www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren Bedratzigarrenean
Santa Leokadia Birjin ta Martir

 

        1. S. Leokadia jaio ze Toledoko Ziudadean jendaki nobleaganik: eta ze Kristioetan agitz señalatua birtutean. Orgatik Daziano Presidenteak Enperadoreen ordes zebilanak Españan Ziudades Ziudade ixurtzen Kristioen odola; manatu zue eramateko presa beragana. Presente zeukalaik, asi zekio, ia loxentxus, ia meatxus porfiatzen utzi zezala kristioen superstizione banoa deitzen zuena, bere jendaki noblearen atenzios ere. Donzella sandak zio, bere noblezarik obena zela Kristio izatea, ta etzuela trukatuko mundu guziagatik ere: debalde zebilala utziarazi naies. Ala arren astuzia ta furia guzia etze izan aski mogiarazteko biotz noble gura. Manatu zue sarzeko kalabozo ilun lotsagarri batean, penarazteko orreki, ta on ezpaze aski, akabarazteko tormentus. Lotsarik ez, baizik gozo zue sandak eramateas karzelera, estimatus Jangoikoaren mertxede bekala: eta negarres segitzen zutenei erran ziote, ea Kristoren soldado zaraten Kristioak, ez izan lastimarik ene penas, bai alegra ta eman zori onak niri, zeren in nauen digna padezitzeas Kristoren amoreagatik. Zenbaitek diote karzelera baño len, azotarazi zuela fuerteki, ta daike sinesta Dazianoren krueltasunas. An zegolarik ilunbe gartan asko denboras, aiturik arakintza inhumanoa egiten zutena Kristioetan, eta tormentu arrigarriak, zeñeki akabarazi zuten S. Eulalia Meridako martirio gloriosoan, lastimaturik biotzean Kristioen ala akabatzeas, eskatu zio Jangoikoak, konbeni barin baze ala, eraman zezan mundutik beregana, ez ikusteagatik Elizaren alako galmendea. Aditu zue gure Jaunak, ta ala orazioan belauriko zegon bekala, señalatu zue eries ango arri batean gurutzearen señalea gelditu baize markaturik klaro, eta adoratus au humilki entregatu zue bere espiritua Jaunaren eskuetan, iru eun ta borzgarren urtean.

        2. Aurkitu zute an sanda ilik guruze garren ondoan, eta orzi zute Kristioek al zuketen gisan. Irur tenplu omentu sanda gonek Toledon, bat jaio zen etxean, berzea presa egon zen karzelean, berzea orzi zuten lekuan. Eta onen debozios tenplo berean orziarazi zire Toledoko zenbait Arzobispo, nola S. Eujenio, S. Ildefonso, S. Julian: eta errege Godoen denboran zelebratu zire an anitz Konzilio. Tenplo gontan agitu ere ze miragarri andi bat, noiz ta S. Ildefonsok defendatu zuen Ama Birjinaren birjintasun betirokoa herejeen kontra. Sanda gonen festa egun batez zeudelaik zelebratzen ofizio dibinoak, presente Errege Rezesbinto Korte guziareki ta jendeketa andia, S. Ildefonso zego orazioan obiaren alzinean, eta derepente asi ze goratzen bere kabo gañeko ar-lauza, ain andi pizu zena diotenez, ezi apenas mogi zezakete ogeitamar gizonek bateo: goratu ze bada, ta atrarik obiatik sandak edatu zue eskua S. Ildefonsorengana, ta erran zue O Ildefonso, berorren medios bizi da ene Señoraren gloria. Erran ta itzuli ze lekura; sanduak Erregeren puñale bateki ebaki zio beloaren zatitto bat memoriatako guardatzen baita Sagrarioan. Arriturik gelditu zire guziak laudatus sanda gloriosa, ta berritus Ama Birjinaren debozioa, ala baitaki estimatzen ta pagatzen. Jangoikoak eman dezagula ikustea bere glorian.

 

aurrekoa hurrengoa