www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 4.an
Santo Domingo Guzman

 

        1. S. Domingo jaio ze Kaleruegan 1170 urtean jendaki nobletik. Jaio baño len izan zire señaleak izanen zenaren. S. Domingo de Silos agertu zekio Amari; abisu eman zio seme izan bear zuenaren sanduas: eta gero idurituko zekio zeramala sabelean txakur bat agoan zeukana tortxa bat itxekirik, argitzeko, ta su emateko mundu guziari. Eta Amabitxiak ikusi zue bataiatu berriaren kopetan izar bat istargitzen zuena. Señale gebeki adiarazten zue Jangoikoak, zertako zeukan destinaturik aur zori onekoa: Bere kondizioak zire ariora adin gartan juizioskoak, humilak, sanduak. Estudiatu zue Palencian, juntatus letraeki birtuteak. Osmako Obispoak egin zue Arzediano bere Elizako; eta ogeitamar urtetan asi ze predikatzen misioneak bi urtes. Agitu ze orduan, ezi Errege D.° Alonso VIII.ak ezkondu zuenak lentxago Franziako Errege Luis VIIIgarrenareki bere alaba D.a Blanka izan zena S. Luisen Ama, biali zue arara beraren Obispoa, zeñek nai izan zue eraman bereki Sandua. Aurkitu zute Erregina deskonsolaturik, ez izanez humerik erreinuaren herederotako; Sanduak konsejatu zio errezatzea berak, ta berzeei errepartitzea errosarioak, orreki izanen zuela sabeleko fruitu; nola izan baizue ongi ona S. Luis, ta bere anaiak: ezi orduko ia Maria Santisimak artu zue, ta tratatzen zue S. Domingo bere hume maitea ta Benjamina bekala, ta manatu zio predikatzeko errosarioaren debozioa bere biotzekoa bekala: ta Sanduak predikatu zue.

        2. Andik Romara joanik, ta errezibiturik Aita Sanduaren bedeizioa, itzuli ta gelditu ze Franziako Tolosa aldean, non goratu ziren Albi deitzen zen erri batetik hereje Albijense deituak, zeñek berze erroreen gañetik publikatzen zuten etzela Ama Birjina gelditu birjin erdi baño len ta erdias geros. Lastimaturik Sandua ikusteas ala deshonratzen Ama Santisimaren gloria ta sendagalla, trabajatzen zue bere indar guzies desengañatu naies engañaturik zeudenak. Ortako egiten zue anitz penitenzia, orazio, prediku ta dilijenzia, baitare milagro abasto. Bat izan ze, ezi eskribiturik Sanduak Ama Birjinaren fabore, ta herejeek kontra, su andi bat eginik, bota zuzte suan beraren ta herejeen paperak: eta ebenak istantean errautsturik, sanduarenak atra zire oso mellarik gabe, ta paratu zire an urbil zegon pilare baten gañean. Irur aldis bota omen zuzte sura, baña beti atra zire ezin erre zeizkela, mostratus ala Jangoikoak egietafedea. Amar urtes iraundu zue pasatus trabaju ta peligro andiak arimo andiareki. Kobertitu zitue kasi eun milla hereje fede Katolikora; baña berze anitz gelditurik beren errorean armatu zire Katolikoen kontra, iago ezi eun milla. Konde batek Simon de Monfort deituak, Sanduaren konsejus milla bat oñesko, ta zorzitan eun zaldiskoeki emanik batalla, urratu, garaitu, ta desegin zitue, iles armas iago ezi ogei milla, berze asko itorik urean. Katolikoen aldetik etzire faltatu, baizik sei edo zazpi, klaro ageri zela Jangoikoaren eskua fabore, ta sanduaren orazioaren indarra, zein bitartean beti egon ze orazioan, ta baliatu zekiote.

