www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 25.an
San Kristobal Martir

 

        1. S. Kristobal jaio ze kananeo: eta bataiaturik Jangoikoaren inspirazios pasatu ze Liziara predikatzera Kristoren errelijionea. Ze gizon andi gora admiragarriro. Zerama eskuan palo bat, zein frinkaturik bein lurrean bereala berdatu, ta loratu ze; eta milagro goneki ta berze anitzeki aumentatu ze Kristiogendea Lizian; eta sandua egin zute preso orgatik Dezio enperadorearen manamendus. Juezak nai zue ones edo gaitzes errendiarazi ukatzera Kristoren fedea, baña etzuke: eta gogoratus galaraziko ziola fedea aisago, galarazten bazio kastidadea, biali zitio presondegira bi emasteki alkegabe deshonesta: sartu zireneko gelditu zire ain lotsarriturik ikar ikar, ezi erori zire sanduaren oñetan barkazio eske. Ta sanduak predikatus egietafedea egin zitue Kristio ain firme, ezi gero utzi zire iltzera Martir fedeagatik berze anitz konbertitueki sanduaren predikues. Baña Juezak ikusirik etzukela bereganatu sandua niolatere, determinatu zue ilaraztea tormentu errueki. Eta ala lenik zeatu zue azotees urratu arteo; gero paratu buruan burriñasko txapela bat suan goriturik: gero edatu eskañu edo goatze-iduri burriñaskoan, emanes gañetik olio irakiten, eta petik brasak, erre zeien gutibana. Baña andik sereno alegre Martirak erraten zio, beira bez fede Kristioaren birtutea, ezpaitut senti tormenturik. Ala atra ze andik mellarik gabe. Lotuarazizue gero palo bati, ta saetarazi an: baña zenbat saeta kantidade tiratu zioten, batek ere etzue heritu, bai berdugoetaik bati eman begian, ta atra zio: baña arrek untatus be gia sanduaren odolareki logratu zue bista begiarena ta arimarena. Azkenean ebaki ziote burua iltzeko, eta lentxago in zue orazio, bere gorputza orzi zeien lekuan ezezan kalterik eman arrerauntsiak, edo pesteak, edo suak, edo goseak. Konbertitu omen zire sandu gonen kasos berrogei ta zorzi milla arima. Agitu omen ze martirio gau Kristoren 254 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa