www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillaren 5.an
San Eduardo Inglaterrako Errege

 

        1. S. Eduardo Inglaterrako Errege jaio ze Inglaterran, ta azi ze Bretañan, nora errefujiatu zen bere Ama alargundurik. Ze guzis humila, honestoa, ixila, debotoa afizionatua tenplora, eta enzutera mezak, konbersatus gizon sandueki. Azitzen zegon bitartean, Inglaterrako erreinua urratzen ta galtzen zute Danoek, desegines tenploak ta konbentuak, ilarazis sazerdoteak ta gañarakoak. Bintoniako Obispo sandu bat zego kontino eskatzen Jangoikoai orazioan ainberzeko galmendearen erremedio: eman zio Jangoikoak lo gozo bat; artan ikusi zue S. Pedro, ta onen alzinean Eduardo errege gisa jaintsirik: eta Apostolu berak konsagratu ondoan Errege bekala ematen zitiola konseju onak, prinzipalki guardatzeko kastidadea ta deklaratzen zenbat urtes erreinatu bear zuen. Admiratu ze bisione gartas Obispo sandua, ta aldegin zio S. Pedrori, zer adiarazi nai zuen. Pedrok erran zio, Erreinuak daude Jangoikoaren eskuan, ta gizonen bekatuengatik kentzen ta aldatzentu. Zuen jende gonek zeuka ofenditurik bere Majestadea, orgatik du gerra gonen azotea: baña beraxtuko da, ezi eskojitu du bere biotzeko errege izan bear dena, zeñek garaitu etsaiak, ta obratukodu anitz obra on. Guzia agitu ze; naiz il zuzten sanduaren anaiak, ta aide asko, arrek eskaturik Jangoikoai libra zezan bera, konbeni barin baze; ta ofreziturik, ellegatzen baze Errege izatera, kuidatuko zuela zerbitzatzeas berak ta bere jendeek Jangoikoai, eta S. Pedro artuko zuela Patrono, ta joanen zela Romara bisitatzera arren tenploa. Aditu zue Jangoikoak, eta serenaturik tenpestadea egin zute Errege S. Eduardo konformidade ta kontentu andiareki.

        2. Bereala Errege sandua exenplu, konseju, ta manamendu sandueki asi ze erremediatzen guzia, guzieki benigno, afable, miserikordioso, liberal. Zego ia erreinu guzian asentaturik errelijionea, bakea, ta gobernu ona. Eta etzeten falta ondasun gau akabatzeareki sandua, eskatu zio erreinu guziak ezkontzeiela. Emen aurkitu ze loturik bekala, eznaies desplazer eman erreinuari; ta naies bateo konserbatu Birjinidadea ofrezitu zuena Jangoikoai: baña Jangoiko beraren inspirazios artu zue esposa donzella sanda bat deitzen zena Edita. Biak zire guzis konforme birtuteetan, espezialki honestidadearen afizionean: eta ala elkarren borondatez ta konsentimentus bizitu zire kastidade perpetuoan, nola balire anaia ta arreba, niork xakin gabe sekreto gau, baizik berek sollik eta Jangoikoak: baita exenplu bat miragarria Jangoikoaren graziaren, ta errelijione Kristioaren. Danoak naiz len izan ziren botatuak Inglaterratik, zeude itzuli naiak gerras: ta ala bildurik tropa andiak ortako, ia joateko itsasos, onzira igaterakoan aien Errege erori ta ondatu ze itsasoan. Lanze gau ikusi zue S. Eduardok Jangoikoaren argis meza entzuterakoan, eta onkorean bereei kontatu ziote errebelazio izana, ta gero etorri ze berria nola agitu zen. Orreki sanduaren merejimentus libratu zire bera, ta bereak peligrotik.

