www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 25.an
Santa Maria Magdalena Pazzi Birjin

 

        1. Jaio ze Florenzian S. Maria Magdalena Pazzi Elizako lore ederra. Aur txipittoa zelarik oraño, alzinatu zio ezaumentua Jangoikoak beretako eskojitu zuenak, eta bateo afizione andi bat Jangoikoaren gauzetara, prinzipalki oraziora, non tratatzen baita Jangoikoareki. Erretiratzen ze bere garaietan, ta Espiritu sanduak erakusten ziola, egoten ze erregalatzen bere Jaunareki. Bedratzi urtetan erakutsi zio errelijioso batek nola meditatu Jesus onaren pasio doloreskoan. Oneki itxeki zekio amore fiñ bat Jesusengana, ta nai zue errezibitu komunione sagratuan: eta etziotelaik permititzen adinagatik, egoten ze inbidia sandu bateki beira komekatzen zirenei: eta bere Ama komekatzen zen egunean etzuke apartarazi bereganik, ziola, Jesus onaren atxon ona senti zuela. Lenbiziko komekatu zelaik, sentiarazi zio Jesus onak alako gozo ta gusto soberanoa, ezi nai luke egunoro: eta lizenzia emanik komekatzeko zorzitik zorzira, egoten ze kontatzen egunak, ta orduak, ellegatzeko. Nola ordea disponitzen ze? Nolako afektoak, amoreak, ta negar gozoak zitue? Entendaturik Jesus onaren amoresko exzesoak salbatzeagatik arimak, apegatu zekio zelo ta antsia andi bat lagundu naiez salbatzen: ta ala bere dibersioa ze erakustea aur-lagunei Kredoa, Aita gurea, ta berze orazioak. Orgatik zue gusto Joateas bere buratsoek aldiritan zuten etxe-hazienda batera, erakusteagatik ango aurrei doktrina Kristioa: eta zue ortako grazia espeziala, afizione bekala, ta afizionarazteko aur gaiek. Amari eskatus zenbait gauzatto ematen zitiote premiotako. Eta pena andia zue itzultzeas aldiritatik ziudadera orgatik; eta Amak konsolatzeko bere alabattoa, eraman zue bereki nekazari pobre baten aurttoa, nori erakutsi zezoken.

        2. Amar urtetan konsagratu zio Jangoikoai bere gorputz ta arimaren kastidade birjinala boto perpetuoareki. Amabi urtetan, joanik buratsoak berze ziudade batera, utzi zute Monja batzuen kargura. An eskaida on garreki eman ze oraziora ainberze, ezi gau ta egun zego artan, eta askotan aurkitzen zute elebaturik iduri zuela Aingiru bat. Penitenzian pasatzen zue neurria, ez izateareki Ama len kontenitzen zuena. Karidadean ze guzien exenplu, ez itzik, ez deus admititus nioren kontra, baizik onetsis ta ongi egines al guzian. Bere denboran proponitu ziote ezkontza autara noreki nai zuen; baña zeukanak ia Jesus ona esposotako errespondatu zue erresuelta, lenago utziko zela ebakitzera burua. Lograturik gero ere utzi zezaten, sartu ze Karmesko errelijionean. Nobizia zelarik zeukate Maestratako ta uzten zute orazioan zegola iago denboras, ikusirik ortara zuen afizionea. Profesioa egin zuen egunean ikusi zute elebaturik espirituan, prinzipio bekala gero izanen zituen elebazio anitzen. Ortzegun sandu batez asi ta ogeita sei ordus egon ze elebaturik sentidoik gabe, ta ikusi zue pasatu zuena Jesus onak denbora gartan guruzeraño, sentitus berebaitan arren penak, nola pasa balezki berak. Berze egun batez desposatu ze bereki espiritualki, ta koronatuzue erregeren esposa bekala. Manatu zio bere Majestadeak asko penitenzia ta penalidade egiteko ta sufritzeko bekatuengatik, ta segitzeagatik Jesus guruzifikatua. Gero denbora luzean utzi zue desanparaturik bekala, nola leonen kubila batean, pasatzen tentazio ta trabaju arrigarriak etsaienganik, errefinatzeko ala bere arima, honratzeko Jangoikoa garaitus infernua, ta triunfatzeko gero gloriosa. Nork erran berex tentazio erruak, ta biktoria izanak? Nork erran zerutik izan zituen bisita, konsolazio, ta fabore erregalatuak? Iago iduri zue bizi zela zeruan, ezi ez lurrean, ezi emen zeukalaik gorputza, gogoa zeuka an. Nork erran Jesus onareki zuen komunikazio amorosoa kasi kontino? Nork erran argi ematen ziona, ikusteko biotzen sekretoak, urruneko ta geroko gauzak? Nork gañarako dono admiragarriak?

