www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 1.an
San Jil, edo Ejidio Abadea

 

        1. S. Jil, edo Ejidio ezauna dena famas lekuebetan ere, jaio ze Atenas Greziakoan. Aurzututik eman ze letraen ta birtuteen estudiora, espezialki egitera karidade. Bein elizara joatean aurkitu zue pobre bat heri karrikan: Kendurik bere tunika eman zio, ta bereala gelditu ze ura sano. Ezaundu zue zein kuadrable Jangoikoai bideden limosna: eta ala iltzirelaik bere buratsoak, gelditu zekizkion ondasun guziak errepartitu zitue pobreei. Andik alzina eman zekio milagro egiteko donoa. Eztela orai egiten milagrorik, diote: ezeta ere alako karidaderik. Elizatik itzulzerakoan aurkitu zue iltzen gizon bat animale benenatuak heritua: egin zue orazio, ta sendatu zue. Igande batez espiritatu bat elizan zegolaik iskiritus estorbatzen debozioa: manatu zio espiritu gaixtoari atra zeiela: atra ze, ta utzi zue libre gizona. Milagro gebeki asi ze famatzen Jil, eta nola baize humila, iges iteagatik banidadearen aizeaganik, joan ze itsasos nora zeraman Jangoikoak. Itagiturik tenpestade andi bat ematu zue bere orazios, guziek graziak ematen zitiotela orren kasos. Franziara ellegaturik, Arles deitzen den Ziudadean S. Zesarlo ango Obispoaren konpañian egon ze bi urtez. Emen sendatu zue heri bat irur urtez gaizki egona. Munduko honraren beldurrez emendik ere joan ze aratago, non aurkiturik eremutarrat, oneki gelditu ze: ta egunen buruan sendatu zue milagrosoki berze heri bat, eta lur gaiek len utsal zirenak bere orazios itzuli zitue lur on fruitu emalleak. Orgatik zelarik honratua ta estimatua, iges joan ze andik ere; ta eremu soil apart zegon batean, sasi, txoil itsu ertxi batzuk barna aurkitu zue kubila on bat, iturri garbi bateki: Ongi iduritu zekio leku gura, bizitzeko jendeenganik apart, eta iago, aurkitzeareki orein bat Jangoikoak bialia bekala sustenta zezan bere esneareki. An bada bizi ze sollik Jangoikoareki. Agitu ze egun batez joatea eizian arat Errege Franziakoa: eta tzakurrek usmatzea ta segitzea oreiñ gura, zein laster sartu ze Sanduaren kubilan, ta bota ze beraren oñetan, ala nola eskatzen anparo. Etzue desanparatu Sanduak bere unidea. Inzue orazio, ta tzakurrak ezin pasatu zire alzina, baizik aunkas ta ainkurias itzuli zire Nausiengana laster. Berze egun batez joan ze errege iago laguneki leku berara: orduan oroat etzire trebe tzakurrak pasatzera alzinago: Ballestero batek tiratu zue saeta bat, ta fortunatu ze ematera sanduari. Armas idikirik bide ellegatu zire, ta aurkitu zute Sandua bere orazioan gelditurbatu gabe, odola zeriola zauritik; eta oreña oñetan. Arritu zire guziak, eta ezaundurik Jangoikoaren gizon sandua zela, erregek eskatu zio barkazio, ta kurarazi zue bereala, naiz Sanduak ez nai, baizik egon ala heriturik sufritzeko iago. Asi ze andik alzina errege bisitatzen maiz, ta ofrezitzen anitz ondasun ta gauza: baña Sanduak etzue deus artu nai: ta konsejatu zio in zezan eremu gartan monasterio bat, non Errelijiosoek enkomenda zezaten bere Majestadea ta bere Erreinua. Egin ze, ta obligatu zue Erregek S. Jil gobernatzera Abade bekala, nai etzuela bortxa. Artan bizitu ze, ordenaturik Sazerdote, Aingiruen bizi bat, guziei ongi egiten, ta anitz bekatari konbertitzen onera, aien ertean Errege bera, zeñek Sanduaren kasos egin zue penitenzia bere bekatues, bear bekala. Zenbait urteen buruan ellegatu zekio plazoa pasatzeko Zerura, ta andik abisaturik lendanik, ta prestaturik berriro entregatu zue bere espiritua Jangoikoaren eskuetan, urriaren lenbiziko egunean: Urteaz eztute seguratzen zierto: S. Zesario bizitu zenetik atratzen da izan bide zela Kristoren bortz eun urteren inguruan guti gorabera: Ezi S. Zesario bizitu omen ze, zelarik Aita Sandu Simako; Enperadore Anastasio: Italiako Errege Teodoriko, ta Franziako Klodobeo &.

        Urriaren 3.an S. Serapia V. ta M. ta S. Sabina. p. 315.

 

aurrekoa hurrengoa