www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 30.an
Santa Katalina Senakoa Birjin

 

        1. S. Katalina de Sena edo Senan jaioa, ofiziale pobre batzuen alaba, izan ze Jesus onaren esposa espirituale agitz maite erregalatua. Sanda gonen bizitzan izan zire anitz gauza miragarri, ta ez imitagarri. Ogeitamirur urtes bizitu ze, baña infinizio bat on egin zue. Aurttoa zelarik ere, bazitue mostrak, zela Jangoikoaren eskojitua, ain eder agraziatu amablea, ezi guziek zute agitz maite, ta gutitan uzten zute bere etxean, guziek eramaten zutela beren etxeetara gozatu naiez aurtto gonen grazia, jenio ona, ta diskrezio admirablea. Borz urtetan errezatzen zue abe maria ain ongi, nola baizekie noreki mintzatzen zen. Eskaleak igatean askotan belaurikatus grada bakotxean erraten zue abe maria. Sei urtetan eldu zelaik bere anaiatto bateki etxerat, ikusi zue S. Domingoren elizagañean Jesus ona agertu zekiona miragarriro. Sandattoak paratu zitue begiak Jesus ona baitan, ta Jesus onak amoroso beiratu zio sandattoari, ta eman zio bedeizioa: eta ain xoraturik geldi zego aurra, ezi bere anaiak etzuke oius itzularazi berebaitan, tiratu arteo fuerte; orduan nola idatzarri balitz lo andi batetik erran zue, o anaia, zuk ikus bazindez ikusten dutena nik, etzin duke nai apartatu beñere emendik. Itzuli zitue begiak berriz ikusteko, baña ia etze ageri, ta asi ze negar ta negar utzias ikuste gura. Ia ordutik etzue iduri aur, baizik adinetakoa, ta komunikatu zekio anitz argitasun ezauntzeko anitz gauza. Zazpi urtetan ia zego ain arturik Jesus onaren amorez, ezi konsagratu zio bere gorputz ta arima, eta bera zen guzia, egines boto perpetuo birjinidadearen, artus Ama birjina Patrona bekala, guardatzeko promesa.

        2. Adinera zelaik, ezkonarazi nai zute buratsoek etxakinez boto egin zuena: baña urruti zego estado gortaik sanda, naiago zuela il. Zue aizpa bat ezkondua deitzen zena Buenabentura agitz maite zuena. Onek konsejatu zio, naiz etzeien ezkondu, adorna zeiela galas eder. Egin zue ori zenbait egunes: baña ortas gero negar egin zue bizi guzian: eta bere aizpa konsejatu ziona iltze andik guti, ta pensatu ze ezi Jangoikoaren kastigos orgatik: baña sandak enkomendatus arren arima izan zue errebelazio, salbatu zela, purgatu ondoan ederki purgatorioko suas. Oraño buratsoek porfiatzen ziote ezkonarazteko; eta sandak desengañatzeko bein goas ebaki zue bere buruko bilo ederra. Tatatu zute orgatik aiek gogorki, ta manatu ziote kuida zezala sukaldeas, ta etxeko lan nekoso ta apalenes. Guzia kunplitzen zue humil humila, ta ezin joanes elizara, nai luken bekala, bere petxoa kontatzen zue tenplo gisa, ta aldare biotza: an biltzen ze gogoas, ta mintzatzen ze afektoas bere Jesus onareki elzeen ertean ere, ta lanen ertean. Eta bere Aitak ikusi zue bein zoko batean zegola orazioan, ta burugañean uso txuri bat desaparezitu zena berla: eta ala ezaundurik Jangoikoaren gauza zela, manatu zue utzi zezatela bere alaba bere Jangoikoareki an konpon zeiela. Nork erran orai sanda gontan egin zituen lan onak Jangoikoak? Nork adiarazi beraren birtuteak, penitenziak, tentazioak, biktoriak, pazienzia, humildadea, karidadea, ta gañarakoak? Nork entenda Jangoikoaren miragarriak, erregaloak, eta faboreak? Tratatzen zue bere maitea bekala kontino: agertzen zekio maiz: mintzatzen zio amoroso. Erran zio bein, zuk pensa enebaitan, eta flik pensatu ta kuidatuko dut beti zutas. Oneki sanda gelditu ze ala nola utzirik ta seguraturik Jangoikoaren besotan, zetorrena zetorrela. Ta eskribitu zue libru bat Jangoikoaren probidenziaren gain: an tio milla gauza on; bat da, Jesus onak erakutsi ziola fabrikatzen ariman ganbara ertxi bat bere probidenziaren bobeda fuerteareki, egoteko an segur atra gabe ez eskurik ez oñik, geldi errapausa betean. Erakutsi ere zio, eutxi zeiela guruzeari, ta goza zeiela trabaju ta penaetan. Ala bere bizia ze trabaju pasatzea; ta ori gabe etzue bizinal.

