www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 17.an
San Azisklo ta Santa Biktoria Martirak

 

        1. Azisklo ta Biktoria anaiarrebak il zire Martir glorioso Cordoban. Pregonarazi zue an Dion Juezak, ezi an ziren Kristio guziek sakrifika zezatela arren Jangoikoei, edo il bear zirela. Etzute obeditu bi anaiarreba gebek, ta orgatik preso eginik eraman zuzte arren presenziara; Juezak erran ziote, zarate zuek mespreziatzentuzenak gure Jangoikoak, ta nai eztuzenak in dakioten sakrifizio? Errespondatu zio Azisklok sereno, guk zerbitzatzen, ta agur egiten diogu Jesu Kristori, baita Jangoiko egiaskoa, ez arriei, zur, ta metaleei, ta Demonioei. Juezak, eta badakizu zer sentenzia duten eztutenek sakrifikatzen? Errespondatu zio, eta orrek, Dion, badaki zer penak dauzkien prestaturik Jesu Kristok berorren, ta alako manazaleen? Suturik arrek itz ebeki erran zue anitz blasfemia Kristoren kontra: baña deteniturik guti bat, iduriturik aisago engañatuko zuela Biktoria, baize emastekia, asi zekio amoltsu anitz loxentxueki, lastima zeiela bere buruas; sinetsi zezola Aitari bekala; nai zuela ain ongi nola balitz bere alaba: itzuli zeiela berebaitan, adora zezkiela aien Jangoikoak; orreki libratuko zela tormentuetaik, berari inen ziola plazer, ta logratuko zuela tormentuen partez anitz konbenienzia & Etze batere mogitu arren erranes Biktoria, baizik koraje andi bateki errespondatu zio, mertxede andiago inen dida emateas tion tormentuak, ezi ene on guzia da Jesu Kristo, zeñen baitan baitaukat konfianza guzia, ta beraren amorez iltzea da gananzia. Banoan dabila errendiarazi naiez ene biotza Jaunari eman diotena.

        2. Berze asko arrazio ta itzketa pasaturik elkarren ertean, ikusi zuelaik Dionek etzuzkela garaitu biotz gaiek, manatu zue azotatzeko Azisklo baraeki, ta Biktoria tormentatzeko oñetan: gero biak ertxitzeko kalabozo ilun batean. Egin ze ala. Zeude biak an, triste ez, baizik kontent alegre, nola baleude paraiso batean, oroitus pasatzen zutela Jaunaren honragatik, ta animatus elkar. Jautsi zire laur Aingiru, ta ekarri ziote sustentu, eta indartu ta animatu zuzte miragarriro. Berze egunean etsiturik etzuzkela ekarri bere opinionera, nai izan zue akabarazi beingoas. Loturik lepoetaik arri andi batzuk botarazi zitue Guadalquivir deitzen den ugalde andi gartan ito zeizen an. Baña zer dezake gizonak Jangoikoak nai duenaren kontra? Elementu guziek in bear dute berak nai duena. Uren gañean zeude nola peñasko suelo baten gañean firme, ez ondatu ta ez buzti gabe, laudatus ta bedeikatus Jangoikoa gozoro; eta lañu argi eder gañean paratu zen batean logratu zute ikustea, ez solamente Aingiruak; baitare Aingiruen Jaun errege soberanoa, jautsi zena konsolatzera, ta animatzera. Baña Dionek ikusirik ezin ito zituela, nai zuen bekala, determinatu zue ilaraztea espazioreki. Ortako inarazi zitue errueda gisa batzuk, aietan lotu sanduak, ta pean itxeki su bizkor bat, eta ibiltzeareki erruedak inguraka, zoezin erres ta pizpildus, edo buruak lilura zeizen. O zenbat injenio maliziaren! baña zer dezake Jangoikoaren anparoan dagonaren kontra? Zego Dion beira sua zeriola begietaik errabias, manatzen erru tormenta zezkitela kupidarik gabe: zeude berdugoak kruel ibiltzen erruedak, ta zirikatzen sua: eta sanduak nola baleude goatze beratxetan sosegu ta seguridade guziareki enkomendatzen Jangoikoai: Jangoikoa zego beira, eta momentuan saltarazi zue sua, ta erre asko jentil an zeudenak lamentatzen iskiritus erresumiñagatik: eta sanduak kantus laudatzen Jangoikoa. Ori guzioi Juezak uste zue sorginderia zela: eta itsuturik bere malizias etzue ezaundu nai, Jangoikoaganik zela on guzia, eta Deabruaganik berak iten zuen gaizkia. Enfadaturik desengañu ematen ziotenes, eznai aditu egia, kenarazi zue andik Azisklo; eta Biktoriari ebaki bularrak, eta etze odolik atra, baizik esne, Jaunaren gloriatan. Gero karzelera eraman zute, non zegon anaia; eta zenbait emasteki mogiturik lastimas joan zekizkio bisitatzera an, ta ematera zerbait alibio ta erregalo: baña sandak pagatu ziote emanes ezaumentu egietafedearen; eta aietaik zazpi konbertitu zire. Biramonean presentaturik berriro Dionen alzinean, ain zeude ausart nola len, ta erraten zitiote egiak; baña arrek ez aitu nai: Sanduek ez ixildu nai, espezialki S. Biktoriak, zeñi ebakiarazi zue mia: baña mirik gabe ain klaro mintzatzen ze laudatus Jangoikoa, ta graziak emanes bere faboreengatik. Azkenean au ilarazi zue saetaeki josis, eta Azisklo ezpatareki plaza publikoan. Aditu zire bozak zerutik ziotela, Atozte enegana ene sanduak, errezibitzera koronak prebeniturik daudenak zuendako ain ongi peleatu baitu ze. Agitu ze martirio gau 303 urtean. Gorputz sanduak artu zitue gauaz Andre prinzipale batek deitzen zenak Minziana. Eta Cordobako Patrono dire bi anai arreba gebek, zenen tenploa profanatuagatik Godoen errege Ajila kastigatu zue Jangoikoak ilarazis bere seme bat, ta troparen prinzipalenak, ta andik guti bera &.

 

aurrekoa hurrengoa