www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 9.an
Santa Kasilda Birjin Mora

 

        1. Agitz maite du gizagendea Jangoikoak, gizonengatik bera gizon eginik amoresko exzeso egintuenes landara, manatzen baikaitu onesteko elkar geuren buruok bekala, ta ongi egiten duguna proximoei ongi pagatzen baitu ain nola berari in balekio. Au ageri da S. Kasildan, zein izanik Mora, ta errege Moro baten alaba, argitu baizue Jesu Kristok, eta egin Kristio ta bere esposa onetsia karidade zuenagatik Kristioeki. Bere Aita Aldemon ze Toledon errepe, ta Kristioen kontrario gogorra: ebetaik asko in zitue prisionero, ta zeuzkie kalabozoan bere palaziora urbil loturik katees, maltrataturik goseak, ta modu gaixtoes. Bere Alaba Kasi la ze biotz-beratxa, lastimatzen ze preso gaietas, bisitatzen noizen noiz ixilkias, ta konsolatzen zitue, eta eramaten ziote jateko gauza, sustentatzeko gosetiak. Naiz sekretoan eginik, nola iten baizue maiz, norbaitek ikusi, ta Aitari adiarazirik, asarratu ze au suturik alabaren kontra; baña kastigatu baño len, bere begis ikusi nai izan zue kontatu ziotena ote zen egia. Barronde zegolaik bein ikusi zue nola zeraman alzoan bulto bat: atra zekio, ta galdegin zio asarre, zer damazu or? Kasildak errespondatu zio, ezi arrosak eta loreak. Ikusagun: eta agerturik, Jangoikoaren prodijios agertu zire arrosak eta loreak: zein gero eramanik kalabozora ikusi ze zirela ogi ta janari pobre gaiendako. Agitu zena kontaturik, ikusirik Jangoiko onaren probidenzia amorosoa, eman ziote esker milla guziek, ta eskatu ziote beren ongiegillearen onagatik. Baña ez aiek ezi limosna bera ere zego klamatzen piedade arima garren fabore, dionez Espiritu Sanduak, conclude eleemosy nam in sinu pauperis, et haec pro te exorabit ab omni malo. eccli 29. Altxa zazula pobrearen alzoan limosna, eta au egonen dela klamatzen zure fabore, ta libratzea gaitz guzietaik logratuko duela. Libratu zue Kasilda Moroen erroreen ilunetaik, argitu zio ezaumentua, itxeki zio biotza, ezauntzeko, ta deseatzeko Jesu Kristoren errelijione bakar egiaskoa. Bereala nai ze bataiatu: Baña etxakin nola Moroen ertean: Injeniatu zue Jesus onak eskojitu zuenak nola aranzeetaik arrosa: eman zio gaiz bat onerako, baize odoljoate bat ain iraupetsu, ezi ango Mediku guzien ustez ze erremedioik gabeko gaitza. Estado gortan izan zue abisu, dela Jangoikoaren errebelazios, dela berze modus, artzeko bañuak S. Bizenteren lakoan, baize Bribieska-aldean Kristio lekuan, ta orreki sendatuko zela. Erran zio Aitari, biali zezala leku gartara, nai bazue senda zeien, ta bizi. Etzego artako ura lenbizian, nola Kristioen lekua baize: baña gero ere ikusirik etzela berze erremediorik, alabaren amorez, onen otoi ta otoien utses biali zue ongi akonpañaturik, ta anitz Kristio libre utzi zitueneki Kastelako erregegana, baize Fernando lenbizikoa: errezibitua izan ze honra guziareki: bañatu ze, sendatu ze, bataiatu ze: ta etze nai izandu itzuli palaziora, baizik an eginik ermita bat bere etxolareki, bizitu ze bere denbora guzian sanda bekala, ta iltze gisa berean, mostratus,Jangoikoak beraren santidadea, ta zein kuadrable den beraren begietan anitz milagro miragarrieki, eta Elizak kontatus bere sanduen ertean, ta zelebratus Españako zenbait elizaetan. Izan ze bere iltzea Aprilaren 9.an 1047 urtean; erreinatzen zutela España moroetaik libre zen guzian Nafarroko Errege D. Santxo Maioren semeek &.

 

aurrekoa hurrengoa