www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 26.an
San Juan ta San Paulo Martirak

 

        1. S. Juan ta S. Paulo bi anaien martirioa eskribitu zue Terenzianok martirizatu zituenak berak. Konstantino M. Enperadore Kristioaren denboran in ziote Romanoei gerra Eszitaek sartus Trazia barna. Kontra joateko autatu zue Kapitan Jenerale bat deitua Galikano. Etze au trebe prinzipioan, baña gero ere ofrezitu ze, non ta enperadoreak ofrezi zezon egitea Konsul, ta ematea bere alaba Konstanzia esposatako, itzulias geros biktorioso. Konstanzia deitu gau ze S. Inesek sendatu zuena milagros. Kuidadotan paratu ze enperadorea petizio goneki, baizekie zeukala bere alaba garrek eginik kastidade perpetuoaren boto, ta ezkondu baño lenago iltzera utziko zela. Kuidado zuena xakinik joan zekio alaba Konstanzia Jangoikoaren inspirazios, ta mintzatu zio ala, ene Aita Jauna, ezpaneki zierto, eznauela desanparatuko Jangoikoak, beldur nitzake lanze gontan berori bekala: baña konfiaturik Jangoikoan erraten diot eman dezokela Galikanori bere itza eskatzen duen guziaren, non ta eraman dezkien bereki Juan eta Paulo ene mutil fielak, ta utzi dezkien nereki bere bi alabak Atika ta Artemia. Guzia egin ze: Galikano joan ze bi gaieki gerrara, ta Konstanzia gelditu ze arren bi alaba gaieki: zenen, eta bere onetan egin zue orazio gau bere sekretoan: O ene Jesus Jangoiko ta gizon egiaskoa, S. Ines birjinaren medios sendatu ninduena ni ta erakutsi bizitzaren bidea, ta inspiratu bizitzea kastidadean, ta admititu ninduena bere esposa garbien konpañian. Orrek, Jauna Maria Santisimaren seme ta Aita dena, beraren esneas azi zena. Orrek, Jaun andia, guzis poderoso dena infinito eterno, bere denboran jaio zena Amaganik, delarik ab aeterno enjendratua Aita eternoaganik, Jangoiko Jangoikoaganik, argi argiaganik. Orrek, Jauna, bere eriotzeareki erremediatu zuena mundua, ta dena ilen ta bizien Juez unibersala, otoi eman bezkida berorren zerbitzuko bi arima gebek, ta eben Aitarena, in daitzen Kristoo. Ene mia goberna bez, errateko nik konbeni zaiotena, ta eben adimentua adi nazaten, bizitzeko guziok kastidadean, ez dezagun izan, ta ez nai ere berze esposorik, baizik berori, o Jesus, zeñeki eternidadean goza gaitzen berorren erreinuan. amen.

