Bada argi bezo arima, ezaun dezan orren Majestadea, ta ama dezan guzien gañetik. Bereala agertu ze an gizon-iduri benerable bat, zekarrana eskuan libru bat eskribiturik urresko letraeki. Lotsarriturik Baleriano erori ze lurrean: goratu zue S. Urbanok, ta manatu zio leitzeko letra gaietan ziona, baize, bat dela Jangoiko egiaskoa: bat fedea, ta bat bataioa. Erranik Balerianok sinesten zuela on guzioi; gañarakoa erakutsirik S. Urbanok, ta bataiaturik, itzuli ze alegre ezin iagos S. Zeziliagana.

        2. Sarturik ganbaran aurkitu zue sanda orazioan, eta Aingirua aldakan gaste eder baten idurian argi-errañues inguraturik. Admirazios ta gozos beterik zegokio beira, ta erreparatuzue zeuzkiela eskuan bi girnalda arrosa ta azuzena zerukoes txoil ederrak. Aingiruak eskindu zio berari bata, berzea S. Zeziliar, ebek dire lore biltzen direnak zeruko paraisoan, zein bialitizien Jesu Kristok bieri maiata zaizten elkar emendik alzina amore kasto garbiareki: baña ezin ikusi dezazkete baizik amatzen dutenek kastidadea zuek bekala. Eta zerengatik zuk, Baleriano, sinetsituzun zeure esposaren erranak, biali nau Jangoikoak erratera zuri, maite zaituela, ta edozein grazia eska dezozun, inen dizula. Gelditu ze Baleriano txoil agradeziturik, ta auspeska kurturik erran zue, Anaia bat dut deitua Tiburzio, maite dudana neure bizia bekala, nai nuke ikusi kristiaturik, ta partizipante niri in zaidan graziaren. Aingiruak seguratu zue kunplituko zekiola bere deseo goi, Tiburzio inen zela Kristio, eta biok laster Martir glorioso. Andik guti ellegatu ze an Tiburzio anaia, sentiturik loreen fragranzia gozoago ezi daiken izan munduan, eta ori, etzelaik lore denbora, suspenso admiraturik galdegin zue kausa. Emendik artu zute eskaida, erakusteko, nola Jentilen legea zen banidade, engañu, ta perdizio: Kristoren errelijionea zela bakar egiaskoa. Progutan kontatu ziote agitua. Konbenziturik ura urtiki ze S. Zeziliaren oñetan, mana zezola zer in bear zuen. Sandaren konsejus joan zire bi anaiak S. Urbanoren billa, ta bataiatu ze arren eskus: eta Jangoikoak armatu zitue biak bere espirituas ta grazias alako maneran, ezi ia etzute nai baizik eman beren bizia ta odola Kristoren amorez; eta emanik beren ondasunak pobreei enpleatzen zire orzitzen Kristio ilen gorputzak; eta errealki pasatu zuzte animoso tormentuak ta martirioa, ta aien exenpluareki berze anitzek: guzien kausa lenbizikoa izan ze S. Zezilia, zeintas baitio Elizak zebilala nola erle eskojitua ematen Jaunari bere gustoko ezti gozoa.

        3. Aiek il ondoan Almakio Juezak aien ondasunen goseak preso inarazi zue sanda, engañatu zituena arren ustez bere esposoa ta goñatua, bide zekiela non ziren aien ondasunak. Ebetas galdeginik errespondatu zue ausartki, ia seguraturik zeudela Jangoikoaren eskuan bialirik pobreen eskus zerura. Errabioso Juezak erran zio, ezpauzu nai galdu bereala bizia emen, Zezilia, sakrifika gure Jangoikoei. Etzio kasorik egin sandak. Ark segi meatxatzen: sandak ofrezitzen bere burua edozein tormentuetara: Juezak manatu zue eraman zezatela tenplo batera, non ofra zezan sakrifizio, edo bizia kentzezoten. Ministroek eraman zute, ta beiratus donzella bat ain noblea, ain honesta, ain ona, ain eder agraziatua guzis, ta bere adinaren lorean, lastimaturik sinez zegozkio errogatzen etzeiela utzi galtzera superstizione bano batengatik, in zezala manatzen ziotena gozatzeko bere edertasun, nobleza, ondasun, ta gauza zituenak abasto. Sandak serena errespondatu ziote amoltsuki, ez pensa, ene Jaunak ta anaiak, ez dezatela pensa iltzea ni Jesu Kristoren amorez dela kalte enetako, baizik irabazi andia: ezi konfiaturik nago ene Jaunaren onean, eta zierto, oraiko bizi labur miserable gonen truk emanen didala bizi glorioso zori oneko eterno bat bere an goitiko palazio gartan, koronatus erregina bat bekala. Etzaiote iduri arrazio, ematea gauza bat guti balio duena balio duenagatik infinito? trukatzea emengo miseriak ango miragarriengatik? Zergatik eztute nai pasa dezaten nik eriotzea, ta tormentu, dena dela, ain laster pasatzen dena, bada eben medios bear dut joan ene esposo Jaunaren palaziora gozatzera ditxa guziak? Estimatzen dut oien borondatea; baña ez dezaket egin ene Jaun onaren kontra, ta neure kontra. Bere Majestadeak faboratuko nau.

        4. Ain egiaz heritu zuzte sandaren itzek aien biotzak, ezi bereala asi zire guziak klamatzen, sinesten zutela Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa: eta libre gelditurik sandak eraman zitue bere etxera, eta deiturik sekretoan S. Urbano, emanik notizia fedearen prinzipalenes, bataiatu zitue aiek ta berze anitz, iago ezi laur eun, eta aien ertean Gordiano Jaundi prinzipale bat. Jakin zuelaik Almakiok pasatzen zena, iras suturik, ta akar anitz eginik sarrarazi zue sanda bañu idor batean, su emanik petik, sofoka zeien an bapore bero garreki. Baña gau ta egun batez ososoa guardatu zue an Jangoikoak, nola balego paraiso, edo erregalotako leku batean. Ori jakinik Almakiok manatu zue ebakitzeko burua an berean: Heritu zue berdugoak irur aldis, ta ezin ebaki zio: eta debotoek biltzen zute zerion odola esponja ta oialeki errelikiatako. Bizitu ze oraño irur egunez predikatus bisitatzen zutenei: Bisitatu zue S. Urbanok ere, zeñi erran zio sandak, eskatu ziola Jangoikoai luzatzea bizia irur egun iago, entregatzeko berari bere hazienda, erreparti zezan pobreei, ta konsagra zezan bere etxe gura Elizatako. Guzia egin ze, manatu bekala: eta sanda gloriosa irur egunen buruan despeitu ze mundugontaik zerura errezibitzera birjin ta martiren koronak, ain ongi mereji zituenak. Agitu ze martirio gau 232 urtean, Alexandro Sebero enperadore zenean. Urbano Aita Sanduak orzitzue gorputz sandua dezenteki: gero Paskual Aita Sanduak aurkitu &.

 

aurrekoa hurrengoa