        3. Jangoikoaren permisios infernuko etsaiak persegitzen ta tentatzen zue milla maneras, imajinazio ta amets torpeeki, arimaren begien alzinean ikusiarazis gizonki ta emastekiak erraten ta egiten itsuskeriak. Sanda firme bere Jangoikoaren besotan aborrezitus kontra dena biotz guzias. Alako aldarte baten ondorean agertu zekio Jesus ona; o ene Jesus ona, erran zio, non egon da orai arteo? Nola utzi nau ainberze denboras? Errespondatu zio, zureki egon naiz beti ene esposa Katalina. Jauna, dio ark, nola zegoke nereki orren Majestadea nituelaik imajinazio ain itsusi gaiek? Jaunak, eta zindue plazer agian aietan? Ez Jauna, zio sandak; naiago nuke erre bizirik labe batean. Jaunak orduan, on da señale, nindegola ni zureki, ezperen, zer inen zindue? Eztuzu deus galdu, baizik irabazi, ezi sentitzea ezta kulpa, baizik konsentitzea. Baña sanda denbora gartan al zuken guzian, egoten ze elizan, zeren an etzuen etsaiak ainberze indar tentatzeko. Ezin garaitu zukelaik berez, billatu zue berze medio bat. Andre zar bat zeukana bularra usteldurik, niork etzukena sufri usai gaixto botatzen zuenagatik sandak karidadez kuidatzen ta zerbitzatzen zue. Deabruak inzitatu zue andre eskergaitz gura, emateko sandaren kontra, graziak eman bearrean. Berari gaizki erranka egotea guti zela, goratu zio zela emasteki txar deshonesta ere. Sandak sufritus serenidade admirableareki segitu zue ongi egiten, naies bateo kuratu ariman ere. Eskatzen zio Jesus onari arrengatik ta beregatik. Agertu zekio Jaun dibinoa bi koronaeki, bat urreskoa eskuieko eskuan, berzea aranzeskoa ezkerrekoan, auta zezala zein nai zuen. Errespondatu zue sandak, nie bizi gontan nai dut konformatu orren doloresko pasio ta penaeki. Erran, ta artu zue korona aranzeskoa, ta frinkatu zue buruan fuerte sentitus oñaze erruak. Jaunak manatu zio segi zezala kuidatzen heri gura; beraren honras kuidatuko zuela bere Majestadeak. Ala izan ze: Ark ezaundurik bere kulpa, ta sandaren onegia, itzuli zio honra klamatus goratu ziola malamente gezurrez. Berze batek artu zio sandari oposizio fuerte bat, egin zio asko txarkeria botatus etxetik ere: kastigatu zue Jangoikoak: ala ere etze emendatzen: Paratu ze iltzen; ala ere segi bere tenia. Sandak negarrez eskatu zio Jaunari arima garren fabore: ta logratu zue: zeren ezi ura irur egunes egonik agonian ezin iles, Jangoikoak biotza ukiturik, akorritu ze, ezaundu zue bere kulpa, konfesatu, komekatu, ta oliaturik iltze. Bere Aita iltzeko zegolaik, sandak eskatu zio Jaunari, luza zezon bizia, konbeni baze, ta ezperen, libra zezan purgatorioko penaetaik, bera ofrezi zen zela pagatzera arren partez. Aditu zue Jaunak, zeren ezi Aita iltzen puntuan, asi ze sanda sentitzen oñaze bizi bat iraundu ziona beti. Ama berriz, deitzen zena Lanpa, ze ain eriotzearen beldurti, ezi aipatzea ere etzezake sufri, ez eta heri andi zegolaik ere. Alaba sanda penatzen ze ain konformidade gutias, ta zego otoi ta otoi Jaunari erremedia zezan: Jaunak errespondatu zio abisa zezala, ezi orduan ezpazue il nai, biziko zela ainberze trabajutan, ellegatuko baize deseatzera iltzea: ta bizitu ze laur ogei ta bedratzi urte, ongi beterik trabatus. Bere personas iten zituenak alako karidadeak, zer etzue emanen, izan bazue? Ematen zue arrapatu al zuken guzia, tresenak ere, atorra ere, lepoko guruzettoa ere, berzerik ez izanes.

