www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotzillarren 28.an
San Julian Obispo Kuenkan

 

        1. Karidadearen exenplutako jaio ze S. Julian Burgosen orazioen hume gisa, txoil eder agraziatua, eta bereala jaio orduko goraturik eskuttoa formatus guruzearen señalea eman ziote guziei bedeizioa Obispoen gisara. Guziak admiratu zire, ta iago, gero aitu zutelaik bataio-egunean Aingiruen musika bat zoragarria, kantatzen zutela, egun aurtto bat jaio dela bere parerik grazian eztuena. Bataiatzerakoan ikusi ze bataiarriaren gañeko aldean mutiko-iduri bat Obispoen insigniaeki erran ziotena, para zezotela izena Julian. Prodijio gebeki entendatu ze klaro zela Jagoikoaren maite eskojitua, eta ala mostratzen ze aurzutuan, mutikozutuan, ta gastezutuan. Egin ze Maestru Teologiaren, ta erakutsi zue publikoki. Buratsoak ilas geros, etzue nai izandu artu Matrimonioaren estadoa konsejatzen ziotena, baizik zen guzia, ta zuen guzia eman Jangoikoai. Ordenaturik sazerdote goiz guzia enpleatzen zue orazioan, ta meza erratean ain deboto, ezi guziei apegatzen ziote debozioa. Geroago eman ze irabaztera arimak predikatus Jangoikoaren itza Españako leku anitzetan. Egin zute Toledoko Arzediano lenik, ta gero Kuenkako Obispo, nai etzuela berak. Sartu ze an oñez humil humila: eta laster agertu ze Jangoikoaren gizona zela, Jangoikoak bialia guzien onerako, ala arimen, nola gorputzen alde. Desegiten ze, ta desentrañatzen, erremediatu naies bear guziak. Eta Jangoikoak fabore andieki adiarazten zio kuadratzen zekiola beararen karidade gura. Bein zerbitzatzerakoan pobreei maian usatu bekala, ikusi zue an bat beneragarriago iduri zuena, ta gogoraturik ote zen Jaun andiren bat erori zena bearrean, galdegin zio: Eta pobre gura agertu ze beterik argitasunes, erraten ziola, Julian, nik estimatzen dizut iten duzuna ene pobreeki, ene adiskide ona, eta premiotan ofrezitzen dizut gloria eternoa.

        2. Asko milagroeki lagundu zio bere Majestadeak. Bein etorririk anitz pobre, manatu zio limosneroari eman zezotela zerbait gari. Ark zio, etzela pikorrik ere. Sanduak, beira zazu ongi, eztoazin utsik pobreok. oan ta aurkitu zue graneroa beterik garis. Berze bein etzelarik ogirik Kuenkan, ta ezin aurki nion, jarri ze bere orazioan sandua, eta bitarteo ellegatu zire atarian anitz abre karaturik, nork kidatu gabe, ta pagatu nai arik, etzire agertu. Manatu zio bere mutil bati, bere gisako liberal zenari, erreparti zezala: eta ark egin zue ain gogotik, ezi nekearen utses iltze, ta beneratzen da sandutako Burgosen. Peste denbora batez sanduak bere orazioaren birtutez logratu zue erremedioa. Demonioak inbidias persegitzen zue tentatus gulas, kodizias, luxurias: baña sandu humilak Jangoikoaren graziaz garaitu zue beti. Ellegaturik laur ogei urtetara heritu ze, ta ezaundurik deitzen zuela Jangoikoak bere gana, errebestitu ze ornamenta sagratues errezibitzeko sakramentuak: gero urtiki ze lurrean bestiturik silizios: Azkenerat ikusi zue etorzen beragana donzella bat koronaturik lorees, akonpañaturik Aingirues, ta sandues ederrago ezi iruzkia, kantatzen zutela, Ona sazerdote andia bere egunetan Jaunari plazer egin diona. Graziak ematen asi ze sandua bere Ama Santisimari, zeñek erran zio, tori palma gau zeure birjinidade guardatuaren señaletan. Señale gebeki despeitu ze mundugontaik milla, berreun, ta zorzigarren urtean. Andik irur eun ta amar urte aurkitu ze gorputza ain oso galdu gabe eta aldakan palma errama bat berde freskoa. Berze asko milagros honratu du Jangoikoak, eta Eliza Sandak zelebratzen du bi aldis urtean &.

        Izotzillaren 29.an S. Franzisko Sales, pag. 275.

 

aurrekoa hurrengoa