www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 5.an
San Bizente Ferrer

 

        1. Jangoikoaren Pregonari andietaik bat izan ze S. Bizente Ferrer Valenzian jaioa, ta S. Domingoren errelijiosoa. Artako zeukala predestinaturik Jangoikoak mostratu zue jaio baño len, ezi bere Amak sabelean zeramalaik, etzue senti pizu ta enbarazurik, bai ala nola txakurtto baten aunkak aldartes an: Konsultaturik misterio goi entendatu ze hume gura izanen zela Predikari andia. Bataiatzera eramatean, etzire konformatzen paratu bear zioten izenean; eta sazerdoteak nai izan zue dei zeien Bizente, ta artu zute ontzat. Amak azizen zue bere esnes kuidado espezialareki, eta aurra ze guzis agraziatua, guziek maite zutena. Amar urtetako bazekie guziek baño iago eskolan; eta mostratako txostaketan bekala bildurik guziei erraten ziote, adi nazaze ta atendi ia nai zen Predikari ona: eta zeñaturik erraten zitue prediku adituak beren meneo ta modueki ain propiki, ezi admiratzen zire aditzen zutenak. Gañarako estudioetan alzinatu ta famatu ze guzien gañetik. Bere dibersio ta gusto guzia zue elizaetan, meza, debozio, ta predikuetan espezialkiro, ta aditzen zuelaik aipatzen Maria Santisima, gozatzen ze biotzean: Jesusen pasioa pensatzean urtzen ze negarretan. Barutzen ze bi egunez asteoro, ta orzilarean ogi ta ur solles. Emezorzi urtetara urbildurik, ezaundus munduko banidadeak, ta peligroak, determinatu zue sartzea errelijioso S. Domingoren konbentuan. Admititu zute kontent an Valenzian: eta kontentago bera asi ze imitatu bear zuela bere Aita S. Domingo. Gero ikusirik abantalla zeramana enpleatu zute erakusten berzeei: eta graduatu zute Maestru Teologian. Beti estudioa akonpañatzen zue orazioas: ala argitu zio Jangoikoak.

        2. Jangoikoaren ta superioreen borondatez asi ze predikatzen Jangoikoaren itza alako modu ta graziareki, ezi Valenzia guzian bera sollik proklamatzen zute sandu ta jakintsu; baña laudariorik obenak zire iten zituen konbersione admiragarriak. Demonioak odios ta inbidias nai zue eroriarazi bekaturen batean galtzeko Jangoikoaren grazia, ta jendearen kredita ona zuena. Ortako bein agertu zekio Monje zar benerable baten idurian: erran zio nola izan zen gastezutuan aragiaren gustoetara emana: baña gero in zuela penitenzia, ta Jangoikoak eman ziola grazia ta gloria abasto. Eztaikela gizona bizi beti biziorik gabe, erori gabe goiz edo berant; ta ala obe zuela gaste zelarik desahogatzea, ezi ez gero deshonre iagoreki. Ezaundu zue sanduak infernuko serpientearen konsejua, ta errespondatu zio, uste duk ez autela nik ezauntzen? Eznauk ez engañatuko, nagolarik Kristoreki, zeñi konsagratu baitiot gastezutua, zarzutua, ta bizi guzia. Joan ze ala ura iges futoska, utzirik infernuko usai bat. Askotan meatxatu zue eroriarazi bear zuela: bein espezialki leiturik Maria Santisimaren birjinidadearen defensatan eskribitu zuena S. Jeronimok, afizionaturik S. Bizente birtute gonen ederrai, zego eskatzen Ama Santisimari grazia bizitzeko ta iltzeko birjin. Aditu zue erran zekiola, eztu Jangoikoak guziei ematen dono goi; ezeta zuri ere eztizu emanen, baizik eroriko zara laster. Aflijitu ze orduan sandua, ta negarrez eskatzen zio Ama Birjinai, guarda zezan. Agertu zekio Ama dibina ta erakutsi zio nola zen etsaia erran zitiona itz gaiek. Nik anparatuko zaitut, baña zeurorrek in zazu zeure aldetik ere. Konsolatu ze sandua miragarriro: baña etsaia etze desengañatu. Berez etzukena eroriarazi prokuratu zue emastekien medios. Nola baize sandua ain ederra ta agraziatua, artu zio batek afizione sobra Deabruaren inspirazios. Asi zekio bisitatzen konsultatzeko bekala. Baña sandua sandu modesto grabe mostratzeareki, etze berzea trebe agertzera bere pasionearen sua. Zer egin zue? Deabruak erakutsirik, heri finjitu ze, ta bear zituela errezibitu elizako ordenamentuak. Deitu zue sandua konfesioaren atxekias. Orduan alkea garaiturik asi ze tentatzen indezenteki: baña sandua erreprehenditzen fuerteki: eta etzuelaik berze erremediorik, atra ze kanpora. Berzea oius sanduari botatus kulpa: baña bereala gelditu ze espiritu gaixtoak arturik tormentatzen zuela izigarriro. Konjuratzen zute sazerdoteek espiritu gaixtoa atra zeien. Ark zio, etzela atrako atrarazi arteo erretzen etzenak suan. Etzute entendatzen: baña gogoratus agian libratuko zuela sanduak, deitu zute. Sandua armaturik orazioas joan ze, disimulaturik agitua, etzen bekala. Ellegatu zeneko an, klamatu zue espiritu gaixtoak, au da gizona ezin erre dena suaren erdian: ia eznaike emen egon; ta atra ze utzirik libre, baña erdi ilik emastekia.

        3. Ageri da exenplu gebetan zenbat dezaken malizian edozeñek Satanasi errenditurik: eta zenbat dezaken onean onak Jangoikoaren espirituas armaturik. Ibili ze sandu gau Jangoikoaren Pregonari bekala España geienean, Franzian, Inglaterran, Eskozian, Irlandan, Lonbardian, Italian, obratus milagroak abasto aisa nolanai, ta iago dena, konbertitus infinizio bat jende onera. Baña zein humil llano amoltsu zen guzieki, aur bat bekala? Zein baliente lotsagarri leon bat bekala, bear zuelaik sarrarazi beldurra? Lanze izan zituenak, trabaju pasatu zituenak, Jangoikoak faboratu zuen manerak gusto litzake kontatzea, baña luze. Honra egin ziona munduak eztaike pondera: baña bere humiltasuna ze iago. Ala fiatu zitio Jangoikoak bere graziak. Iltze sanduki Bretañan 1419 urtean. Kanonizatu Kalisto III.ak.

 

aurrekoa hurrengoa