www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 14.an
Santa Lidbbina Birjin

 

        1. Pazienziaren exenplu anitz Kristoren atzetik paratutu bere Elizan: bat admiragarria izan ze S. Lidbbina birjina Olandakoa. Zazpi urtetakoa zelarik konsagratu ze Jesu Kristori betikos. Amabi urtetan izanagatik guzis eder agraziatua nai zute anitzek esposatako; baña desengañatu zitue buratsoak ta guziak, etzuela nai berze esposorik, baizik Jesu Kristo: zeñek nai izan zue labratu, ta errefinatu beretako trabajuen ta pazienziaren po dorez. Amabortz urtetakoa zelarik, autxi zekio kostillezur bat; andik segitu zire ainberze ta ainberze gaitz, ezin konta ala, trabajatus Mediku ta Barber guziek banoan kuratzeko, baita admiragarri juntatzea gorputz batean ainberze, ta ainberze sufritzea, ta ez akabatzea alaere. Ogeitamar urtez ez omen zue jan ogi ainberze nola dezaken batek irur egunez. Ezin lorik egin; ezin ibili, ta ez mogi, ezpaze arrastaka: ta zenbatenas iago erremedio, gaizkiago. In zekio entrañetan apostema bat, nondik atratzen ziren montonka arrak ain andi lotsagarriak, ezpaizeike beiratu ere izitu gabe. S. Antonen su deitzen denak konsumitu zue ezurretaraño: beso ta sorbalda usteldurik, ta beren lekutik atrarik: burua josirik itzeeki bekala oñazeeui: begiak, ortzak, txintxurria, kasi mienbro guziak beren miñ gisaeki: ago, sudur, ta bearrietaik alako ur gorri bat jariten zekiola kantidade arrigarrian. Nork erran llaga, ta oñaze zituenak barnetik eta kanpotik? Nork erran sukar kontinokoak? Bizi doloresko gontan, obeki dei baitaike eriotze luze lastimagarria, bizitu omen ze ogeita emezorzi urte pobre desanparatua, niork etzukela erremedia, baizik Jangoikoak heritzen zuenak. Añaditzen ze, batzuek ez nai izatea sokorritu deustas, berze batzuek pensatzea gaizki ta persegitzea mies, nola emasteki gaixtoa, ta Jangoikoak berak ere bai aldartez uztea konsolaziorik gabe progutako.

        2. Lenbiziko laur urteetan aflijitzen omen ze ezin aurkitzeas alibiorik penaetan, alik eta sazerdote batek desengañatu zuen etzuela aurkituko bizi guzian konsolurik niondik, ezpaze pensatzean Kristoren pasio doloreskoan: utzi emastekien jardukiak ta pensa zezala pasatu zuzten penaetan Kristok, ta Martirek. Ekarri zio komekadura, ta erran zio, orai arteo nik predikatu dizut idukitzea presente Jesu Kristo guruzifikatua, orai berbera etorri zaizu bisitatzera ta animatzera. Itz gebek aditurik sanda asi ze, eta egon ze negarres amaborz egunes, ta ala animaturik, ezi andik alzina guzia ze deseatzea trabaju iago ta iago. Eta peste agitu zen batean leku gaietan, eskatzen zio Jangoikoai barka zezotela jende gaiei, ta kastiga zezala bera. Ta eman zitio Jangoikoak irur llaga penatzeko berzeen onagatik. Bera Amari iltzerakoan egin zio donazio bere irabazi guzies, ta orreki Ama iltze kontent. Amak utzi zition gauzak, ta jende onek ematen zitiotenak errepartiarazten zitue beartsuei, bera naiz beartsuena izanik. Eta ze ikusgarri, bere zoko gartaik kuidatzea erremediatzeas asko ta asko nezesidade, ta heritasun ere berzeetan, gelditus bera beterik miserias. Bisitatzen zute asko jende gisaek bere purgatorio gartan; guziei ematen ziote abisu onak, ez exenpluas solamente, baita itzes ere, nori bere gisa.

        3. Zue komunikazio kontinoa bere guardiako Aingiruareki, ta maiz ikusten ere zue. Errebelatzen zitio arrek asko gauza sekreto, urrunekoak, ta gerokoak: eramaten ere zue espirituan Jerusalengo lekuetara, ikusteko Kristok pasatu zuena aietan: baitare infernura ta purgatoriora, ikusteko ango penak. Bere Aingiruas landara ikusten zitue berze asko Aingiru, zekizkie aien izenak, eta nor noren guardiakoa zen. Jesus berak agerturik inprimitu zizkio bere llagak: baña logratu zue etzeizen agertu señaleak. Bisitatzen zuten personek ezaundu zute zela erregalatua zerutik: sandak erran zue, egia da, ezi ezperen ezin lezake iraundu txakurtto gonek, ezpalezote eman zenbait apur zeruko maietik. Il zekio anaia bat: sentitu zue arrebak sobraxko, ta Jangoikoak txurtu zitio erregaloak: ta eremutar batek gastigatu zio zela, zeren etzuen izan konformidade perfektoa. Orgatik gero il zekiolaik Aita, egon ze akordu obean. Zein libre naituen lurreko afektoetaik bereak gure Jaunak! Beren biotzetako sekretoak deklaratzen zitiote askoei aien onerako: baitare peligro zirenak, guarzeizen. Errelijioso batek eskatu zio enkomenda zezala, ken zezon Jangoikoak zer ere kuadratzen etzekion berabaitan, ta estorbu zen bere salbazioaren. Zue arrek boza on bat, ta ortas banidade. Zer agitu ze? Sandaren orazioareki ura gelditu ze marranko bozarik gabe. Jarri ze kuran; baña Medikuak jakin zuelaik agitua, despeitu zue etzuela kuratuko medizinak heritu zuena Jangoikoak, ta etzekiola ere konbeni.

        4. Baña sanda bera izanik ain maite uzien Jaunak nola eztu sendatzen? Zergatik duen maite, orgatik eztu sendatzen: nai du irabaz dezan gloria agitz gora gorputzaren kostus. Errebelatu zio denbora, noiz bear zuen eraman beregana. Eskatu ziote barkazio guziei despeidako. Bazkoaren gauean presentatu zire beraren ganbaran Jesus ta Maria Apostolueki. Konsolatu zue Jaun dibinoak, ta unjitu olio sanduareki betetzen zuela guzia zeruko atxon miragarrias. Ia gerostik nai zue utzi zezaten bakarrik aur txipitto bateki. Bitarteo aumentaturik gorputzaren oñazeak, ta arimaren antsiak, aurttoak abisatus sartu zire bere etxekoak, eta konfesorea, ta aurkitu zute ilik. Asko lekutan izan zire errebelazioak bere gloriaren, ta zeruan in zekion errezibimentuaren: eta adiarazten ze lurrean ere, zeren ezi gorputza bizian egon zena itsusi llagatua lotsagarriro, il ondoan agertu ze sano eder glorioso, aurpegia espezialki ain grazia eder admirablean, ezpaizeike ase berra egones, ezeta pintoreek pintatu ain propiki. Milagroak segitu zire abasto sandaren gloriatan, honratus Jangoikoak bere esklaba fiela ainberze sufritu zuena beragatik. Bere iltzea agitu ze Aprilaren amalaurgarrenean, milla, laur eun, eta ogeitamirurgarren urtean. Diote bizitu zela berrogei ta amirur urtes, ebetaik ogeita emezorziak heri &.

 

aurrekoa hurrengoa