www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 2.an
San Pedro ta Marzelino Martirak

 

        1. Kristio-gendea dela Jangoikoaren familia dire progu errealak Kristio Martiren miragarriak, baitirudi dabilala aien fabore Jangoikoa pelean bekala porfiaz. Ageri da egia gau S. Pedro, ta S. Marzelino Martiretan. Ze ura exorzista, baita grado bat Ordenetan, botatzen zitue Demonioak gorputzetaik Kristoren birtutez. Inzute preso, ta utzi zute Artemioren kargura, zeñek baizue alaba bat agitz maitea, baña espiritu gaixtoes tormentatua. Zegolaik Pedro karzelean, ikusirik Artemio karzelzaia deskonsolaturik bere alabaren gaitzas, erran zio, o Artemio, ezaun balez ta adoratu Jesu Kristo Jangoiko bekala, zein laster senda leiduen orren alaba? Artemiok errespondatu zio, ortan ezauntzen dut zaudela eraturik. Zure Kristo gorrek Jangoikotako daukazunak etzaizke libra zu presondegitik, eta diozu libratuko duela ene alaba espiritu gaixtoaganik! ta sendatuko duela! Pedrok erran zio, gure Jangoikoak eztitu libratu nai beti bere zerbitzukoak neke-penaetaik, errefiñatzeagatik aien birtutea trabajuan, nola urrea suan: baña badezazke libra, nai badu, ta libratzentu bear orduan. Berzela in zagun progua, ta ofrezi bez inen dela Kristio, baldin gaur Jesu Kristok libratzen banau ni karzeletik. Artemiok burla egines ofrezitu zio, baña sartu zue barnago, ertxirik atari guziak, ta doblaturik guardiak. Joanik etxera kontatu zio andreari pasatu zena burlatus Pedroren erranas. Andre juizioskoak erran zio, etzazula desprezia ark errana; ikusagun gaur zer agitzen den. Ontan daudelaik, ara non presentatzen den Pedro aien alzinean txuris jaintsirik guruze bateki eskuan, zein ikusi orduko atra ze alabaganik espiritu gaixtoa erraten zuela lamentatus, o Pedro, Kristoren birtuteak zureki dagonak lotu nau ta botatu emendik, ta uzten dut Paulina libre. Arritu zire Artemio ta bere Andrea alako miragarries, eta urtikirik Pedroren oñetan konfesatu zute Jesu Kristo dela Jangoiko, eskatus bataiatzea. Oroat in zute etxeko guziek, ta kanpotik ogeitamar persona etorri zirenak aiturik milagroa: baitare preso guziek Artemiok utzi zituenak libre. Ta deiturik sazerdote bat deitzen zena Marzelino, onek erakutsirik fedearen prinzipalenak bataiatu zitue guziak. Juezak biali zio erratera Artemiori, presenta zezkiola Kristio zeuzkienak preso. Onek apatus eskuak erran ziote, nai zutenak pasatu martirio, presta zeizela, ta nai zutenak joan libre, bazoazkela arrengatik. Bera presentatu ze Juezari, ta kontatu zio agitu zekiona, eta S. Pedrok ta S. Marzelinok etzutela nai izan du joan libre, naiz berak emanik lizenzia. Asarratu ze Jueza deitzen zena Sereno, ta len lenik manatu zue lotzeko Artemio karzelzaia, golpatzeko fuerteki, ta sarzeko karzelean: eta zetozila arren presenziara Pedro ta Marzelino.

        2. Asi ze loxentxus beraxtu naiez, baña ikusirik banoan arizela, ta errespondatzen ziola Marzelinok tieso grabe, soldadoei manatu ziote emateko arri bofetadak aurpegian, ta eman ziote nekatu arteo emanes: eramanara zizue karzelera, ta utzi an lurrean bidro ta tella puskes eraikirik, eman gabe amenik. Orduan itzulis Pedrogana aurpegi asarre turbio ilunareki erran zio, ez pensa, kontentatuko nai zela kastigatus zu: biar lotuarazikozaitut solibo bati, zatika zaizaten ta jan baseiziek. Errespondatu zio Pedrok, eztakit zergatik ori deitzen den Sereno, dagolaik ain turbioturik ilun itsuturik, golparazi baitu ta sarrarazi karzelean Marzelino gizon sandu gura, ta Jangoikoaren adiskidea, zeñi orrek bear lioken eskatu, logra dezon Jangoikoaganik libratzea pena eternoetaik. Oneki iago asarratu ze, ta pararazi zepo batean kargaturik burriñas. Baña Jesus ona etze atzendu bere sierboas: biali zio Marzelinori Aingiru bat, zeñek jaintsiarazirik bere tresenak eraman zue Pedro zegon kalabozora: ta libraturik au ere, biak eraman zitue bereki Kristio berri gaiek zeuden etxera, zeuden an zazpi egunes animatzen presentatzeko Juezaren alzinean. Biramonean Juezak bialirik karzelera Pedroren ta Marzelinoren eske, etzirelaik aurkitu an, itzuli zue bere errabia Artemioren, bere Andre, ta alabaren kontra: ta manatu zue ortzitzeko bizirik. Zeramazkitelaik ortako, atra zire bidera Pedro ta Marzelino animatzeko iltzera gogotik premio eternoagatik. Ezaundu zuzte Ministroek, ta arrapatu zuzte: ta burua ebaki Artemiori, ta arren Andrea ta alaba botarik leze batean, ta gañetik arri-montioak, presentatu zuzte Juezari bi gaiek, zein degollarazi zitue oian batean; ta berdugoak berak ikusi zitue arimak eder igaten zerura; ta konbertitu ze orgatik &.

 

aurrekoa hurrengoa