www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 13.an
San Homobono Merkatari

 

        1. Estado guzietan salba daizkela gizonak, progu dire sandu izanak estado guzietan. S. Homobono izan ze merkatarien hume ta merkatari, ez abrats, ta ez pobre: bai liberal, atento, kuidadoso ez perjuiziorik egiteko niori: ze egi-errallea, manso, bakeskoa, afable agraziatua, ta guzis neurritua itz eta gauza guzietan; orgatik guziek nai baizute ongi. Buratsoei txoil obediente, agora beira, gusto egin naia guzietan. Aien manamendus artu zue esposa donzella bat, zeñeki bizitu zen sanduki matrimonioan. Il ondoan bere Aita, nola gelditu baize etxe ta haziendaren aun ta Jabe, liberal arroago egiten zitue limosnak, zeintara baize txoil afizionatua; ta etze boboa, baizekie gal eztaikela tratu gisa ontan beñere, ta irabazten dela beti batendako eun. Etzego beira eska zezoten beartsuek: bera alzinatzen ze, ta bilatzen zitue bear zutenak. Konsolatzen aflijituak, konsejatzen ongi etzebiltzanak zuzen, erakusten ignoranteak, ta guzieki egiten zue nola bear zuten, maneraz ezi ze egiaz deitzen zena Homobono, nai baitu erran gizon ona, ta ala zeukate nola guzien errelijioa. Bizikideak zekusalaik ain liberal, nola berak ezpaizue ain zabal biotza, beldurrak pobretu sobra emanes, kargu egiten zio galtzera botatzen ziola: senarrak berriz sereno zio, ala obeki aumentatzen zela, nola azaro obenareki hazienda. Onen progutan agitu zekio gose-denbora batez elizatik itzultzean etxera segitzea anitz pobreek, eta arrek, andrea kanpoan zelarik, ematea saski bat ogi aurkitu zuena: ta gero afaltzerakoan aurkitzea ainberze ogi, baña agitz obeagokoak: ortas arriturik andrea desengañatu zue sanduak. Berriz zituelaik peonak lan egiten alor batean beraren, zeramalaik ardo edatekoa flaskoetan, aurkitu zue bidean anitz pobre eskatu ziotenak edatera: eta nola ezpaizekie ukatzen, eman zitiote flaskoak: gero utsik ez eramateko, bete zitue ures iturri batean. Alorrera ellegaturik, asi zirelaik peonak edaten kontent, galdegiten ziote nondik atra zuen ardo gura ain ona. Sanduak irrikos uste zue burlas erraten ziotela: txastatu zue, ta aurkitu zue milagrosko ardo ona zela: baña disimulatu zue humiltasunes: baña Jangoikoak nai ta agertu ze, gizon batek ikusirik nola bete zituen ures &.

        2. Ze alaber sandu bekala guzis emana oraziora, zeintan ez solamente egunas, baita gauas ere egoten ze denbora luzean: eta gauoro faltarik gabe asistitzen zue maitinetara, maneraz ezi Apeza deitzen baize Oberto, ezkila soñatu orduko bereala joaten ze idikitzera ataria, sartzeko Homobono, ta zenbait aldis aurkitu zue barnean orazioan idiki gabe ataria berak, idikis Aingiruak. Milagro gisa gebeki konbertitu zitue anitz hereje fede katolikora, etzirenak konbertitu nai Teologoen arrazios. Azkenean 1197 urtean joanik gau batez maitinetara, usatu bekala, egon ze Kristo guruzifikatuaren alzinean orazioan goizeraño, eta mezakoan sazerdoteak Gloria erraterakoan, edatu zitue Homobonok besoak guruzearen forman, ta ala gaitzik gabe, sentitu gabe niork eman zue bere espiritua. Aurkitu zute ala ilik, eta famaturik urrun etorri zire jendeak honratzera sandua orzi zutena S. Jilen eliza gartan berean, bere sortuerrian, baita Kremona Lonbardian. Eta Jangoikoak adiarazi zue beraren santidadea ainberze milagro klaroeki, ezi urbilen urtean 1198.an kanonizatu zue solmeneki Inozenzio III.ak Aita sanduak.

 

aurrekoa hurrengoa