        4. Arimen onetan ze bere karidadearen fintasuna, gose ta egarri gura salbatu naies proximoak. Asko infernura zoezinak atra zitue atari-pokaletik. Bat ze Senan guzis gaixto ajolakabea, blasfematzen zuena Jangoikoas ta bere sandues. Iltzeko lanzean etzue nai ez konfesatu, ta ez aditu Jangoikoaren gauzarik. Sanda gonen orazioek ta negarrek baliatu ziote; eben atenzios Jangoikoak eman zio grazia, itzultzeko berebaitan &. Zeramazkite justiziatzera karro batean bi gaizkiegille famatuak, ta zemazkite tormentatzen bidanabar: aiek zoezi furoso egotzizen blasfemiak Demonio batzuk bekala. Sandak lastimaturik eskatu zue utzi zezaten joatera karroan aieki. Paraturik bien erdian, exortatzen zitue miragarriro. Portaletik atratzean agertu zekiote Jesus ona konbidaturik bere esposaren karidadeas: konbertitu zire, konfesatu, ta il zire oius ziotela, iago ta iago mereji zutela. Berze anitz kontatzen da sanda gonen karidade alako. Arimen amore gau inprimitu zio Jesus bere esposo dibinoak, nola bere borz llagak ere bai, diotenez bere konfesoreek: zeren ezi eztaike pondera bien elkarrenganako amorea, ta amorearen demostrazioak. Elebatzen ze nola nai: ta egoten ze sentidorik gabe anitz denboras. Aldareko sakramentuan zue bere gloria gisa mundu gontan. Komekatzen etzen egunean iduri zue il bear zela amoresko penaren erruas: eta komekatzeareki bizkortzen ze arima ta gorputza: auster egunetik Juande Salbatore eguneraño mantenitu ze bizkor, deus jan ta edan gabe, komunioneareki sollik: ta manatzen baziote artzeko zerbait, obeditzeagatik prokuratzen zue, baña ezin pasa: ta ala utzi zute ikusirik ala nai zuela Jangoikoak. Bada iten zition erregaloak eta faboreak nork konta? edo nork entenda? Eman zio argitasun, ezauntzeko biotzak, espezialki deshonestoak, ta ezin sufritus usai sentitzen zuena, itzulzen zue aurpegia. Jaunak berak bere eskus komekatu zue zenbait aldis. Ama Birjinak lagundu zio oratzen irin galetsi bat, ta atra ze ogia, alako eskuetaik bekala, txuri eder gozo ezin iagos, eta emanik eman ala pobreei, beti gelditzen ze ogi saskian. Konfesoreak eskatu zio bein logra zezola Jangoikoaganik bere bekatuen induljenzia bat plenaria. Orazio eginik, deitu zue konfesorea: asi zekio ponderatzen Jangoikoaren ona, ta gure esker gaixtoa: konfesorea urtzen ze kontriziosko negarres. Sandak orduan, orra non duen induljenzia eskatu duena: bego seguro.

        5. Bada xakintasun eman ziona Jangoikoak da guzis admiratzeko. Ageri da zerbaitto eskribiarazi zituen libru, ta kartaetan Aita Sanduen, Kardenaleen, Obispoen, Erregeen, ta jende genero guziendako. Teologorik andienei explikatzen ziote asko gauza entendagaitz. Egin ze famatua mundu guzian, ta estimatua guzienganik. Gregorio XI.ak ta Urbano VI.a biali zue beren enbajadora bekala iteko andietako: eta Kardenaleen alzinean mintzatu ze alako humiltasun, modestia, prudenzia, grazia, ta mintzaera soberanoareki, ageri baize Jangoikoa mintzo zela arren agos, admirazios beterik zeuzkiela guziak. Florenziako jendeek biali zute ta akonpañatu enbajadora bekala Franziara, Abiñon deitzen den ziudadera, Gregorio XI. Aita Sanduagana, zein bizi baize an, ta zeñi deklaratu baizio boto egin zuena bere santidadeak itzultzeko Romara, niork etzekiena, baizik Jangoikoak eta berak. Pensa emen orai Jangoiko andiaren miragarriak! neskatto bat pobrea, ofiziale pobreen alaba, flakurraturik larru ta ezur utsetan kasi, alaere ain estimatua ta honratua zeruaganik ta munduaganik, ta arrazio andiareki, zeren baize ona ta sanda, eta Jesus onaren biotzekoa! Adinaren ogei ta amirur urtetan deitu zue beregana. Azken orduetan ere peleatu zue animosa etsai gaixtoareki, ta triunfatu zue biktoriosa. Berze tentazioen ertean akusatzen zue banaglorias: sandak errespondatu zue alegre, banagloria? Ez, ezi beti prokuratu dut ene Jaun onaren gloria egiaskoa. Errezibiturik debozio guziareki Elizako ordenamentuak, ta induljenzia Aita Sanduek emana, entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1380 urtean. Bereala agertu zekio gloriosa bere konfesore Fr. Raimundori urruti zegonari. Milagroeki deklaratu zue Jangoikoak sanda: ta Aita Sandu Pio II.ak kanonizatu zue 1461 urtean &.

 

aurrekoa hurrengoa