www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 18.an
San Felix Kantalizio

 

        1. Aipaturik S. Isidro Nekazari pobrearen bizitza, etxekizogun S. Felix Kantalizio kaputxino lego pobre berze Nekazari baten humearena. Onen jendakia dei daike sanduen jendakia. Bere Aitun edo Atxunak, sano zegolaik, erran zio bere elleba aurttoari iltzen zegonari, zoaz zerura nere sandattoa, Jangoikoaren ta nere bedeikatua, espera nazazu an, ezi larunbatean joanen naiz zure billa. Egunartan iltze. Eta S. Felix aurra beiratus ain ona, ziote jendeek, sandua jendakia; nola bear ze au izan, baizik sandua? Azi zute ongi, baña klaro ageri ze bazuela azitzen zuenik biotz barnean, norbait, au da, Jangoikoa: Ain afizionatua onera, ain etsai gaizkiaren! Ezi adinkideek jostaketan zeudenek ikusi orduko eldu zela, ziote, ola eldu da Felix, eldu da sandua. Amabi urtetan Jaun baten zerbitzuan paratu zute; arrek bialtzen zue bere hazienden guarda Artxaiko; geroxago kanpo-lanera Nekazari gisa. Bere lanen ertean Jangoikoa beti zeuka biotzean. Bakarrik uzten zutelaik, paratus belaunak lurrean, ta begiak zeruan egiten zitue bere debozioak. Kanpoan etzitentzirelaik, noiz ta erreparatzen zuen lo zeudela berzeak, jaiki ixil ixila, ta joaten ze bagoa baten pera, non zeukan señalaturik guruzea, ta an egoten ze pensatzen Kristoren pasio doloreskoan, negarra zeriola: bereala azotatzen zue bere gorputz inozentea. Mezako sakrifizioan zue bere erregalo erregalatua; baña nola ezpaizezake asisti presente nai adiña, kanpotik biotzas akonpañatzen zue sazerdotea, eta debozio gau konfirmatu zue Jangoikoak milagroeki, ezi askotan ikusi ze bateo meza enzuten elizan, ta bateo lan egiten kanpoan. Etzekie leitzen, baña zekitenei leiarazten ziote sanduen biziak. Ala mogitu ze izatera errelijioso kaputxino. Luzatuzue pixka bat, baña Jangoikoak emanarazi zio prisa, zeren ezi abeaturik idiak, ta goldea gañetik pasaturik, il uste zue an, baña etzio baizik zatikatu tresena, Jangoikoari graziak. Eskarmentu goneki bereala despeitu zue Nagusia, enkargatus erdexten zuena emateko pobreei.

        2. Errelijioso eginik, bereala asi ze nekazalgo espiritualean, kastigatus erru gorputza, mortifikatus pasioneak, humillatus bere burua, garaitus tentazioak, obeditus guziei ta zerbitzatus, guzien meneena balitz bekala. Orazioan komunikatus Jangoikoareki zoeie indartus espirituan, ta sandutus egunetik egunera iago ta iago. Espezialki sakramentuaren presenzian zue bere errepausa ta gloria gisa negarresko balle gontan, ala nola txoriak kafian, edo txitak olloaren egalpean, baita Jesus berak paratu zuen konparanza. Heri zegonean ere, joaten ze erdi arrastaka Jesus onaren presenziara, ta egoten ze an egon ta egon amorez erretzen ta erregalatzen alik eta indar-usturik eramaten zuten arteo besotan. Kuidazaleei erraten ziote, Jangoikoas uz nazazie errekrea nadien ene Jaun ona dagon lekuan: eta akar iten ziotenei zergatik etzuen obeditzen Medikuei ta herizaiei, errespondatzen zue, deseatzen diotet obeditzea, baña bateo nai nai nuke izan obediente ene Jaun onari tiratzen bainau suabeki elizara, gozatzera beraren konpañia. Jesusen amoreak itxekitzen zue beraren amorea, nola suak sua. Bein egonik ordu batez orazioan elizako atari-ondoan, joan ze prisaka aldare nausira, ziola, o ene Jesus, o amore dulze gozoa! Eta artu zue besarka aur dibinoa, ertxitzen ta apatzen zue zoraturik amorez ixuris begietaik negar gozoak. Berze bein eguerri alzinean ikusi zue Benerable batek S. Felix zoeiela urbildus aldarera eskatus humil Ama Birjinal, in zezola mertxede emateas bere seme preziosoa: eta Ama Birjinak beiratus arresti amorosoki paratu zio besotan.

