www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 21.an
San Anselmo Obispoa

 

        1. Jaio ze S. Anselmo jendaki nobletik Augusta Pretorian. Amaborz urtetan nai izan zue sartu errelijionean: baña Aitaren beldurrez etzute admititu. Heritasun izan zuen batean berritu zue bere proposito gura: baña sendaturik joan ze atzendus, ta epeldus, ta lazatus, ez solamente bizimoduan, baitare estudiorako aplikazioan. Jangoikoaren permisios artu zio Aitak alako oposizioa, ezi etzue ikusi nai begien alzinean. Au izan ze okasio, eskapatzeko etxetik Anselmo, ta joateko lagun bateki Franziara. Estudiatu zue an Lanfranko deitzen zen Maestru andi bateki, ta probetxatu ze anitz, ez letraetan sollik, baita birtuteetan ere. Berritu zekio lengo deseo gura, izateko errelijioso; konsultaturik gizon sandueki sartu ze bere Maestruaren konbentuan, ta irur urteren buruko ia egin ze guzien hispillu santidadean de manera ezi egin zute Priore nai etzuela bortxaz: estudiatus bidanabar okupatzen ze prinzipalki orazio mentalean. An Espiritu Sanduaren suak bateo argitzen zio entendamentua, ta bateo itxekitzen zio biotza. An erdetxi zue espirituen ezaumentu, ta prudenzia bat miragarria, kidatzeko ta gobernatzeko suabekiro. Ala oneratzen zitue gaixtoak, obetzen onak. Artu zio oposizio zar batek etzuenak ikusi ere nai sandua. Sanduak segi ongi egiten; ura firme bere seta gaixtoan. Heritu ze Jangoikoaren permisios, ta iltzeko arrixkoan gau batez asi ze klamatzen, ezi bi otso lotsagarriek nai zutela ito. Sandua sartu ze an; egin zue guruzearen señalea, Aitaren ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean: Bereala heria sosegatu ze, ta konfesatu ze; ta erran zue, ezi Anselmok egiterakoan guruzearen señalea, ikusi zuela beraren agotik atratzen susko lanza bat bekala, zeñeki lotsaturik otso gaiek joan ziren iges. Sanduak animatu zue izatera dolore bekatues, konfesatu ta absolbitu zue, ta abisatu ilen zela arratsaldean: ta ala agitu ze, gelditus guziak admiraturik bere karidadeas, ta Jangoikoaren argi zuenas. Heries zue kuidado espeziala, ta konpasione bearrean ziren guzies. Eta ala guziak konfianza andiareki zoezi beragana, nola Ama amanteagana. Usatzen ze denbora gartan ermatea kaballeroen semeak azitzera konbentuetan. Abade batek kontatu zio nola etzeiken bizi aieki, beti enredatzen ta gaistakerian, naiz azotarazten zituen ederki. Galdegin zio Anselmok, nolakoak atratzen ziren azotatu gaiek gero azi ondoan? Erreondatu zio ezi geroago ta gaixtoago. Sanduak orduan erakutsi zio, bear direla azi amoltsuki sufritus, ta loxentxatus de manera ezi segura daitzen maite tugula, ta aien onnaies ai garela. Gisa gontan daike espera fruitu, berze gisas ez.

        2. Ikusirik munduak sanduaren ona, ta ongi eginak, famatu ze, ta egin zute lenik Abade, gero Kantuariako Arzobispo Inglaterran, berak agitz desplazer; plazer zutela guziek. Lenbizian Erregek nonbratu zuenak ongi tratatzen zue: baña gero, naiz sandua izanik gusto in naia guziei zeiken guzian, gero ezin eginez manatzen ziona Erregek, artu zio oposizio de manera, ezi sandua erresolbitu ze ausentatzera; ta ortako eskatu zio lizenzia, joateko Romara errezibitzeko pallioa Aita Sanduaganik. Erregek turbaturik errespondatu zio, bera zela Aita Sandu Inglaterran, ta etzuela ezaunzen ta eznai aipa zeien berze Aita Sandurik. Aflijitu ze sandua ikusteas ukatzen obedienzia Pontifize Sumoari, ta zenbait Obispo ere inklinatzen ortara. Berriz eskatu zio lizenzia joateko: ta erregek etzio eman nai, ezpaze joateko desterraturik ez itzultzekotan. Orduan sandua despeiturik bereenganik, bestiturik peregrino gisa joan ze Franziara: andik Romara; eta guzietan barratus bere santidade, jakintasun, ta prudenziaren errañuak. Franziara itzulirik jakin zue an Inglaterrako Errege iltzela eizian zebilalaik, biotza traspasaturik saeta batez. Zer pena artu zuen, zenbat negar egin zuen orgatik, eztaike pondera: naiago zuela il baze bera arren partez. Arren semeak itzularazi zue bere Obispadora: baña laster biali zue Romara; azkenean gero ere onetsi ta estimatu zue; ta orgatik faboratu zio Jangoikoak. Ala errepausaturik sandua, emanik guzia Jangoikoai ta arimen kuidadoai, sakramentuak errezibiturik iltze sanduki Kristoren 1109 urtean. Egin zue asko milagro bizian ta il ondoan.

 

aurrekoa hurrengoa