www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Sanduen bizitzak
Joakin Lizarraga
c. 1793, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 2.an
San Hugon Obispo Granoblekoa

 

        1. Sandu guzietaik daike atra bizitzaren exenplu, naiz berze estadotan bizitu ziren. Orra S. Hugon Granobleko obispoa exenplu on bat asko birtuteen. Bere Aita noblea, lenik soldado, gero bi aldis ezkondua, azkenean kartujo iltze sanduki eun urtetan. Ama nai zelaik egin errelijiona oroat, gelditu ze seme sanduaren konsejus gobernatzen etxea, ta an zerbitzatzen Jangoikoa egines obra onak. Biei lagundu ziote ongi iltzen semeak. Jaio baño len au, izan zue Ama onak zerutik señale izanen zenaren: orgatik azi zue iago kuidadoreki. Azirik ongi, ta estudiaturik bear zirenak, egin zute kalonje Franziako Valenzian: eta etorririk Franziara Aita Sanduaren Legado batek artu zue bere konpañian laguntako. Bitarteo Granobleko kalonjeak joan zire Legadoagana eskatzera, eman zezoten beren Obispotako Hugon. Gusto andiareki nonbratu zue, naiz gaste izanik oraño ogeitazazpi urtetakoa, berak nai etzuela niolatere, zeren Eaize txoil humila. Ordutik asi zekio Demonioa tentatzen Jangoikoaren kontra gogoratus espezialki beraren probidenziaren gain, nola permitzen duen gaixtoen goratzea, manatzea, ta kanpatzea munduan, ta onak egotea zokoan atzendurik, edo persegiturik. Berrogei urtes iraundu omen zio tentazio gonek inkietatus arima, baña garaitu ez beñere: entenda dezagun eztela bekatu tentazioak sentitzea, baizik konsentitzea. Aita Sanduari deklaratus au, ta bere deus gutia obispotako eskatu zio libra zezan kargu gartaik. Aita Sanduak konsolatu ta animatu zue eramatera Jangoikoareki bateo, ta konsagratu zue obispo, ta bere bedeizioa emanik biali zue bere Obispadora.

        2. Aurkitu zue ura estado txarrean txoil, erosten ta saltzen zirela elizetako Benefizioak, ezkontzen publikoki eliza-gizonak, usatzen usurak, gizonkiak federik gabe, emastekiak alkerik gabe, obispoaren errentak galdurik, ta guzia perdizio ta konfusione, ala nola alor bat soro utzia, kardus, larres, belar gaixtos betea. Aflijitu ze, baña ez etsitu: Itzuli ze Jangoikoagana lenik eskatus orazioan; gero asi ze paratzen dilijenzia ta mediorik obenak erremediatzeko, ia predikatus guziei, ia konsejatus bat banaka: zenbat sufritu zuen, nork explika? Bi urteren buruan edo pensatus protxu guti atratzen zuela, edo bere burua seguratu naiez egin ze Monje Kluniazense, ta egon ze Nobizio bekala urte batez, admiratus guziak humildadeas: alik eta manatu arteo Aita Sanduak itzuli zeiela bere elizara. Itzuli ze trabajatzera berri berritan alor nekoso gartan. Irur urteren buruan etorri zekio S. Bruno bere laguneki desengañaturik munduas: ebei eman ziote eremu bat an deitzen zena Kartuja, non fundatu zuten bere errelijione deitua Kartujoena. Eta obispo sandua nola baize alakoen adiskide, joaten ze maiz aien konbentura, non egoten zen guzien meneena bekala guziei zerbitzatzen kontent de manera ezi S. Brunok ze preziso erran zezon itzuli zeiela kuidatzera bere ardies. Berze trabajuen gañetik erregalatu zue Jangoikoak buruko ta estomago min andies, progatzeko ta errefiñatzeko santidadea. Orazioan ta lekzioan sentitzen zue negarren dono deitzen dena: baitare aditzerakoan konfesioak, de manera ezi bere negarreki negar inarazten ziote penitenteei ere. Emastekien konfesioak ere aditzen zitue: baña ain ze honesto ta modesto aieki tratatzean, ezi berrogei ta amar urtes izanik obispo, iteko andiak maneaturik persona genero guzieki, ez omen zue ezaun zen bistas emastekirik, ezpaze pobre adinetako bat zerbitzatzen zuena etxeko lanetan. Murmurazioas zue alaber kuidado andia, ez aipatu, ta ez aditu nai berzeren kulpak, aski zituela bakotxak bereak konfesatzeko. Berririk kontatzea niork, etzeio kuadratzen. Gezurra aborrezitzen zue eabruaren alaba bekala: eta bera ze ain egi-errallea, ezi bere kontrario andi batek, naiz asarre sanduareki, konfesatu zue beñere etzuela aitu gezurrik arren agotik. Ain biotz bera ze pobreeki, ezi emateagatik ebei, barutzen ze bera: eta jaten zuen miseria gura iduri zekio zela edekitzea pobreei: eta bear ertxietan etziote barkatzen ez eriko erastunai, ez kalizei, ez baso sagratuei.

        3. Bakeak egitean zue ainberze kuidado ta zelo, ezi ezpaze aski erratea, paratzen ze belauriko, ta agian loiean paraturik asarre zeudenen erdian. Ala beraxten zitue biotz gogorrenak. Predikatzean bada, etzuelaik ajolarik mintzaeras, baizik probetxu egiteas, ze ain ferboroso, ezi askotan asten zire adizaleak klamatzen miserikordia kontrizioaren erruas, eta batzuk konfesatzen an oius beren bekatuak: nola agitu zekion il zuen bati bere senarra benenos. Birtute guziak izan zire admirableak obispo sandu gontan, baña prinzipalki humiltasuna, beti baizeuka bere burua deustako: beti porfiaz eskatzen Aita Sanduei, batai, ta berzeai, eta irugarrenai, joanik bera, paratus belauriko, alegatus atxekiak, adina, inutilidadea, ta indignidadea, Jangoikoas admiti zezotela deskargatzea karga jasi etzuken gura. Baña firme beti egon zire ez kentzeko elizai alako gizona. Eta errealki egin zue probetxu andia ez solamente bere obispadoan, baitare Eliza Katoliko guzian, defendatus Inozenzio II. Konzilioan. Heritasunareki eskastu zekio memoria gañarako gauzaena, ez ordea gauza sanduena: eta ala ze gauza miragarria ikustea etzituela ezauntzen asko len ezaunduak, ez oroitzen ere asko gauza pasatues, baña memorian firme zeuzkiela psalmo ta orazio debozioskoak, zeñen errezatzen nekarazten omen zitue asistenteak: eta niori ez omen zio deus eskatzen manatus, baizik erro atus Jangoikoagatik, Jangoikoak pagatuko dizu, erraten zio: baña norbait desgustatzen baze egiteas, bereala kulpatzen zue bere burua, erraten zue ni bekatorea, golpatus bularra penitenziatan bekala. Konde adiskide bati bisitatzera joan zenai konsejatu zio ez kargatzeko bere basalloak petxa ta trebutueki, ezpazue nai kastiga zezan Jangoikoak. Arritu ze Konzea aditu zuelaik: zio errebela bide ziola Jangoikoak, ezi solamente bere gogoan pasatu zuela, niori aipatu gabe, etzuela egin ta ez eginen alakorik. Azkenean sufritus oñaze andiak pazienzia andiareki eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1132 urtean: adinaren 80: ta Obispo izanik 52. Kanonizatu zue Inozenzio II.ak andik urte guti.

 

aurrekoa hurrengoa