        3. Ezpaitute egiten oraiko denboretan alako faboreik Ama Semeek, dioze agian. Zergatik ote da? Zer diogu ontara? Aldatu ote dute jenioa ta kondizioa? Ez, ezi lenekoak dire orai ere: ta oroat in lezakete, aurki balezkite ain beren amazala fiñak, nola zen sandu gau. Amore dibino gonen progu bat da beñerez gaizkirik egitea. Berrogei urtes izan ze limosna bilzale Roman: beñere etziote goartu akzione edo itz bat kontatzeikena bekatu. Berze progu bat da ongi egitea, espezialkiro kontrarioei: egun guzian obligaziosko ta deboziosko gauzetan beti enpleatzeas landara, beti zebila zerbitzatu ta faboratu naiez proximoeri, eta zenbaitei despreziatzen zutenei ta deitzen hipokrita, limosnen ladrona, ta ala, sereno alegre irrikos ematen zitiote eskerrak korrejitzeas, ta erraten, arrazio daukate, eska bezote Jangoikoai, emenda nadien. Amorearen berze bi progu errealak dire arimen irabazi naia, ta desprezio ta trabaju pasatu naia. Prozesio andi bat in bear ze Roman egun batez: eta lego sandu gonek erran zio lagunari, goazen Romara, predikatu bear diotet egun: Joan ta pasaturik karrikak oiñ urtuxian, begiak apal, humil, modesto, itzuli zire konbentura: Lagunak aldegin zio ia atzendu zen predikuas? Sanduak errespondatu zio, predikatu dugu exenpluareki. Baña itzes ere egiten zue eginala bere estadoaren ariora. Ikusten bazitue zenbait bekatari zebiltzanak gaizki, ezin sufritus aien galmendea, erraten ziote ixil ta humil, ah! pobrettoak, nola galtzen zaraten! Infernu urrin duzie. Ala disimulatuki anitz korrejitu zue maña onas. Bein eman zio limosna señora batek; erreparatuzue sandua ixil ta negarra zeriola. Zer du, fr. Felix? erran zio arrek. Orduan sanduak, barka bezada, otoi, ta adi benaza, berorren lastimas negar iten dut, zeren ofenditzen baitu Jangoikoa eramanes ala bularrak agerrian. Bereala señorak estalis bularrak erran zio, bedeikatua biz orren mia, o fr. Felix. Arrazio dauka.

        4. Trabaju pasatzeas ta deseatzeas exenplu anitz eman zue. Adiskide zue S. Felipe Neri, ta hein urrundanik ikusirik joan zekio prisaka, ta arrapaturik eskua apatu zio; Arrek arturik besarka erraten zio, Jangoikoak nai dezala ikusi zaizadan nik zu erretzen bizirik. Berzeak, eta nik zu zatikaturik. Arrek, ojala ikus banez nik zu azotaturik karrikas karrika. Onek, ojala ebaki balezazute burua &. Entendatzen zire karidadearen teologia. Berze hein aurkiturik karrikan galdegin zio Felizek ia egarri zen. Erranik ark baietz: atra zue alforjatik ardo eman ziotena limosnas, eta edanarazi zio; jendea irris zegola ta erraten, beira, nola sanduak sanduari ematen dion edatera. Bereala S. Felipek kendurik bere sonbrelua paratu zio S. Felizi, ta ala ibili ze, alik eta biali arteo eske: irri iten ziotela munduak, ta aiek munduas. Odio artu zuena bere gorputzai, zenbat trabajarazten ta penarazten zuen, eztaike explika. Heritasunak kontatzen zitue Jangoikoaren faboreak. Bein zegolaik oñazeeki, galdegin zio Medikuak, nola doakio? errespondatu zue irrikos, gorputz gonek nai zue eskapatu azotea: baña bearko du agoantatu. Medikuak oduan, eska bezo gure Jaunari, ta inboka bez Jesus onaren izena, eman dezon osasuna nola orrek berzeei ematen dioten aipatus Jesus. Errespondatu zio sanduak, entenda bez, Mediku Jauna, ezi baneki libra nindeikela oñazegontaik aipatus Jesus, eznezakela aipa; zeren ezi Jangoikoa barin bada bisitatzen nauena oñaze goneki, zergatik libratu bear naiz? Bentzait pixka gebeki nai diot mostratu ene agradezimentua dolore ta pena pasatu zituenei ene Redentoreak enegatik. Ta galdegiten ziotenei nola zoekion dolorees, zio, zer dioze dolore? Arrosak dire ta loreak paraisoan sortu ta errepartitzentuenak Jangoikoak bere onetsieri. Non dire orai alako gizonak? alako gustoa dutenak? nola baitioze eztuela Jangoikoak orai egiten lengo erre galo ta faboreak. Azkenean abisatu zutelaik iltzeko peligroas alegraturik agitz, konfesa komekaturik, ta guzies barkazio eskaturik, nola balitz munduko bekataririk andiena, ofrezitu ze Jangoikoai zen guzia: elebatu ze espirituas, ikusi zue gloriaren asko prenda, ta Maria Santisima etorri zekiona bisitatzera: eta iltze ditxoso Maiatzaren 18an: adinaren 74.an Sixto V.en denboran. Urbano VIII.ak beatifikatu zue &.

        Maiatzaren 19. S. Dunstano Kantuariakoa, p. 300.

 

aurrekoa hurrengoa