        3. Ia zegolarik trankil alde guzietaik, iduri zekio eskaida ona, kunplitzeko Bella len egin zuena, joateko Romara, bisitatzera S. Pedroren errelikiak. Deklaratu ziote bere Konseju ta Erreinuko Jaunei: guziak ago batez bekala asi zekizkio klamatzen etzeiela ausenta, etzezkiela utzi peligroan. Berriz sandua aurkitu ze ertxiturik etzekiela zer egin: alde bat nai kunplitu bellaren obligazioa, berze alde eznai desanparatu erreinua: erresolbitu zue bialtzea konsultatzera Aita sanduareki. Arrek dispensatu zio bellan, manatus eman zezala limosnatan gastatu bear zuena bidean, ta egin edo aumenta zezala tenploren bat S. Pedroren honratan. Romatik eldu zen bitarteo errespuesta gau, zerutik gizon sandu bati errebelatu zekio S. Pedroren ordes, eskribi zezola Erregeri, kunpli zezala manatzen ziona Aita Sanduak, berritus Londresen tenplo bat señalatu ziona. Eta guzia kunplitu zue S. Eduardok: entenda daien Jesu Kristok bere Eliza edo familia gontan dauzkiela depositaturik giltzak, baitire potestade espiritualak lazatzeko ta lotzeko. Luzitzenzue S. Eduardok santidade guzian, baña espezialki benignidadean bere menekoeki, ta karidadean beartsueki. Etorri zekio hein Irlandes bat tullitu ta ezindua etzeikena ibilli: Onek erran zio, nola sei aldis orazio eginik S. Pedrori, Apostoluak errespondatu zion, nola nai zuen Errege lagun arren sendatzeko milagroan, eraman zezala bere soñean palaziotik tenploraño. Bereala Erregek humil artu zue soñean, irris batzuk zeudela, arriturik berze batzuk; ta presentatu orduko tenploan, ain sano ta sendo gelditu ze, ezi joan ze Romara peregrinazioan, emanik biderako Erregek. Meza enzuterakoan ikusi zue bere begis Jesus ekuieko eskuas ematen ziola bedeizioa guruzearen forman. Lanparonak zituen bat etorri zekio nai bazue ukitu eskuas: ukitu ta ures eman orduko sendatu zue. Itsu bat argitu ze garbitus begiak urareki, zeñeki sanduak garbitu zituen bere eskuak.

        4. Beraren sui Godubinok suberbo andinaiak, Erregea onegi izanes, tratatu zitue gaizki erregeren Ministro zenbait: Bazkaltzerakoan egun batez erran zio sanduak nola sospetxa zuen lira izan zela konsient bere anaiaren eriotzean. Suiak erran zue juramentureki, nik ortan kulparik izan badut, Jangoikoak in dezala, ezin pasa dezaketen amen gau. Bada berartan amen gura baraturik txintxurrian ezin pasatus gelditu ze ilik maian. S. Pedros landara S. Juan Ebanjelariari izan zio debozio espeziala. Onen amorez niori etzio ukatzen eskatzen zionik. Peregrino batek eskatu zio bein sanduagatik: ta berzerik etzeukalaik eskunara eman zio bere eriko erastuna. Gero Jerusalena zoezin peregrino batzuei, bidea galdurik, agertu zekiote S. Juan, ta seguratu ziote biaje ona, arrek faboratuko zituela, aien errege Eduardo zuela guzis maite bere kastidade ederragatik, eman zezotela erastun gura berak eman ziona eskatu ziolaik limosna peregrino gisa: ta andik sei ilabete joanen zela arren ikustera eramateko bereki zerura. Itzulirik Peregrinoek kontatu ziote guzia Erregeri; entregatu ziote bere erastun gura. Errege berri goneki asi ze berriro prestatzen iltzeko, egines asko limosna, obra on, ta orazio. Plazora urbil zegolaik heritu ze, ta errezibiturik Elizako ordenamentuak sanduki, egon ze bi egunes elebaturik sentidorik gabe ila bekala. Orduan ikasi zue Jangoikoaganik zenbat gaitz etorriko ziren Inglaterran. Itzulirik berebaitan deklaratu zue kastigo etorriko zekiotena bizituagatik gaizki elizagizonak, buruzagiak, andi ta txipi, abrats eta pobreak. Gero manatu zue egitea errogatibak beraren ongi iltzeagatik ainberze kuidadoreki atratzeko ongi mundugontaik, xakinik eternidade guzia jokatzen dela puntu gartan, desengaña gaitzengatik bekatariok, nolako kuidadoareki den arrazio gu prebenitzea, ala afanatzen direlaik prebenitzeko sanduak. Enkomendatus gero bera S. Pedro ta S. Juan bere debozioskoei, ta gañarako Aingiru ta Sandu Zerukoei, berexki bere guardiako Aingiruai, guzien gañetik Ama Birjinai ta Jesus onai, entregatu zue bere Espiritua mila ta iruogeitaseigarren urtean. Jangoikoak errezibitu ta koronatu zue zeruan, ta kanonizatu zue lurrean Aita Sandu Alexandro III.ak. Biz laudatua Jangoikoaren ona baitezake, baitaki, ta nai baitu estado guzietaik egin bere sanduak &.

 

aurrekoa hurrengoa