www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 23.an
San Jorje Martir

 

        1. S. Jorje M. gloriosoas anitz kontu kontatzen dire ain zierto eztirenak; erranentugu sollik sinestagarriak. Jaio ze Kapadozian jende noble aberatsetaik: azi ze Kristiotasunean ongi; eta gastea zelarik, izan ze gorputz ta indar anditakoa, soldado ta kargudun agitz estimatua Enperadore Dioklezianoganik, etxakinez Kristio zela Egun batez Enperadoreak ustez bere inperioa sustentatzen zuten bere Jangoiko falsu gaiek, ta galduko zela, ezpazire beneratzen, proponitu zue bere konsejuan konbeniente ta preziso bekala debekatzea Kristioen errelijionea, ta persegitzea ta akabatzea Kristioak nai etzuztenak beneratu. Bere Jaundiek aprobatu ta laudatu zute determinazio gura. Sollik S. Jorjek errepugnatu zue seguratus bat sollik dela Jangoiko egiaskoa beneratu bear dena, Kristioek iten duten bekala. Ezaundu zute Enpeadoreak ta gañarakoek, Jorje zela Kristio; eta asi zire kendu naiez burutik opinione gura, beira zezala bere adinaren lorea, nobleza, honra, dignidade, ta konbenienzia zituenak, ta izanen zituenak obeditus Enperadoreari, ta ezperen, kalte andiak. Batere etze mogitu erran guzieki, baizik baliente ausart guzien alzinean erran zue, o Enperadore Jauna, obe ludue orrek ere ezaun batez ta adoratu Jangoiko bakar egiaskoa; obeki berak segura lezoke emengo inperioa, ta eman lezoke berze bat eternoa ondorean. Ezaumentu gau eman dida niri; ta ala banoan dire promesa ta meatxu in dakizkidanak, apartarazteko ene Jangoikoaganik.

        2. Bereala koleraturik Enperadoreak inarazi zue preso, ta eramanik karzelera iduki an kargaturik burriñas arri pizu baten pean. Biramonean prebeniturik errueda bat armatua punta tzorrotzes manatu zue tormentatzeko artan zatikatus aragiak. Bitarteo konsolatu zue boza batek zerutik ziola, Jorje, arimo ona, ta ez lotsa, ezi ni nago zureki. Eta ikusi zue gizon argi-eder bat ematen ziola eskua, besarkatzen, ta animatzen, pasatzera penak. Ikusirik sanduaren konstanzia ta balentia, konbertitu zire anitz, ta aietan bi Jenerale, zeñei bereala edekiarazi zue bizia. Baña sanduari zenbatenas iago tormentu ematen zioten, anbat iago mostratzen ze beraren konstanzia, ta aumentatzen Kristioen alegria, Infielen konfusionea, ta Enperadorearen errabia, ezpaizekie ia zer egin, garaitzeko biotz andi gura. Asi zekio loxentxus, ta laudarios mintzatus amoltsuki, etzeiela utzi galtzera alako gizona, in zezola plazer adoratzeas aien Jangoikoak, bera izanen zuela fabore Aita bekala. Sanduak ezaunarazteko Jangoiko egiaskoaren podorea erran zio, Nai badu, Enperadore Jauna, Len tenplora, ta ikusagun zer Jangoiko diren adoratzentutenak oiek. Alegre arrek ustez aldatu zen Jorje, deiarazi zue Konsejuko ta Korteko jende guzia, ikustera sakrifizio Jorjek ofratu nai zuena. Bildurik guziak zeude Jorjeri beira, zer inen zuen: Au urbildu ze aien Jangoiko Apoloren estatuara ta eskua goraturik erran zio, nai duk errezibitu Jangoiko bekala eneganik sakrifizio? Erran ta formatu zue guruzearen señalea; ta orduan Deabruak estatua gartaik errespondatu zue, ni ez naiz Jangoiko, ta ezta ere berze Jangoikorik, baizik orrek predikatzen duena. Sanduak orduan, nola bada atrebitzen aiz i egotera ene presenzian, nai zelaik ni Kristio? Itzebetara aditu zire lamentuak estatuen agoetaik bekala, eta guziak erori, ta putxikatu zire an. Aien sazerdoteek irritatzen zute jendea, ta lotus ta golpatus sandua, klamatzen zute oius kenarazteko andik, ta ilarazteko sorgin gura. Enperadoreak turbaturik oiu gaieki, ta anitz kristiatzeareki milagroagatik, beldurrak, bizi baze iago, iago konbertituko zituela, manatu zue bizia edekitzeko. Lekura zirelaik, eskatu zue denbora apur bat, egiteko orazio. Egin zue orazio gau: O ene Jangoiko Jauna, denbora guziak baño lenago dena, ta berexi nauena ni beretako, Kristioen ta bere zerbitzukoen esperanza ta anparo bakar egiaskoa, orren baitan konfiatzen dutenen ondasun guzia, ta maitatzen dutenei itentiotena mertxedeak eskatubaño lenago ere; adi benaza, otoi: bada eman dida graziaz indar ta pazienzia, sufritzeko ainberze tormentu, ta konfesatzeko berorren izena, orai errezibi bez ene arima, ta para bez bere eskojituen ertean. Barka bezote jende ignorante gebei in dutena ene kontra, ta Kristioen kontra: eman bezote argitasun, ezauntzeko berorren Majestadea: bada nai du guziak salba daitzen, eman bezote eskua eskatzen diotenei, ta berorren beldur ta amore ona, on amatus imita dezkiten sanduak, zeñeki goza daitzen berorren glorian. Ondorean edatu zue lepoa, ebakitzeko: Iltze Aprilaren 23.an. Famatua izan ze S. Jorjeren martirioa. Justiniano Enperadoreak fabrikatu zio tenplo andi bat. Erregeek, eta Militareek inbokatzen dute Patrono bekala gerraetan, & &.

 

aurrekoa hurrengoa