www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 17.an
San Patrizio Irlandako Apostolua

 

        1. Kristioen errelijionea dela Jangoikoaren biotzeko errelijione bakar egiaskoa ikusiarazi du berak asko maneras; bat da ageri S. Patrizion Irlandako Apostolu eskojituan, zeñetan dugu asko miragarri admiratzeko, baitare zenbait imitatzeko. Jaio ze Hibernian, ta jaio zeneko asi ze agertzen, Jangoikoaren eskojitua zela, ezi itsu batek aditu zue boza bat zerutik, bataiatuas geros Patrizio, ar zezala arran eskuieko eskuttoa, ta arreki formatus guruzearen señalea lurrean, bereala atrako zela iturri bat, ta ur garreki ukitus begiak, logratuko zuela bista. Ala egin, ta ala agitu ze. Geroxago anditurik ugaldeak uraldi andi bateki, peligro zelarik ondatzeko bere erria, ta espezialki bere etxea, aurttoak bustis irur kri urean, ta irur guruze señalatus geldiarazi zue uraldia, ta aldarazi berze leku batera. Mutiko zelarik izotz puskak itzulu zitue susko brasatan: Bere arreba ta osabari eman ziote bizia ta osasuna. Artxaiko zebilalaik egun batez, eraman zio ardi bat otsoak: arratsean akar eginik etxekoek, egon ze ixil ixila sufritzen, ta eskatzen Jangoikoai. Gauza admiragarria! Biramonean agertu ze otsoa zekarrala agoan ardia, ta utzirik mutikoaren oñetan itzuli ze basora. Bere unidea heri zegolaik zego deseatzen ezti guti bat, sendatzeko: etze an eztirik: eta aur sanduak artu baso bat ur, ta eman zio heriari: txastaturik aurkitu zue guzia ezti gozoa, ta sendatu ze istantean. Ain goixtar iten zitue milagroak, baitare baruak, orazioak, ta gauza onak. Urte guti zue, baña anitz birtute. Amasei urtetan Jangoikoaren permisios arrapatu, ta eraman zute kautibo Irlandara: an paratu zute guardatzen hazienda beltzak: bakarrik oian gaietan guzia zego sarturik Jangoikoan: eun aldis egunas, ta eun aldis gauas lelauriko urtikirik lurrean adoratzen zue Jangoikoaren Majestadea.

        2. Sei urtes kautibo egonik ikasi zue Irlandako mintzo gisa, ta ezaundu zue Predikarien bear zutena an, ikasteko Jangoikoaren bidea; ta bera zegola Jangoikoas destinaturik ortako. Prestatzeko bear ziren estudio, ta gañarakoeki, libratu zue kautiberio gartaik miragarriro. Errebelatu zio, goart egin zezala non in zuten hazienda gaiek muzurka zulo andi bat: an aurkituko zuela bear zuen diru guzia erreskatatzeko. Ala agitu ze: ta ala erreskataturik itzuli ze bere sortuerrira obratus bidean miragarriak nolanai. Etxean zegolaik, amets-iduri batean ikusi zue persona eder bat zekarrana Irlandatik anitz karta: bat eman ziola berari; eta leitzerakoan iduri zekio infinizio bat aur, beren Amaen sabeletan zeudenak oraño, zegozkiola klamatzen, o Patrizio mutil sandua, betor, otoi, gure lekuetara, ta libra gaitza. Bisione goneki iago seguratu ze, bera zegola Jangoikoas Irlandako Misionari destinatua. Ortako joan ze Franziara, non baizire gizon sanduak, ikasteko aienganik. Emezorzi urtes egon ze S. Jerman Obispo sanduaren eskupean: lukro S. Martin bere aide zenareki ere bai: atra ze ongi erakutsirik guzietan. Aien konsejus artu zue biajea Romara Aita Sanduagana: bidean bisitatu zue gizon sandu bat, zeñek eman zion bakulo bat, Jesus berak manatu ziona emateko Patriziori pasatzen zenean andik. Bakulo gura izan ze famatua, Jesusen bakulo deitua, zeñeki obratu zuen gero infinizio bat prodijio. Aita Sanduak, baize S. Zelestino I. (sedit ab ann. 423 ad ann. 432.) agitz ongi arturik, bere Legado Irlandako eginik, ta obispo konsagraturik biali zue kontent. Bidean berriro animatu zue Jesus onak.