        2. Orazio gonen, ta itz erran zitiotenen medios konbertitu zire Jangoikoaren graziaz bi donzellak, bataiatu ta konsagratu zire Kristori botos. Beren Aita Galikano gaizki atrarik prinzipioan, gero S. Juan ta S. Pauloren konsejus boto eginik Jangoiko bakar egiaskoari kristiatuko zela, erdexten bazue biktoria Unze desesperatu gartan, faboratu zue Jaun dibinoak milagrosoki: joanarazi zue bereki etsaien erregearen dendaraño, zein bota zekio oñetara eskatus bizia libre. Manaturik ez iltzeko nior, atra ze nai zuen guziareki, ta itzuli ze beterik honras ta ondasunes triunfante Romara, non len lenik joan ze bisitatzera S. Pedroren tenploa. Ortas admiraturik enperadoreak erran zio, joan zinalaik gerrara, ikusi zinduzada sartzen Demonioen tenploan; eta orai ikusten zaitut ematen Kristori graziak, ta bere Apostoluari: zer motibo da? Orduan Galikanok kontatu zio, gerran agitu zekion guzia, ta nola gal-etsirik zegolaik, libratu zuen Jesu Kristok, ta argitu zuen ezauntzeko egietafedea; orgatik kristiatu naiz, Jauna, ta dut intenzio pasatzeko ene egunak Kristoren obsekiotan erretiroan: dignidade ofrezitu zidana eman bezo berze bati, ta bere alaba Konstanzia libre dago enegatik, segitzeko nai duen estadoa, ezi nik eztut tratatzen ia ezkontzeas, baizik despeitzeas munduko gustoak ta banidadeak. Ori aiturik besarkatu zue gozoro enperadoreak erraten ziola, zori onean dela, ta zure bi alabak ere in dire Kristio, ta ene alaba Konstanziareki daude konsagraturik Kristori botos bizitzeko birjinidadean. Plazer andia izan zue ortas Galikanok: ta palaziora joanik enperadoreareki, atra zekizkio atarira enperadorearen Ama S. Helena, beraren alaba Konstanzia, ta arren bi alabak negarra zeriotela bozkariundez. Bereala nai luke Galikanok erretiratu; baña enperadoreak etzio permititu, baizik dignidade andi gartan barra zezan exenplu onaren argia desengañatzeko franko erroreen ilunbean engañaturik zeudenak. Gero denborain buruan libertadea emanik borz milla esklabo zituenei, utzirik bere bi alabaei bear zutena, gañarakoa saldu ta limosnatan errepartiturik, erretiratu ze Ostiara, non eginik hospitale bat peregrinoen enpleatzen ze Jangoikoaren ta proximoen amorezko lanetan, egines Jangoikoaren graziaz anitz milagro, ta bera ze Jangoikoaren milagrorik andiena, zenen ikustera zoezi jendeak urrundanik, beiratus ta admiratus ain poderoso bano len, ta ain amoroso humil orai, ta orgatik estimatus len baño iago orai. Bizimodu sandu gontan iraundu zue anitz urtez, ta bukatu zue gloriosoki gero martir, ezi Juliano Apostatak ilarazi zue, zeren etzituen adoratu nai onen Jangoiko falsuak ta Demonio egiaskoak. Eta on guziaren prinzipio eman zute S. Juan eta S. Paulo konbertitu zutenak.

        3. Eben kontra itzuli ze Juliano madarikatua, jabetu naiez beren hazienda ta ondasunes. Lenik on kolores konbidatu zitue bere zerbitzura: gero uztera Kristoren zerbitzua ta errelijionea arrek utzi zuena. Bi anaiek errespondatu zute, zeruetako enperadorea zerbitzatu naiez etzutelanai arren palazio, zerbitzu, ta grazia, zeren utzi zuen Jesu Kristoren fedea. Arren mandatari zen Terenzianok eman ziote amar egunen epea, determinatzeko ez edo bai. Errespondatu ziote, kontu in zezala pasatuak zirela amar egunak; etzirela aldatuko sekulan inik zeukaten determinaziotik; in zezakela nai zuena berldanik. Sanduek seguraturik ilen zuztela Martir, estimatus Jangoikoaren fabore gau, eman zute prisa amar egun gaietan errepartitzen pobreei gau ta egun beren zuten guzia. Ondorean joanik Terenzianok aurkitu zitue orazioan: mostratu ziote Jupiter Jangoiko falsuaren imajina bat, adora zezaten, manatzen zuen bekala enperadoreak, ezperen, edekitzeko biziak. Errespondatu ziote aiek animoso, orren Jaun barin bada Juliano, or konpon bedi arreki, ezi guk eztugu berze Jaunik ta Nausirik, baizik gure aun Jesu Kristo, zein ere arrek ukatu duen, bataiatuas geros, alke dakiola. Terenzianok beldurrak gora zeien jendea, jakiten baze, ilarazi zitue sekretoan, ta ortziarazi an etxe barnean: ta publikarazi gero izan zirela desterratuak. Baña nork dezake engañatu Jangoikoa? Urbilen urtean egun gartan berean iltze miserableki Juliano, ta sanduen birtutea asi zire publikatzen Demonioak atratzen zirenak gorputzetaik aien kasos. Eta Terenziano beraren seme bakarra libratu ze sanduen birtutez: Aitak ezaundu zue errelijione Kristioaren egia, ta bere gaizki egina iltzeas sandu gaiek: eskatuzi ziote barkazio, konbertitu ze, ta egin zue penitenzia: eta eskribitu zue eben martirioa, agitu zena 362.an urtean Jesu Kristoren gloriatan. amen.

 

aurrekoa hurrengoa