www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 14.an
San Estanislao Kostka

 

        1. Persona guzietan da on, ta ongi iduri duena Birtutea ta santidadea, baña eztakit nola, gorputz gaste ederrean ederrago dirudi dela, ala nola kontxa urreskoan perla preziosoa, zion bekala bere Eurialos Birjiliok, gratior et pulcro veniens in corpore virtus. Sandu gaste eder bat izan ze S. Estanislao Kostka Poloniakoa. Jaio ze 1550 urtean jendaki ilustretik. Azirik ongi biali zute amirur urtetan Austriako Bienara estudiatzera bere anaia Paulo zarragoaren konpañian. Laster eman ze ezauntzera bere injenio ta birtutearen medios, eta guziendako ze amablea. Goizoro estudiora baño len joaten ze oraziora tenploan, ta estudioas geros oroat arratsaldeoro. Iges beti lagun gaixtoetaik tratatzen zue humil onttoeki: baña itz guti zue, modestia bat alegrea, ta alegria bat modestoa, ta konpasione beartsues alibiatus zezakenas. Len lena jaikitzen ze goizoro, ta meza enzun egunoro, jaietan zezazken guziak. Etzue banidade errestorik bestitzean, baizik senzill llano. estudioko exerzizio in bear zituenak guziak bear zire izan Ama Birjinaren laudariotan, zeñi zion kariño ta debozio espeziala: ta etzekio pasatzen egunik errezatu gabe errosarioa. Injeniatzenzue nola egin penitenzia barus, disziplinas, mortifikazios altxaketan. Anaiak akar iten zio ikusteas ain erretiratu geldi humil: baña ajola guti zue ortas, kuakratu naiez sollik Jangoikoai.

        2. Jangoikoak inspiratu zio erretiratzea errelijionera, eta egin zue Boto sartzeko bere denboran. Bitarteo erori ze heritasun grabean: eta prinzipioan agertu zekio Demonioa tzakur beltz andi baten idurian; irur aldis jokatu zekio lepora nola ito naiez: baña zeñatus, Jangoikoai ta Ama Birjinai enkomendatus libratu ze. Iltzentzela etsitu zute Medikuek: berak iltzeas etzue ainberze pena, nola komekatu nai ta etxakinez nola, zeren ostatuko Nausia baize hereje. Enkomendatu ze gogotik Jangoikoai, Ama Birjinai, ta S. Barbarai: eta Jangoikoaren graziaz gau batez idatzarrik zegolaik ikusi zue Sanda gau eldu zela akonpañaturik Aingerues, zeñen Eskuetaik errezibitu zue Sakramentua. Fabore gonen ondorean errezibitu zue berze bat ez gutiago miragarria, zeren ezi agertu zekio Ama Birjina bere Semeareki besotan: mintzatu zekio amorosa, orai sendatu ta sartzaite ene Jesusen Konpañian. Utzi zio aur dibinoa erregalo: ta sendaturik eman zue prisa kunplitzera Botoa. Baña entendaturik, etzutela admitituko Bienan Aitaren lizenzia gabe, ta logratzeko au esperanzarik ez, ta eznai ere etxiden ainberze denboras, atxekia arturik tratatzen zuela gaizki anaiak, ta berai erranik obligatzen zue joatera arren konpañiatik, arrek errateareki, bazoakela noranai, Sanduttoa konfesa-komekaturik, Jangoikoai ta bere Ama Birjinai enkomendaturik oiz batez pobre gisa jaintsirik atra ze Bienatik oñez, ta joan ze. Anaiak billaturik tenplo ta konbentuetan etzuelarik aurkitu, sentitu zue laguneki artu zuen bide gartas. Erdetxi zute kanpo agerri batean, ta Jangoikoak nai ta etzute ezaundu: eta zaldiak naiz sendo izanik ezin igiarazi zuzte aratago, eta ala beren bearrez itzuli zire atzerat; eta Sanduttoak segitu zue bere bideas. Sartu ze goiz batez tenplo batean komekatzeko antsiareki, baña jakinik herejeena zela, gelditu ze aflijiturik. Baña Jaun piadosoak Aita onak bekala konsolatu zue bialis Aingeru eder bat eman ziona komunionea miragarriro.

        3. Anitz bide pasaturik, gero ere Roman admititu zue S. Franzisko Borjak, amazazpi urte beterik adines. Etzeike ase kontentus emanes graziak Jangoikoai. Ia iduri zekio zegola mundutik kanpoan, ia etzuela buratsorik emen, baizik Jangoikoa Aita, ta Ama Birjina Ama. Bere anai Nobizioak iduri zekizkio Aingiruak, eta bera indigno egoteko aien ertean. Ain humila ze! Baña orrengatik berorrengatik iago zue maite Jangoikoak, konsolatzen ta erregalatzen zue ariman: zeñetan itxeki ze ainberzeko amorearen sua Janjoikoagana, ezi desmaiatzen ze askotan langiadura amoroso suabe bateki, eta ze preziso oial busti otzeki freskatzea bularrak ez sofokatzekos. Bada zer errain dugu Ama Birjinai zion amore fiñ biotzekoas? Pensatzeas solamente, oroitzeas solamente gozatzen ze, ta erregalatzen gozoro. Salutatzen zue hume amanteak bekala maiz abemarias; eta erraten zio maiz, Ama nerea, o ene Ama dulzisima. Eta guziek jakinik zuen debozio gau, plazer egiteagatik ere, atratzen zute konbersazioa Ama Birjinaren laudarioen gain. Eta deseatzen zue, ta logratu zue, ta erran zue ilentzela Ama Birjinaren Asunzioaren Bezperan. S. Lorenzoren Bezperan egin zue penitenzia publikoa, konfesatus guzien alzinean bere faltak, guziei apatus oñak, artus bere sustentua maipean, gero zerbitzatus sukaldean: ango suareki pensatus Sanduaren martirioan berotu ze ainberze amoresko suan, ezi desmaiatu ze an berean. Orduko ia eskribiturik zeuka bere Ama Santisimari karta bat eskatus eraman zezala bere eguneko. Joan ze aumentatus heritasuna; errezibitu zitue elizako ordenamentuak: eta ellegaturik egun deseatu gura, eskatu zue para zezatela lurrean: paraturik koltxilla baten gañean egon ze berra Zerurat, itzik atra gabe. Galdegin zio Superioreak ia zegon konforme Jangoikoaren borondatean: Errespondatu zue alegre, prest dago ene biotza, Jauna, prest dago ene biotza. Anitz orazio ta afektoen ondorean agertu zekio Ama Santisima, zeñeki erregalatu zen gozoro: ta andik guti entregatu zio bere arima, adinaren emezorzi urtetaik emeretzitara. Mostratu ze arimaren gloria gorputzaren eder admirablean: baitare milagro segitu zirenetan. Aita sandu Klemente VIII.ak deklaratu zue Beato 1602.an.

 

aurrekoa hurrengoa