        3. Ellegaturik Irlandara ikusi zue infinizio bat Demonio kontra estorbatu naiez. Sanduak guruzearen señaleareki desterratu zitue guziak. Ango sorginek erranik zeukate lendanik, ellegatuko zela kanpoko bat urratuko zituena aien Jangoikoak. Ala zego manaturik ez uzteko sartzera, edo sartzen baze, atrarazteko, edo ilarazteko. Baña non da podoreik Jangoikoaren kontra, naiz bateraturik mundua ta infernua? Paratu zueneko lurrean oña, atra zekizkio estorbatzera jendeak tzakur, arma, ta gauzaeki. Baña sanduak Jesusen bakuloareki geldiarazi zitue arriturik guziak. Asi ze predikatzen inarazirik eliza bat: sorginak ta Magoak erresistitzen asko maneras: baña Jangoikoa eskarmentarazten. Bein meza erraterakoan, leiotik batek pertika batez urtiki zio kaliza. Istantean idiki ze lurra, ta iretsi zue bizirik sakrilego gura: ta odol sagratua itzuli ze kalizara, utzi gabe errestorik ixuri zen lekuan. Ori ikusirik, konbertitu zire anitz. Berze sorgin bat Erregek estimatzen zuena, ta Jangoikotako zeukatena igaten ze arte gaixtos zerurat: Gora eder igan zelaik, sanduak orazio egiteareki, erori zekio oñetan, zapartatu ta zatikaturik gelditu ze. Idolo famatu bat adoratzen zutena urres ta zillarres adornatua, Jesusen paloa goratzeareki bota zuen lurrera, ta utzi zue guzia auts biurturik. Bi emasteki il ta ortzirik zeudenak biztu eta atrarazi zitue obiatik, zeñek oius publikatzen zute Jesu Kristo dela Jangoiko, ta aien Jangoikoak Demonio. Eskatu ziote S. Patriziori bataiatzea, ta bataiatu zitue aiek, ta berze asko jende. Nork konta milagroketa obratu zuena? Sinestarazteko Kredoaren artikulo fedesko azkena, baita bizitza sekulakoa, au da, grazian iltzen direnak biziko direla glorian betiko, nola desgrazian iltzen direnak kontra infernuan betikos: jende gaien petizios orazio eginik logratu zue ager zein an kubila bat, non sartzen zirenek ikusten zuzte gauza arrigarriak, tormentu ta penaskoak, zein deitu zuten S. Patrizioren purgatorioa. Alako prodijio ta fabore andien medios kristiatu zire anitz jende; fabrikatu zire anitz Eliza, ta itzulirik Romara eraman zue emendik Irlandara anitz errelikia, ornamenta, sazerdote, ta ogeitamar obispo konsagraturik: ainberze aumentatu ze Kristiogendea S. Patrizioren medios Irlandan.

        4. Desterraturik erroreak, sorgin eta Deabrukeriak, libratu ere zue anitz kalamidade, ta animale benenosoetaik. Bilarazirik aiek guziak Jesusen bakuloareki ondatu zitue itsasoan barna. Gerostik onat ez omen da jaio Irlandan animale benenosorik; eta ez an, ta ez nion Irlandatar katoliko denari ez omen dio gaizkirik egin batek ere beñere orai arteo. Eman ere zio sanduari profeziaren donoa, jakiteko agituko zena urrengo denboraetan. Konbertitu ondoan Irlanda, izan zue errepausa, enpleatzeko orazioan ta kontenplazioan. Egunoro errezatzen zitue eun ta berrogei ta amar psalmoak anitz kantiko ta himnoeki: berreun orazio deboziosko belauriko adoratus auspeska lurrean Jangoikoa irur eun aldis egunean: santiguatus eun aldis ofizio dibinoaren parte bakotxean. Meza zelebratzen zue debozio admirableareki: predikatzen oroat. Gaua partitzen zue irur zatitan: batean errezatzen eun psalmo belaurikatus berreun aldis: berzean sartu balsa izoztu batean ta an errezatus berrogeitamar psalmo, ta berze orazioak. Irugarren zatian etziten ze lurrean, bururdikotako arri bat, ta zeñiturik gerria zilizio ur izoztuas bustiareki. Bere janaria beti guti ta gustorik gabe: tresenak agitz pobre. Alaere bizitu omen ze eun ta ogei ta amirur urtetaraño. Ondorean berak señalaturik bere eriotzearen denbora, lekua, ta obia, iltze sosegu andian Jangoikoaren besotan bekala. Ilondorean ere obratu zue Jangoikoaren beraren honratan anitz milagro. Il omen ze Kristoren 493 urtean; eta beñere ezta il beraren memoria munduan, nola bizi baita arima betiko glorian. Baña sandu gonen memoriarik obena da bere lan onaren irautea oraño, Kristiandade plantatu zuena Irlandan, sarturik alde guzietaik inguruan herejiak, Kristio katolikoak mantenitzen baitire beti Irlandan, ezaun baita Jangoikoaren gizona zela au, ta errelijione plantatua Jangoikoarena.

 

aurrekoa hurrengoa