www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 24.an
San Bartolome Apostolua

 

        1. Amabi Apostoluetaik bat izan ze S. Bartolome Galileatarra, eskojitu zuena Jesus onak bere konpañiarako, ta azi zuena bere doktrina dibinoan, bialtzeko mundu ori barna. Igan ondoan Zerura bere Majestadea, joan ze sortez S. Bartolome Likaoniara, Indiara, ta Armeniara, non bukatu zen konbertitu ondoan anitz jende Jesu Kristoren federa. Bere martirioaren motiboa ta manera izan zela diote gisaontan. Omen ze Armeniako Ziudade prinzipale batean idolo edo Jangoiko falsu bat, Demonio Egiaskoa, adoratzen zutena jende engañatuek, ustez ematen zioten arrek osasuna, erremedio, ta ondasun etzukena, onez bentzait. Batzuk sendatzen zitue erremedio naturales; berze batzuk, kendus aldartez berak emanikako gaitzak: berze batzuk uzten zitue itsu, maingi, heri ta malder, sinestarazis beren kulpak zirela kausa. Eta ala zeuzkie zoroturik, baitare errespondatus galdegiten ziotenei, ta erranes agituko ziren gauzak: Eta batzuetan azertatzen zue, berze batzuetan gezur iten ziote, beti engañatus itz ekiboko Maliziaskoeki. Deitzen ze Astarot. Sartuas geros tenplo gartan S. Bartolome, mututu ze Astarot, ta ezindu kuratzeko. Arren Sazerdoteek konsultatu zute berze idolo bat an urbil beneratzen zutena; onek errespondatu zue etzela mintzatzen Astarot, zeren S. Bartolome Jangoiko egiaskoaren Apostolua sartu zen arren tenploan, ta zeukan loturik katees. Eta eman zitue señaleak nolako gizona zen Apostolua, ta zertara etorri zen arara. Eun aldis iten zuela orazio egunaz, ta eun aldis gauaz. Zebilala akonpañaturik Aingerues: zuela boza nola tronpetarena: aurpegia alegre iduri beti: mintzatzen mintzo-mota guziak: eta jakiten pasatzen dena urrun ere: eta orai nik dardukatena emen, zio, badaki berak an: eta eztuzie aurkituko, nai bada altxatu bera. Informazio goneki itzulirik billa ibili zire irur egunez. Gero botatzeareki gorputz batetik Demonioa, famatu ze Apostolu sandua. Orgatik ango errege Polemon deituak zuenak alaba lunatika Espiritu gaixtoaganik maltratatua, billarazirik ta ekarri beregana, ta eskatu zio senda zezon alaba. Sanduak momentuan utzi zue libre, sana, ta sendo: guziak gelditzen zirela arriturik. Erregek agradeziturik biali zio present andi bat: baña zeramatenak ezin aurkitus itzuli zire erregegana: zeñen kuartoan gero, idiki gabe ataririk, sartu ze S. Bartolome: deklaratu zio, etzela etorri arara urre zillar ta alakoen amorez, baizik salbatu naiez beraren arima ta jende guzia. Eman zio ezaumentu Jesu-Kristoren, ta berze egietafedeen. Eta sinesta zezaten obeki, ofrezitu zue obligaraztea Astarot gura konfesatzera egia zen bekala. Bildurik bada tenplo artan errege, sazerdoteak, ta jendetze infinizio bat, Sanduaren manamendus konfesatu zue Astarotek enbusteria ta astuzia usatzen zuena aien engañatzeko: Etzela bera Jangoiko, baizik infernukoa loturik zegona katees Jangoiko egiaskoaren birtutez, zenen seme Jesu Kristo iltzen guruze batean salbatzeagatik gizonak, ta biali mundua barna bere Predikariak, zeñetaik bat zen S. Bartolome. Oneki desengañaturik guziak jaiki, ta sokas loturik idolo gura arrastatu zute lurrean: ta tenploaren pareteetan agertu zire gurutzearen señaleak. Eta progu iagotako ikusi zute atra zen idolo gartaik Deabrua figura txar itsusi batean, sua zeriola, ta kee, ta usai infernukoa. Manatu zio Apostoluak zoeiela nora etzeien ikusi: ta obeditu zue. Ala konbertiturik Errege, Erregina, ta jendeketa andia, Sazerdote falsuek inzitatu zute Astiajes erregeren anaia Sanduaren kontra: arrek golpatu ondoan fuerteki Sandua larrutu zue bizirik, eta gero edeki burua. Baña bera ta Sazerdote gaiek ogeitamar egunen buruko il miserableki, ta jautsi zire infernura. Erregek ortzi zue Apostolua honratuki: eta gero bera konsagratu ze Obispo, ta izan ze ogei urtez, ta aumentatu ze &

 

aurrekoa hurrengoa