        3. Baña Sanduak ikusirik arimen galmendea determinatu zue biltzea berze tropa gisa bat, diot, fundatzea Predikarien errelijionea. Ortako eskaida ona izan zue joan bearra Romara bere adiskidea Tolosako Obispoa zelebratzera Konzilio Lateranense IV. Jenerale andi gura, non bildu ziren iago ezi milla ta berreun Obispo ta Prelado: eta Sanduak konpañatu zue. Aita Sandua Inozenzio III.a zego deteniturik admititzeko errelijione berririk Elizan: Baña Jangoikoak ikusiarazis bisione batean ala S. Domingo, nola S. Franzisko sustentatzen soñen gañean Eliza eror zera zegona, inklinatu ze aprobatzera. Gero ura il ondoan aprobatu zue Honorio III.ak Konsolazio andia sentitu zue oneki Sanduak, izan zuen bisione baten kasos. S. Pedroren Elizan ikusi zue Jesu Kristo Majestade andiareki, ta eskuan irur lanza munduaren kontra; ta nior ez trebe paratzera alzinean. Sollik Ama Birjina belauriko paraturik zegokiola eskatzen miserikordia, ortako presentatzen zitiola bi Sandu, baizire S. Domingo ta S. Franzisko predikatu zutenak penitenzia munduaren erremediotako. Ongi palakatu zela bere Majestadea. Konsolazios beterik atra ze Elizatik S. Domingo, ta bereala aurkiturik karrikan S. Franzisko, sekulan ikusi gabe, ezaundu zire elkar, ta besarkatu zire ziotela, elkarren lagun gara biok, ta Nausi beroren mutil, biek dugu intenzio bera, goazen uniturik batean, ta infernuak ez gaitzala deteni Jaunaren zerbitzuan. Ala izan zire beti, ta bear dute izan Jangoikoaren zerbitzukoek ongi uniturik infernuaren kontra: ezi desunioneak galtzen du Eliza.

        4. Jangoikoak berak lagundu zio fundatzean, ta aumentatzean Errelijionea, ezi on guzia eldu da Jangoikoaganik. Bialtzen zitio lagun gizon Sanduak, nola Fr. Rejinaldo, S. Jazinto, S. Raimundo de Peñafort, S. Pedro M., S. Tomas de Akino, S. Gonzalo Amarante; geroxago S. Bizente Ferrer, S. Antonino Florenziakoa, S. Katalina Sena, ta berze anitz Eskojituak. Joan ze errepartitus mundua barna bere Jangoikoaren langinak; zenbat lan, zenbat fruitu egin zuen munduan, ezta mirik erran dezakinik: Jangoikoak dauka eskribiturik guzia bere libruan. Gerostik alzina guti iraundu zue munduan mereji zuelaik eterno Bizitzea: baña zeruak ere prisa zue eramateko arat: eta Jaunak erran zio, atoz ene onetsia, atoz gozatzera gozo egiaskoak. Bialirik heritasun bat alzindari bekala, etzezake altxatu kontentu senti zuena joateas. Egin zue Konfesio jenerale bat, despeitu zitue bere humeak, exortatus amatzera ta zerbitzatzera Jangoikoa, errezibitu zitue Sakramentuak eskaturik berak anhelo andiareki, ta errespondatus Elizako orazioetara; eta negarrez zeudelaik berzeak beraren joateas, berak konsolatzen zitue erranez ezi il ondoan iago protxatuko ziotela: eta ala iltze, edo obeki errateko, lokartu ze Jaunaren besotan jaiotzeko bizi obera, zituela berrogei ta ameka urte, Kristoren 1221 urtean eta andik amalaur urte kanonizatu zue Gregorio IX.an, eta Jangoikoak beti konfirmatu milagros. Nork pintatu arima garren ederra, birtute guziak ain perfekto, nola berze ainberze perla prezioso, humiltasuna ain sines sendo, penitenzia ain lotsagarri kontino, kastidadea ain seguro nola zeruan balego, fedea ain bizi, esperanza ain sano zierto, karidadea ain amoroso, pazienzia ain fuerte, zeloa, prudenzia, ta gañarakoak ain gorakoak? ezi an goratik eman zekio guzia abasto: Espezialki Ama Birjinak azi zue bere hume bat maite bekala. Sanduak ere honratu zue Ama ona bekala, defendatu zue beraren Birjinidade perpetuoa, pregonatu zue Errosarioaren debozioa, eta ala mundu guzian laudarazi zue, ta laudarazten du Ama Santisima: baña merejitu zio bere Majestadeak, zeren ezi, dionez Aita Garzes benerableak, (carta de favor), milla ta eun aldis agertu zekio Zerutik amorosa; asistitu zio meza erraterakoan, baitare heri zegonean; erregalatu zue bere bularreko esneas, ta alako itz amoroso zoragarries, ezi bein erran omen zio, ain biotzez maite zaitut, Domingo ene humea, ezi munduan banego, eznitzake egonen gustoreki zu gabe. (ib. Visit. 6.) Ikusi ere ze pulpitoan S. Domingoren aldakan erakusten predikatu bear zuena: eta nork daki nola Konsolatzen ta erregalatzen zuen bear orduetan? Alako Ama ta unideareki ezta milagro azitzea ain Sandu, nola azi zen &. &.

 

aurrekoa hurrengoa