www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 8.an
San Adriano, ta Santa Natalia

 

        1. Nikomedian biziturik zenbait denboraz Diokleziano ta Maximiano Enperadoreak, bein bata, bein berzea enpleatu zire beti egiten Martirak beren krueltasun inhumanoas, akabatu naiez Jesus onaren adiskideak, nola balire aien inperioaren kontrarioak. Aiek manatu, ta Ministroek tormentatu iten zute: Martirek sufritus triunfatu, ta Jangoikoak glorias koronatu. Ikusirik Martiren korajea, ta alegranzia martirioan, konbertitzen zire zenbait infieletaik federa: eta ala len Ministro bekala enpleatzen zirenak tormentatzen, gero Kristio bekala uzten zire berak tormenta zezkiten. Ebetaik bat izan ze S. Adrian, ogeitazorzi urtetako adinean Enperadorearen Ministro ta Kaballero prinzipala, zeñek ikusirik Martiren alegranzia martirioetan, juizio ona izateareki, ezaundurik etzela on lurreko gauza, baizik Zerukoa, itxeki ze Jangoikoaren amorean, ta konfesaturik ura ere zela Kristio, asentarazi ze Martiren listan bera ere. Aiturik Enperadoreak bereala preso egin ta sarrazi zue karzelean, non zeuden berze ogei ta irur Kristio. Nola egin zen preso Adriano, eman zio kontu mirabe batek arren Andre Nataliari, zein baize Kristio ixilkiaz. Eztaike sinesta zenbat alegratu zen mezu goneki Andre ona: eta ezkondurik etzue baizik amirur ilabete. Joan ze boladan karzelera, ta botarik senarraren oñetan apatzen zitue grilloak, ta erraten zio, Zori onekoa zara, ene Jaun Adriano, baituzu fortuna aurkituas ondasunak utzi eztizutenak buratsoek. Ia zoaz seguro Jesu Kristogana, noren eskuan utzituzun tesoro guziak. Zuk zeureki daukazu Jesu Kristo: etzaitela lotsa. Ez ajolarik lurreko ondasunes, eztare infielen meatxues ta tormentues. Beira emen zureki dauden Sandu Martir geben konstanzia: eta konfia Jangoikoaren grazian lagunduko baitizu bear orduan. Eta belaurikatus berze Martiren oñetan Andre Sandak apatzen zitue aien grilloak, ta eskatzen ziote anima zezatela beraren senarra, logratzeko gloriako korona betirokoa.

        2. Au egin ta despeitu ze Natalia guzienganik, seguraturik Adrianok abisatuko zuela noiz bear zen izan martirizatua, zetorren egotera presente arren martirioan. Orren kasos zenbait egunen buruan ia uste zuelaik zoezila sentenziatzera Adriano, karzelzaiaren lizenzia lograturik dirus ta itz emateareki itzuliko zela, atra ze karzeletik oateko despeitzera Natalia, ta abisatzera nola ia zen arren martirioaren ordua. Ellegatu baño len etxera, jakin zue Andreak eldu zela Adriano libre: ta gogoraturik ori bide zela ukatuagatik Kristoren fedea martiriotik iges, tristatu ze agitz: eta ikusi zuelaik etortzen, bota eskuetan zeukan lana, joan laster, ta ertxi zue etxeko ataria, eztaiela agertu ene begien alzinean eskapatu dena Sanduen konpaniatik, ta gezur in diona bere Jaun ta Jangoikoai. Eta urbildu zelarik iago, erraten zio etxe barnetik, o gizon desbenturatua, ta desleala Jangoikoai, zergatik asizina, ez bukatzekos? Zergatik itzuli zara atzerat, pelean asi baño len? Ah: ene desditxatua, zori gaixtoan jaioa! Ez nue mereji nik izatea Martir baten bizikide: emendik alzina deituko naute errenegatu baten Konsorte. Momentu batez gozo izan nue, ta betikos izanen dut alkaizun ta deshonre. Atarian zego Adriano aditzen, ta gozatzen aditzeas, ta indartzen biotza geiago korajes ta arimo ones, ikusteareki koraje alakoa bere Andreabaitan: zeñi azkeneko sinetsiarazirik etzela eldu iges arimo-faltas, baizik arren konbidatzera egoteko presente martirioan, ofrezitu bekala, idikirik ataria, errezibitu zue gozosa, ta animatzen zire elkar. Eta Adrianok beldurrak bera iltzeareki enbargatuko zuztela ondasun guziak, ta etziotela Andreari utziko zereki bizi, galdegin zio ia erreserbatu zuen beretako bear adiña. Andre jenerosak errespondatu zio, etzazula memoriaik ere, ta ez ajolarik egin munduko ondasun-itxures. Oroitu sollik Zeruko eternoes, zein emanentizun sarri gozatzeko Jangoikoak betikos. Konbersazio geben ertean ellegatu zire biak karzelera, eta Andre onak belauriko Martir Sandu gaiei apatzen zizkiote beren kateak: eta ikusirik asko llagaturik odola ta apostema zeriotela, oial garbies txukatzen ta kuratzen aitu ze zazpi egunes. Alako debozioa zue!

