www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 24.an
San Matias Apostolua

 

        Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoak, guzien salbazaleak erakusteko guzieri Jangoikoaren bidea zerurako, berexi zitue amabi gizon pobre, deituak Apostolu, nai baitu erran, bialia, edo bialdua mundu guzia barna erakustera Kristoren doktrina. Ebetaik bat deitua judas Iskariote galdu ze, eginik traidore, ta kidari, egiteko preso Jaun dibinoa, eskarmenta daien mundu guzia, ta ez fia deustas, baizik Jangoikoaren grazias. Ilik Jesu Kristo, ta berriro bizturik iganas geros zeruetara, S. Pedrok Apostoluen Prinzipe bekala bildurik gañarakoak, ta Kristio lenbiziko gaiek, erran ziote nola judas galdu zen urkaturik bere burua, ta lerturik, ta entraña guziak ixuririk, eraman zuten Demonioek bere lekura: zela bada preziso autatzea berze bat arren partez izan zeiena testigo Kristo Jesus Jaunaren erresurrekzioaren ta gañarako egietafedeen Apostolueki bateo. Paratu zuzte alzinean bida, Josef Justo deitua, eta Matias. Eta orazioan paraturik guziek eskatzen zute Jangoikoai, guzien biotzak ikustentuen bekala, mostratzezan, bi gaietaik zein nai zuen egin zeien Apostolu. Gero botarik sorteak bien gain, atra ze sortez S. Matias, eta kontatu ze ameka Apostolueki amabigarren. Errebestiturik Espiritu Sanduas predikatu zue Kristoren ebanjelioa Judean pasatus Etiopiaraño, diotenez, obratus prodijioak ta milagroak, konbertitus arimak, padezitus trabaju ta peligro andiak. Azkenik arrikaturik ebaki ziote burua Jesu Kristoren fede ta amoreagatik Kristoren irurogeigarren urtean guti gorabera. Gorputz sandua gero eraman omen ze Romara, non mostratzen den &.

 

aurrekoa hurrengoa