        3. Ezaundurik klaro Jangoikoaren amore geiegia gizonen alde, admirazios ta amorez zoraturik bekala sandak klamatzen zue, o amorea, amorea, amorea! Agitz andia da bere kriaturei mostratzen dioten amorea, o Jesus ona. Aurkitzen bazue Monjaren bat, eskua arturik ertxi ertxia, erraten zio, o arima, amatzen duzu amorea? Eta nola zaizke bizi? Etzara senti konsumitzen ta iltzen amorez? Berze batzuetan dorrera igan, soñatu ezkilak, ta oiu egiten zue, o arimak, atozte, ama zaze amorea ainberze amatzen zaiztena. Egin zue errenunzia zeruko erre galoes, imitatzeagatik Jesus guruzifikatua padezitzean. Eta jakinik, zeruan eztaikela padezi, eztut il nai ain fite, zio, baizik padezitu emen. Pena padezitzen zuen erruena ze jakitea Jangoiko Jauna ofenditzen dela; eta amaborz egun il baño len erran zue, banoaie mundugontaik ikasi gabe nola niork dezaken admiti bekatu mortalerik bere Jaunaren kontra. Andik itxeki zekio zelo andi gura salbatu naiez arimak, naiz kosta anitz neke-pena. Baña edozein generotan sokorritu nai ziote beartsueri bere kostus: ta ala deitzen zute karidadearen Ama. Bada kastidadean Aingeru iduri zue; baña alaere beldurrak bizi ze beti kuidatzen ez mantxatzeko; ta apatzen zitue konbentuko pareteak, zeren guardatzen zuten mundu miserablearen komunika ziotik. Birtute guziek adornatzen zute arima eder gura: guzien gañetik alaere humiltasun bat ain sines sendoa eztaidue aski admira: nola zeukan bere burua ain gaixtotako, ziola, ezpalez Jangoikoak iduki bere eskutik, galduko zela, ta beti bere kulpak andiago kontatzen zitue, berzeenak baño. Eta konfesorai galdegiten zio, Aita, iduri zaio salbatuko ote nai zen? Ia zergatik galdegiten zion, erranik, errespondatzen zue, zergatik gauza lotsagarria baita ni bekalako bat, gauza onik in eztuena bizi guzian, agertzea Jangoikoaren tribunalean.

        4. Azkenerat gloria gora eman nazionak zeruan, eman zio emen penasko purgatorio gisa luze bat, bi urte ta erdi baño iagos, ez gaitz bat, baizik anitz gaitz batean. Gorputz guzian zitue ainberze oñaze, nola baleukate martirizatzen pena errueki; arriturik Medikuak nola zeiken iraun bizirik pasatus ainberze. Alaere iago pena senti zue ariman, utzirik Jangoikoaeskonsolu andian, imita zezan Jesus ona guruzean klamatzen, ene Jangoikoa, ene Jangoikoa, zergatik utzi nau desanparaturik? Alaere zego ain konforme, ala egoteko, nai bazue Jangoikoak, juizioko eguneraño. Geroago, ta iago martirio pasatzen zue, ta niondik ez alibiorik; ala erraten zue, nere Jesus onak guruzean etzuela izan konsolurik: etzagula amatu berzerik, baizik Jesus ona, ta padezi dezagula beraren amorez. Ofratzen diot datorren guzia, nola in dezadan grazia salbatzeas ene arima. Iltze adinaren 41 urtean: Kristoren 1607.an. Gelditu ze ain eder miragarri, manifestatzen baize arimaren gloria, ta dirau oso fragrante. Ilik orzitzeko zegolaik apartatu zue aurpegia, zeren deshonesto bat zegokion berra. Beatifikatu 1626.an

        Maiatzaren 26.an S. Felipe Neri pag. 297.

 

aurrekoa hurrengoa