www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 19.an
San Luis Tolosako Obispoa

 

        1. S. Luis Tolosako Obispo egina bere gogoaren bortxaz, ta S. Franziskoren fraile Uila bere borondatez, izan ze Karlos II.en Siziliako erregeren seme lenbizikoa, ta koronaren heredero izan bear zena. Egon ze bere Aitaren fiadore bekala preso bere bi anaiaeki Barzelonan Araguako errege Pedro III.en eskupean. Azi ze an ongi birtutean, ta jakindean. Ze agitz galanta ariman bekala, gorputzean ere, baña bateo txoil garbi honestoa, ta erreparatua beiratzean, mintzatzean, erretiratzean. Goartzen ze tratatzetik emasteki-jendea, nola pikea, lekeda, ta izurria. Atra zelarik Barzelonako presondegitik, bere Amak Napolesko Erreginak nai zue besarkatu: erretiratu ze Seme Sandua etzela utziko ukitzera: admiraturik Amak erran zio, bada ene semea, ez naiz ni zure Ama, baitezaket egin au segurki? Errespondatu zio mutil honestoak, badakit nik dela on ene Ama, baña badaki berorrek dela emastekia, ta eztela konbeni besarkatzea Jangoikoaren sierboak. Ala ezta aurkitzen beiratu ere zuela sekula bere bizian aurpegira emastekiari. Bere exenplu onareki apegatu ziote anitz Jaun gasteei, ta bere zerbitzukoei kastidadearen amorea; zenen señaletan iltzerakoan diote atra zela bere agotik arrosa bat gorri ederra. Berari apegatu zekio zuen komunika ziotik Jangoikoareki orazioan, mezak enzutean, maiz konfesa-komekatzean. Bada karidadea zue biotzez sendoa, ez solamente egines limosna, baitare garbitus oñak pobreei, ta emanes jatera bere eskus. Prinzipalki admiragarri dena Sandu gontan da humildadea, izanik Erregeren seme, ta Errege izan bear zena dretxos, egin baizue Boto artzeko S. Franziskoren habitu pobrea, ta artu zue gero ere, garaiturik Aitaren ta aideen erresistenzia: Eta gero fraile senzillo batek erran ziolaik, o Jauna, zenbat honra ematen duen berorrek gure errelijionai: errespondatu zio alketurik ta negarres, gaizki diozu, ezi niri eman dida honra mereji ez nuena Errelijioneak. Eta ala guartu bear zute ez egiteas distinziorik berareki niolatere.

        2. Joanik Romara Aitaren bedeizioareki ordenatu ze an Epistolas, gero Napolesen Ebanjelios ta mezas. Gero Aita sanduaren manamendus bear izan zue permititu konsagratzea Tolosako Obispo, baña gelditurik len bezain humil. Ellegaturik Tolosan, ta errezibiturik Zeruko Aingiru bat bekala, etzute angoek alako predikurik ongi bizitzeko, nola beiratzea beren Artzai ona ain gaste ta ain Sandu, ain andi ta ain txipi humil. Baña pobre ta humilttoeki beratx zenak, bazekie errebestitzen seberidades ta korajes suberboen errendiarazteko. Kastigatzen zitue Apez bizi zirenak estadoaren deskonforme, kenduartaño beren dignidadeak ta errentak. Ordenatzen zituenak bear zire izan onak ta honestoak, espezialki bere etxe ta zerbitzukoak. Etze an aditu bear itz gaixtorik, maldiziorik, juramenturik: deskuidatzen zena baruarazten zue arratsaldeko irurak arteo amenik ta urruparik artu gabe, ta orduan ogi ta ur sollik. Bere ardi guzien ona prokuratzen zue manera guzies etxean, Kanpoan, pulpitoan, konfesonarioan, ta nonnai. Pasatzerakoan bein karrikan aditu zue emasteki zar heri pobre baten boza eskatzen zuela Konfesio. Bereala jautsi ze, eta Sazerdote- lagunek erraten ziotelaik joanen zirela aiek, errespondatu zie, au da ene ardia; niri dagokida kuratzea Artzai bekala. Sartu ze, konfesatu zue, eman zio Sustentu, ta utzi zio limosna abasto: atrarik gero zorris beterik adbertitu ziote nirabeek; errespondatu zue irris, ebek dire pobreen perlak, ta Artzaiaren honra ta adornu.

        3. Izanik ere ain Artzai ona, beti zego antsiatzen utzi naiez dignidade gura, iltzeko fraile pobre bekala. Determinatu zue joatea berriz Romara eskatzeko Aita Sanduai, libra zezan pizu gartaik: baña bidean Brinkola deitzen den errian, ta bere sortuetxean heritu ze, ta ezaundurik nai zuela Jangoikoak libratu deitus beregana, konfesatu ze iltzeko bekala, ta errezibitu zue paraturik lurrean gure Jaun Sakramentatua, gero olio sandua: ondorean arturik eskuetan Kristo guruzifikatuaren Imajina, besarkatus ta adoratus biotz guzias entregatu zio bere espiritua adinaren 33 urtetan batzuen ustez, ta 24.an berze batzuen ustes: Kristoren 1297 edo 99.an. Honratu zue Jangoikoak obratus beraren medios milagro anitz ta andiak. Bat izan ze, ezi D. Dionisio Portugaleko Erregek etzituelaik nai sinetsi, naiz akar iten zion orgatik bere esposak S. Isabelek, joanik eiziara aurkitu zue artz temenario bat, zeñek botarik lurrera zeuka pean. Oroiturik orduan bere esposa Sandak erranas enkomendatu ze S. Luisi: bereala agertu zekio aldakan, erraten ziola irrikos, zer aida ala? Atra puñale goi, ta tira bezo artzgorri. Tiratuzioneko gelditu ze ilik artza, ta Errege kontent jaiki ta joan ze kontatus sanduaren fabore milagroskoa. Kanonizatu zue Juan XXII.ak bere lenbiziko urtean, 1316.an

 

aurrekoa hurrengoa