www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 22.an
San Paulino Obispo Nolakoa

 

        1. S. Paulino karidade anditako gizona, por konsigiente Jangoikoaren biotzekoa, jaio ze Bureos Franziakoan. Buratsoak izan zire Romako Jaundi aberatsak, zeñen heredero gelditu zen. Estudiaturik ederki egin ze jakintsu famatua: ta Roman Konsul ta Prefekto honratua. Biziturik Matrimonioan humerik gabe denbora zati batez, ondorean elkarren konformidades ia bizi zire berex anai arreba bekala. Etorririk Españara, guziek ezaundurik beraren santidadea, Barzelonako Obispoak Lanpio deituak ordenatu zue sazerdote, naiz berak nai zuen zerbitzatu elizan sakristau. S. Felix Nolako Martir gloriosoaren debozios gelditu ze Nolara urbil erretiraturik, ta pobre eginik bere borondatez emateareki pobreei zuen guzia. Ala bizi zelaik kontent atzendurik munduaganik, gero noizbait jakin zelaik nor zen, batzuek eroa ziote zela, berze batzuek sandua, despreziatuagatik munduko ondasunak: baña Jangoikoak itzuli zio ordaña batendako eun, ala arimaren birtute, grazia, dono, ta erregaloetan, nola lurreko estimazio ta honratan. Aita Sanduak honratu zue berex, ta manatu ziote Kanpaniako Obispoei estima zezaten. Estimatu zute angoek, ta Italiakoek, ta Afrikakoek ere, naiz urrun egonik, eta S. Agustinek agitz adiskide eginik eskribitu zitio anitz karta, eskatus ellega zeien Afrikara guzien konsolutako. Ala zebilalaik honratik iges, segitzen zue atzetik honrak, nola itzalak gorputza.

        2. Iltzelaik Nolako Obispoa, obligatu zute enkargatzera saldo gartas. Asi ze Artzai ona bekala kuidatzen ardies, gaixtoak ontzen, onak obetzen, konsolatzen aflijituak, eroriak goratzen, ta erremediatzen zuzken guziak limosnas, konsejus, orazios, modu guzies. Bi lanze señalatuak kontatzen dire sandu gontas: bata, ezi etorririk arat Alariko Godoen erregeren soldadoek guzia errobatus in zutela preso Obispo sandua, zeñek orduko emanik guzia beartsuei, egiten zue Jangoikoai orazio gau, Jauna, ez permiti atormenta nazaten ni urre ta zilarragatik, ezi berorrek daki nora diren ene ondasunak. Berzea da ezi gero berriz joanik Bandaloek ta errobaturik al zutena, ta eramanik asko kautibo Afrikara, etorri zekiola Ama alargun bat limosna eske erreskatatzeko bere semea eraman ziotena. Obispo sanduak errespondatu zio, etzekiola deus ere gelditu, baizik bere persona, baña joanen zela bera, ta geldituko zela arren semearen truk. Etzue arrek sinetsi nai; baña sinetsiarazi zio sanduak, ta obligatu zue eramatera bereki. Ellegaturik Afrikara, aurkitu ze erregeren suiak zeukala kautibo seme gura: Amak eskatu zio nai bazio utzi artus trukadan gizon gura. Beiratu zio ark, eta galdegin zio ia bezekien zerbait lanetan. Sand        uak zio bazekiela kuidatzen baratzeren bat. Ongi da, erran zue, ta utzirik alargunari bere semea, S. Paulino gelditu zue kuidatzeko baratze bat. Sanduak kuidatzen zue ongi, ta egunoro bialtzen zio Nausiari zerbait lore, fruita, edo gauza. Nausia bera joaten ze baratzera maiz kuadraturik bere kautibo garren juizio, atenzio, ta mintzaera onas. Satisfakzio osoa artu zuelarik, egun batez erran zio sanduak Nausiari sekretoan, beira zezala bere buruas, ta bere gauzes, ezi errege bere suia ilen zela denbora labur. Sekreto gau agertu zio arrek erregeri; eta onek nai zuelaik ikusi kautiboa, disponitu zute zetorren zeudelaik biak bazkaltzen. Ikusi zueneko gelditu ze errege arriturik: gero erran zio suiari, egia bide zela kautibo garrek errana, ezi alzineko gauean ikusi zituela zenbait juez ametsetan, ta aien ertean ura, zenen manamendus kendu zioten berari azotea eskuan zeukana. Galdegin zozu nor den, ezi ezta posibe ez izatea iduri duen baño iago. Nausiak arturik apart galdegin zio, ta erranarazi zio egia, nola zen obispo. Turbatu ze Nausia ori aditzeareki, ta erran zio eska zezala nai zuen guzia, ezi biali nai zuela bere lekura beterik ondasunes. Sanduak orduan, nik eztut nai berze ondasunik, baizik libre uztea ene Kristio kautibo daudenak: Guziak libre utzirik, ta onzi bat garis beterik honra andiareki despeiturik Obispo sandua itzuli ze Nolara triunfante bekala.

        3. Segitu zue Artzai onak bere ofizio proprioan bere lengo kondizio oneki, ta erori ze heritasun batean, zeintan bisitatu ta konsolatu zute ez solamente obispo lurrekoek, baita zerukoek ere S. Januariok ta S. Martinek. Zegolaik bere limosneroa aflijiturik, zeren etzuen uzten zereki pagatu zor egin zituenak beraren ordes limosnatako, sanduak irrikos erran zio, etzaitela afliji, ezi Jangoikoaren gustotan in tugun zorrak izain da nork pagatu. Ala izan ze: andik guti biali zue norbaitek ura ta iago. Pasatu zue oñaze anitz konformidade osoareki imitatus Jesus ona. Despeidako garaiean sentitu ze arroitu ta ikaradura andi bat zegon kuartoan; guziak erori zire lotsarriturik, ta jaiki zirelaik ikusi zute ilik ta elurra bezain txuri mostratus arimaren gloria aurpegian ere. Agitu ze Kristoren 431 urtean. Alegre Aingiruak, triste gelditu zire feligresak.

 

aurrekoa hurrengoa