        3. Manatu zue Enperadoreak presentatzeko ogeitairur preso gaiek, eta Adriano loturik eskuak atzerat: berexirik au apart progatzeko, berze Martirek animatzen zute, ea Adriano, orai da ordua artzeko bere gurutzea, ta segitzeko Jesu Kristo guruzifikatua. Ez lotsa tormentuengatik; berra Zerura, ta korona zuretako prestaturik an. Nataliak erraten zio, para zazu biotza Jangoikoan; arimo, ea: trabajua labur, ta premioa betirokoa duzu. Oroi zaite zenbat pasatu duzun lurreko erregeri zerbitzatus sari eskas txar batengatik: orai gloriako errege andiaren amorez pasa gogotik bear dena. Tiranoak examinatu, ta ikusi zuelaik ain konstante konfesatzen Kristoren fedea, azotarazi, ta golparazi zue fuerteki laur berdugoen eskus. Eta Natalia presente egon zena joan ze bereala, ta abisatu zitue berze Martirak, nola Adriano asi zen bere pelean, enkomenda zezatela Jangoikoai. Oroat egin zue berze eman zizkioten tormentuetan, sustentatzeko Sanduen orazioeki. Gero ala maltrataturik itzularazi zue karzelera Adriano: Natalia zoeie aldakan eskuas alhagatus erraten ziola, o ene begien argia, ta ene biotzaren alegria, zein ditxosoa zaren! Bada iltzen zara iltzenagatik zure amorez. Ellegatu zelaik karzelera, berze Martirek ellegatus nola zeizken arrastaka, ta ematen ziote zori ona, besarkatzen, ta animatzen zute bukatzera falta zekiona ilartaño. Berak errespondatu zue aien orazioei zor ziola izan zuen arimo ona. Baña Natalia zegokio garbitzen odola, ta oneki unjitzen bere burua, nola ungendu prezioso bateki: eta arren exenplus joan zire berze señora zenbait karzelera zerbitzatzeko Martir Sanduei. Ori xakinik manatu zue ez uzteko emastekirik an: baña injeniosoa da karidadea: Nataliak bereala ebakirik bere buruko biloa, ta jaintsirik gizonki gisara segitu zue ongi egiten. Tiranoak manatu zue abarrikatzeko zangoak ta eskuak Martirei. Nataliak erdetxi zue, berdugoek in zezaten lan goi Adrianoreki len lenik: eta o Andrearen balorea! ebakitzerakoan, ez solamente zego an, baizik berak iduki zitio oñak, ta eskuak ebaki bitartean: eta martirio goneki akabatu ze S. Adriano, ta berzeak. Gero erretzeko gorputzak botarazi zitue labe andi batean sugarretan: baña derepente forjaturik tenpestade erru bat ortots oñastur ausnarrieki Jentilak batzuk il, ta guziak iges joanik, S. Nataliak ta berze Andre on gaiek atrarazi zuzte gorputz sanduak, aurkitu baizire oso mellarik gabe, ta bilo bat erre gabe. Gero ixilkias Kristioek eraman zuzte itsasos Konstantinoplara. S. Nataliak artu zue Adrianoren eskua, ta enbalsamaturik guardatu zue nola errelikia preziosoa.

        4. Gelditurik alargun, gaste, noble, abrats, ta ederra, Jaun andi batek eskatu zio Enperadoreai, mana zezon ezkontzeiela arreki. Enperadoreak biali zio mezua: Sandak artu zue irur eguntako epea: ta bitarteo eskatzen zego Jangoikoai kontino S. Adrianoren merejimentus, etzezan permiti berze nioreki ezkontzea. Izan zue errebelazio, eskapa zeiela bereala itsasos Konstantinoplara, non zeuden Sandu gaien errelikiak, andik nai zuela Jangoikoak eraman beregana aien konpañian. Ala egin zue, guzia utzirik, sollik S. Adrianoren eskua arturik: itsasoan Sandua agerturik ta libraturik peligro andi batetik, ellegatu ze, ta sartu ze Sandu gaiek zeuden etxean, adoratu zitue belauriko, paratus S. Adrianoren eskua arren gorputz-gañean. Gero erretiratu ze ganbara batean deskansatzera biajearen nekea. An agertu zekio S. Adriano erraten ziola, ongi etorria zarela ene arreba Natalia, Jesu Kristoren esklaba, ta Martiren alaba, atoz deskansatzera gureki, ta artzera premio mereji duzuna. Akorduratu ze, ta kontaturik fielei ikusi zuena, lokartu ze berriro, ta iltze.

        Orai zeintas admiratuko gara geiago, edo S. Adrianoren konstanzias tormentuetan, edo S. Nataliaren ferboreas iltzen laguntzean ain maite zuenari? Zer Jangoikoaren amoresko sua ura, aditu orduko preso zela bere senarra, joateko laster, libratzera ez, bai animatzera il zeien gogotik Jesu Kristogatik? Ertxi ziolaik etxeko ataria, ez usteko sartzera, ustez eskapatu zen? Iduki zitiolaik eskuak ta oñak, ebakitzerakoan? Apatzen zituelaik kateak, txukatzen odola, gizonki gisa bestitzen, ta iteko guzia karzelean? Nork eztakusa emen Jangoikoaren eskua, ta au dela errelijione egiaskoa, zenen amorez ala iltzea ain on, ain gozo deseagarri zaiote?

 

aurrekoa hurrengoa